"Audientzia gehiegi ez jeistea lortu behar dugu"


1989ko uztailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Koldo Anasagastiri elkarrizketa.

KOLDO ANASAGASTI
"Audientzia gehiegi ez jeistea lortu behar dugu"
Bost urtetan produkzio zuzendari izan ondoren, ETBko zuzendari izendatu dute Koldo Anasagasti. Josu Ortuondo EITBko zuzendari orokorrak eskeini dio, PSOEko ordezkarien eritziaren kontra antza, luzaroan hutsik egon den aulkia. Koldo Anasagasti da, izan ere, Euskal Telebistaren barnean egon diren aldaketa guztien gainetik zuzendaritza postuetan iraun duen bakarra. Medioa ondotxoen ezagutzen duenetarikoa da bederen. Izendapen ofizialaren bezperan izan genuen solasaldia.
Zein izango dira lehentasunak ETBko zuzendaritzan hasiko duzun lanean?
Bi arlo aipatuko nituzke: barneko antolaketa eta atetik kanpokoa. Barruko arloan langileak bultzatzea gustatuko litzaidake, gauzak ondo egiten jarraitzeko eta hobeto egiteko aukera ematea. Haien ideiak azaltzeko aukera ernatea ere gustatuko litzaidake, onak badira gero aurrera eramateko. Bestalde, barneko jendeak ez du ezagutzen alboan daukana. Arlo batekoek ez dute beste arlokoek zer egiten duten ezagutzen, eta harreman horiek hestutzea gustatuko litzaidake. Gero, kanpoko arloan, noski, programazioa hobetzea.
Zein erizpidez?
Epe luzera begiratu beharko dugu eta plangintza on bat egin. Kanpoko jendearekin harremanak hestutu behar ditugu, bai kulturako jendearekin, bai zinegileekin, bai artistekin... bilera batzuk antolatuko ditugu ea beraiek zer esaten digaten eta saiatu haien asmoak eta ideiak gure telebistan azaltzen. Koprodukzioak ere oso inportanteak dira, batzuk egin ditugu baina arlo hori indartu nahi dugu. Horretarako noski barruko egitura indartu beharko dugu: jende pixka bat gehiago eta diru gehiago.
Posibilitaterik ba al duzue diru gehiago lortzeko?
Joan den astean egin dugu 1990eko programazioaren proiektua, dirua lortzeko. Lortzen badugu diru hori aurrera ateratzea, egingo dugu, eta lortzen ez badugu jeitsi egin beharko dugu ahal duguna.
Zenbat diru eskatzen duzue?
Oraindik programaketa baino ez dugu egin. Oraindik ez dugu atera zenbat diru kostatuko zaigun, baina uste dut hamar egun barru egongo dela prest.
Zein dira proiektu horren ardatz nagusiak?
ETB1ean haurren eta gazteen programazioa bultzatuko dugu. Hamairu edo hogeitasei kapituloko euskarazko komedia bat egiteko asmoa daukagu, eta larunbatetan hiru ordutako haurrentzako saioa, zuzenean, 'Omnibus' deitzen duguna. Gazteentzako horrelako zeozer egingo dugu, baina musika eta beharbada motor, surf eta horrelako gauzekin. Gero, 'primetime'ean, hau da, 9tatik 11.30arte, ETB1ean arlo guztiak bultzatuko ditugu, bai pelikulak, bai lehiaketak, baita 'Hemen eta Munduan' antzeko programak, kultur saioak... ETB1ean zineari zuzendutako saio bat egingo da, eta 'Fareheit'ek segiko du, eta hori ez bada horrelako beste zeozer.
ETB1i buruz ari zara baina ETBko bi kateen zuzendari izendatu zaituzte ezta?
Bai, Euskal Telebistaren egitura osoa ETB1erako eta ETB2rako dago, ez dago desberdintasunik.
Eta horrela segiko al du?
Bai. Orain dela hiru urte ETB2 sortu zenean arazo asko genituen, ez geneukan egiturarik bi kateentzako. Orain pixkanaka pixkanaka hobetuz goaz gai horretan, inbertsio batzuk egingo ditugu bai aurten eta bai datorren urtean, eta bi kateak ondo ateratzeko nahiko ondo ibiliko gara.
Ez al zaizu iruditzen ETB2ak ETB1a jaten duela? Nahiz eta ETB1ak teorikoki aurrekontu handiagoa izan, gero ETB2ak lehengo kateko errekurtsoak erabiltzen ditu...
Ez nuke hori esango, presupostuan desberdintasunik ez dago. Programaz programa zenbat gastatzen den eginda daukagu, eta esango nizuke ETB2ak bitarteko nahiz dirutan %37a duela, eta ETB1ek beste guzita. Gure ideia ETB1 indartzea da, eta ETB2, ez nuke esango baztertuko dugunik, baina bai berziklatu eta ETB2 partizipatiboagoa egin.
Kanpotik begiratuta, hala ere, badirudi ETB2a potentziatzen dela. Mariano Ferrer eta Aberasturi kazetari ezagunak fitxatu dira...
Bai. Normalean izen horiek oso ezagunak dira... Dena den, gure asmoa hemengo jendea bultzatzea da, hau da, Andres Aberasturi jartzen bada, hemengo norbait jartzea programa berbera edo antzekoa egiten.
Kanpoko jendea hemengoentzako bidea egiteko ekartzen duzuela esan nahi al duzu?
Ez. Esaten dudana da ahalik eta kanpoko jende gutxiena erabiltzen saiatzen ari garela. Momentu honetan Iñigorekin ari gara, baina Iñigo desagertu egingo da, eta Moreno ere bai. Beraiek 'gantxo'ak izan dira baina pixakana pixkanaka desagertuko dira eta sortu beharko ditugu hemengo figurak.
'Star system' horretan sartuz?
Ez, ideia horrekin apurtzea da, eta badakigu oso zaila izango dela, edo audientzia gutxiago edukiko dugula. Audientzia gehiegi ez jeistea lortu behar dugu, audientziari eustea. Baina badakigu oso zaila izango dela zeren eta orain beste hiru kate hasiko dira, pribatuak. Eta uste dut ari direla batekin eta bestearekin hitzegiten programak egiteko, orduan askoz zailagoa egingo zaigu.
Hiru kate pribatu horiez gain satelite bidea ren bitartez kanpoko kate ugari ikusteko aukera ere izango dugu. ETBk zein bide bartuko du merketu horretan lekua izateko?
ETB1ek euskara izango du desberdintasun nagusia, hori izango da gure nortasun zeinua. ETB1 oso zabala egiten jarraituko dugu. Eta ETB2ak zer utziko du? Bada, beste kate bat izango da, baina askoz hurbilagoa, hemengo jendea agertuko da ETBn, eta ez dut uste kate pribatuek hori egingo dutenik. ETB2ri hurbiltasun zeinu hori eman beharko diogu.
Zeri emango zaio lehentasuna, publiko izateari ala komertzialtasanaren atzetik ibiliko da?
Telebista publikoa gara eta horri emango diogu lehentasuna.
Nola definituko zenuke publikotasun hori?
Esplikatuta dagoela uste dut. Jendea gure telebistatik pasatzen eta beraiek nahi dituzten gauzak azaltzen, eta baita ere Euskadin arlo guztietan zer gertatzen den jasotzen.
Ez al zaizu iruditzen publiko izatearen bide horretan oztopoa dela, esate batera, Berluschonirekin sinaturiko akordioa? Audientzia maila bati eutsi behar zaionez, badago 'primetimetean saio komertzialak jartzeko joera...
Berluschonirekiko hitzarmenean %30 jarri genuenean ordurako lortua genuela bagenekielako jarri genuen. Ez genuen jarri jomuga utopiko bat, lortuta genuena baizik. Eta hitzarmen horrek badu beste berezitasun bat, hau da, lortzen ez badugu audientzia kopuru hori gero beraiek ez dute hainbeste diru atera behar. Orain sartzen badira hiru telebista pribatu, hiru telebista horiek, noski, audientzi jeitsieraziko dute, baina horren arabera jeitsiko da baita ere Berluschonik jarri behar duen dirua. Azkenean audientzia kopurua askoz baxuagoa izango da bai guretzako eta bai beraientzako. Nahiko etorkizun zaila dugu audientziaren arlo honetan, baina baita ere nahiko baikorrak gara telebista oso ona egingo dugula pentsatzen, eta horretarako behar dugu bai publizitatea eta bai Eusko Jaurlaritzaren dirua. Publikoak gara, eta publikotasun helburua betetzen ari gara, edo gutxienez saiatzen.
Eutsi al diozue audientziaren %30 horri?
Ez eutsi bakarrik, igo ere egin dugu. Gaur bertan esan didate une honetan, bi kateen artean, %33a dugula 'primetime'ean, 8.30tatik 11.30 arte alegia, Ecotel-en arabera.
Berluschonirekin hitzarmena egin zenetik pasa dira bederatzi hile. Publizitate arlean sinatu zena bete al da oraino?
Oraingoz ez. Publizitatea lortzen hasi dira baina oraindik ez dute beraiek uste zuten beste diru lortu. Hala ere, kurtsoari begiratuta, lortuko dutela esaten dute. Esan behar da uste genuena baino baxuago gaudela.
Gaur bertan irakurri dugu ETB2a legeztatua izan dela. Zer suposatuko du horrek bigarren katearentzat?
Hori errekonozimendua besterik ez da. Guretzako, noski, legalak bagara askoz hobeto.
Kanpotik ikusita badirudi legeztatze hori presio politiko batzuren ondoren izan dela. Ze irakurketa politiko egiten diozu legeztatze horri?
Irakurketa politikoa da Espainiako Jaurlaritzatik errekonozimendu bat lortu dela, gu garela gure bi kate edukitzeko nagusiak. Eusko Jaurlaritzak edo Euskal Herriak badu eskubidea nahi duen medioa ateratzeko. Momentu honetan baditu bi kate, eta Jaurlaritzak beste kate bat sortu nahi badu, sor dezake.
Esan nahi duzu Estatutuko 19. artikuluak Konstituzioaren gainean irabazi egin duela?
Bai bai. Ez dakit ze beste irakurketa duen, nik hitzarmena ezagutzen dut, baina ez dakit hitzarmen horren ondoren zer etorriko den, hori politikoek esan beharko dute. Badakigu zein partidu dauden gobernuan, eta azkenean negoziaketa egon da eta akordioa lortu da.
Zuzendaria berriaren izendapena ere bi alderdien arteko hitzarmen horretan koka al daiteke? Kontutan izan behar dugu ETB2ren eta Uhin Ertaineko irrati frekuentzien legeztatzearen une berean gertatu dela izendapen berri hau ere...
Ez ez, ez da kontsentsurik egon. Joan den asteartean Ortuondok nire izena aurkeztu zuen –badakizu Administrazio Kontseiluak ez duela erabaki ahalmenik arlo honetan–, baina sozialistei ez zitzaien gustatu nire izena. Alderdi politiko batekin oso identifikatua nagoela eta sozialistak ez dira nire izendapenarekin ados egon. Orduan ez du zerikusirik, kasualitatea izan da.
Orduan, kontsentsuaren beharrik ez zegoela ikusirik, zein izan da hainbeste urtetan zuzendaririk ez egotearen arrazoia? Hutsunea nabarmena izan da ezta?
Bai, hutsune nabarmena izan dela uste dut. Egia esan ez dakit zergatik izan den, Ortuondori galdetu beharko diozue. Hala ere, uste dut Ortuondok medioa ezagutu arte eta hemen geundonok horretarako gai ginen ikusi arte itxaron duela. Eta ez dago medioa ezagutzen duen jende askorik. Jende gutxik ezagutzen du medioa, eta uste dut zuhur jokatu duela.
Zuzendari izendatua izan zarelarik, nola geratzen da etxe honetako organigrama?
Ortuondo jauna dago EITBko zuzendari nagusi, gero, aholkulari bezala Azpiroz dago...
Zein paper jokatzen du Azpiroz jaunak?
Orain arte aholkulari paperaz gain ETBren barnean egin ditu gauza batzuk, baina orain zuzendaria neu naizenez, hemendik aurrera berak jarraituko du aholkulari izaten. Barneko gauzak nik eta nire taldeak egingo ditugu, bera ez da sartuko kontu hauetan. Beno, ondoren ni nago ETBko zuzendari, eta gero programa zuzendaria, albiste eta kiroletako zuzendaria, produkzio zuzendaria eta teknika arloko zuzendaria. Oraingoz produkzio zuzendaritza hutsik dago, ez dugu oraingoz beste arduradunik izendatu baina hamar egun barru edo izendatuko dugu.
Duela gutxi EITBk Korrikarekin promozio-akordio bat sinatu zuen, baina Eusko Jaurlaritzatik ez zen batere ongi ikusi. Nola baloratzen duzu gertakari hura?
Korrikaren afera baloratzea zaila da, baina esango nizueke gu zerbitzu publiko bat garela, Jaurlaritza gure gainetik dago, eta beraiek markatzen duten erizpidea guk jarraitu egin behar dugula. Hori garbi dago.
E. MADARIAGA I. MURUA
38-41


GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazANASAGASTI1
EgileezMADARIAGA4Komunikabid
EgileezMURUA2Komunikabid

Azkenak
Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


Eguneraketa berriak daude