OK Korral: "Zuzeneko soinu indarra ez da erraza disko batetan sartzea"


1989ko martxoaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"OK Korral" musika taldekoei elkarrizketa.

"BETI GOGOR BETI MOZKOR" KALERATU BERRI PLASTIKOAN ITSAS GIROA ETA ARRATSEKO TABERNAZULOTAKO DANTZA
OK Korral: "Zuzeneko soinu indarra ez da erraza disko batetan sartzea"
Duela bi urte eman zen argitara "OK Korral" diskoa, zarauztar rocker taldearen izena aurkezten zuena. Bigarrena oraintsu kaleratu dute, hamaika kantu, bi taldekide berrien presentziaz. Entseiu batean harrapatu genituen, artean trasteak eskuartean zeuzkatela, eta solasera parada zuzena profitatu.
OK Korral entseiatzen ari zen taldea elkar hizketatzera ailegatu ginenean. Kitarrak eta bateria entzuten ziren kanpotik. Zarauzko auzo apartatu bateko eskola desegindako lonjan, posterrak, fotoak eta kartoizko arraultza kaxak paretetan. Alberto baterian, Fermin baxuaz, Dani kitarraz eta Lou kantari. 60. hamarkadako rocka, aldameneko etxeko 'garage' batean joa bezala.
Joan den urteko udazkenean grabatua, Elkar argitaldariarekin kaleratu duten bigarren diskoa daukagu mintzagai: "Beti gogor Beti mozkor", hamaika kantu, zortzi sortuak eta hiru bertsio. Azken hauetako bat ("Rumble"), instrumentala, Link Wray gitarra indioarena, Ronald Blackwell-ena "Txanogorritxu", eta The Stranglers-ena "Jo Mari Jo". "Horixe da hain zuzen berriena, estudiora sartu hamabost egun aurretik atera genuen".
Sexoa, bourbona eta rock and rolla
Hiru erreferentzia nagusiren bueltan biltzen ahal dira OK Korral-en bigarren elepe honetako kantuak: gauaren ingurukoak, sexoa, alkohola eta rock and rolla dutela ardatz ("gogor jo, edan eta dantzatu" edo "atsobero tartean dabil dantzan, dantzan jo ta ke"), "topiko antzera ematen du", dio batek, ,baina ez al dira horrelakoak hemengo gauak?"; kostaldekoak besteak ("Arraunlaria" kantua edota "Hondartzara"); eta hirugarrenez, zinemarekin loturarik dutenak ("Irlandar ile txuria" eta "Kamioilari eroa").
"Badabizu, zine-kluba dela eta, zinema gertutik bizi dugu. John Huston hil zelarik omenaldi koskor bat merezi zuelakoan, ba, hor daude Afrikako Erregina, Acab kapitaina, Sumendi Azpia, abentura miresgarriak eta bourbon mozkorraldiak. Baina kuriosoa bestea da ordea, 'Kamioilari eroa'rena: lagun bat Madriletik Zarautzera zetorrela konturatu zen kamioi batek segitzen zuela atzetik, eta martxa bizkortu arren hantxe zeukan beti atzean kilometro luzetan zehar. Hari honen inguruko pelikularik ere ezagatuko duzu".
Eta berehala konturatuko gara, kantu guztiek badutela erreferentzia hurbila OK Korral-eko partaideen arrats giroko andantzetatik.
"Tira, hi, tira, ez dugu ukatuko anekdotak ez daudenik, baina kontuz, hortik denak errealak izatera bada tartea... nahiz eta benetan noren burutik ez dira pasatu".
Bertsioekiko gustoa
Iragan hamarkadatako rock and rolla gogoan betiere, OK Korral-en lehendabiziko diskoko baserri, traktore eta ikuilu girotik aldendu piskat eta, bigarren honetan tabernetara eta kostaldera jeitsi dira.
"Zer nahi duzu, mendiaren eta itsasoaren artean bizi gara, kostaldean gaude, denok daukagu larrua bero..., eta tabernetatik ezin dugu urrundu. Begira, diskoaren azala bera ere taberna bat da: kamarero indartsua, mozkortu samar bat mostradorean, botilak eta boxeadoreen argazkiak. Erlojuan: bostak eta hogei.
Kitarrak arin eta bizi nagusitzen dira, ahotsa goitik. Instrumentalak bi, baina baita pare bat balada ere.
"Beti jo izan ditugu baladak kontzertuetan, bazegoen bat aurrenengo diskoan. Hori bertsioena bezalexe da, beti egiten ditugu bertsioak, eta noski, diskoan ere bai".
Bi urtetan ez dute kantu asko egin,
"baina koxka hortxe dago, nahiago dugula kantu gatxiago egin baina batetik bestera diferenteak izan daitezela, eta ez bost berdintsuak: hiru akorde, estribilloa, eta segi beste batekin. Ez, jendeak dibersioa eta dibertimendua behar du".
Horretarako daude bertsioak, eta joera ez da falta.
"Hori da, hor daude gero bertsioak direktoan jotzeko. Asko gustatzen zaizkigu bertsioak, ez dago dudarik. Ez dakit, beti ezin dira kantu onak egin. Akaso jende batek badu errezeloa bertsioen aurrean, baina gero plagioak egiten dituzte, handik eta hemendik hartuta, propioak izango balira bezala. Ez al da jatorragoa kantu bat hartu eta bertsioa egitea!, nahiz eta ez duzun egundoko bertsioa egingo (ez da erraza). Baina bai ondo pasatuko gero, eta azken finean hori da kontua".
Grabaketa eta kontzertuak
Diskoko soinuaren eta zuzenekoaren artean alde handia dagoela aipatzen ziguten, eta nabarmena da, Korral-ekoak entzun dituen edonorentzat, akaso kitarraren soinu 'zakarrak' apur bat falta direla.
"Zuzenean lortzen den indarra ez da erraza diskoan sartzea. Kantuek indar gehiago dute orohar zuzenean, gogorragoak dira, bizi eta naturalagoak. Grabaketan aukera teknikoak oso bestelakoak dira, eta baliatzen dituzu; garbiago da soinua, ahotsak, kitarrak. Diskoak neurri batean elaborazioa eskatzen du, ezta? Bestela ere makina batean izango dugu, bai, zikin jotzeko modua, gehiegitan".
Efekto batzuz lagundu dituzte zenbait kantu, baita teklatu bat edo beste.
"Dena den, ez dugu nahi izan kolaborazio eta instrumentuak barra-barra sartzea. Uste dut beti izaten dela horretarako tentazioa, baina gero ez dago zuzenean helakorik jotzerik, eta pasatzeko arriskuak ere normal gertatu litezke".
Armonika bat nahi zuten, hori bai, baina ez zirudien posible.
"Dinamita-koak jo zuen lehen diskoan, baina utzi du musika. Bestetik, prolemak zeuden afinatzerako orduan. Afinazio berezia daukagu, kitarrak altu afinatzen ditugu, hobeto egokitzen bait da gure ahotsera".
Lagunen kolaborazioak
"Beti gogor Beti mozkor" diskoak poster antzeko bat ere eskaintzen digu, hitzak eta argazkiak alde batean eta irudi handi bat nagusi. Putre ba , lauburu duna, txapela, kitarra eta botila kalabera batekin (ikus halaber portadako kamareroaren besoan tatuaia).
"Madrilen jo genuen batetan egin ziguten kartelan anunziatzailea zen. Hemengo gauzak ipini nahi zituzten. Orduan, ba, arranoa baten ordez putrea; txakoliñ botila, noski; reketeen borlak zituen ordukoak, baina txapel gorriagatik aldatu dute: hori da euskal putrea! Gero, hasierako bozetoa itxurosoago egin zutenean, izkribu batekin bidali ziguten, esanaz botila noizean behin betetzeko, ez dena guk edateko... eta batez ere putreari jaten emateko, karroña, hemendik falta ez den haragi ustela frango".
Beste kolaboraziorik ere izan dute OK Korral-ekoek. Refugiados-ekoren bat, The Covers-eko kolegena...
"Konfiantzako lagunen kolaborazioak: Mikel Intxausti, Txutxin, Joseba, Serras azala egiterakoan. Goikoetxea izan da kolaborazio ezezagun bakarra, akordeoiarekin. Gaur egun kolaborazioak modan daudela baino, gure ustez sustituzioak daude gehiago. Taldekoek ez dutela jotzen alegia. Laster ahotsarekin bakarrik geratuko dira batzuk. Eta ahotsa, beste erremediorik ez dagoelako. Gauza bat dira kolaborazioak eta beste gauza bat sustituzioak".
Larunbatero entseiu luzeetan murgiltzen dira, arratsalde osoan barrena. Hemendik aurrera kontzertuei ekin beharko diete, –taberna zaharra kez beteta / musikarekin nahastua / sudur punta ere ez dut ikusten / baina ziur nago gaur ez zarela hemen egon / horregatik nere asmoa da / gogor jo, edan eta dantzatu–.
"Hori da, edan. John Huston-ek bere memorietan kontatzen zuen, Afrikara eta horrelako lekutara joaten zenean hainbat eta hainbat gaisotasun harrapatzen zituztela ekipokoek, baina berak batere ez; hala zioen, edaten zuen alhohol guztiagatik omen zela. Itsasoaz ere halakoren bat aipatzen zuen Irlandar Ile Zuriak: 'itsasoak sendotzen du zauria, berpiztu eta indartu izpiritua'. Berari eskainitako kantuan dago. Esaera irlandesa da. Oso ondo esandako esaera, arraioa!".
PERU UNTZUETA
48-49


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakO.K. KORRAL
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Eguneraketa berriak daude