"Herria 2000 Eliza" aldizkaria etenik gabe jarraitzeko prest


1989ko martxoaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Herria 2000 Eliza" aldizkariko Felix Nuñezi elkarrizketa.

Felix Nuñez-ekin, aldizkariaren hamargarren urteurrenaz mintzo
"Herria 2000 Eliza" aldizkaria etenik gabe jarraitzeko prest
Herria 2000 Eliza aldizkariak hamar urte eta ehun ale bete ditu, kristautasun aurrerakoi baten ikuspegitik gure herriko gaiak jorratzen. Oinarriko Kristau Komunitateen dinamikatik sortuta, informazio-aldizkari izatetik hasita Euskal Herriko gai politiko eta sozial nagusietan erreflexioa bultzatu duen aldizkana izan da, eta dirudienez aurrera jarraitzeko prest dagoena. Guzti hau hobeto ezagutzeko solasaldi bat eduki dugu Felix Nuñez-ekin.
Une honetan aldizkaria egiten kolaboratzen duten pertsonak ehun inguru badira ere, ardura gehien daramatenen artean jarraipen eta administrazio lana egiten duena dugu Felix Nuñez, jaiotzaz Palenciarra, berak dioskunez momentuz besteak baino libreago aurkitzen delako.
Aldizkariaren ideiaren sorrera Portugalete inguruan izan bazen ere, une honetan lau herrialdeetan zabaldurik daude Herria 2000 Eliza egiten dutenak.
"Ia hilero biltzen gara lau herrialdeetako jendea aldizkariaren nondik norakoak pentsatzeko. Ez daukagu egitura ekonomiko eta administratiborik horrela esateko, parte hartzen duen jende guztia, bai idazten dutenak eta bai maketa eta horrelaho lana egiten dutenak, ezer kobratu gabe dabil".
Herriaren eliza baten atzetik
Eliza ofizialarekiko kritiko sentitzen dira, herri-eliza baten ikuspegitik.
"Gure aldizkaria sentimentu erlijioso sakon batetik abiatzen da. Fedearen dimentsio askatzailea azpimarratzen dugu. Ikuspegi honetatik fedearen dimentsio publikoa aldarrikatu nahi dugu, eliza barruan ere demokratizazioa eta pluraltasuna defendatuz".
"Askapen Teologia entzutean beti Amerika eta Afrikakoa datorkigu gogora baina Teologia hori herri zapaldu bakoitzean egin behar da. Horrela gure ideia hori da, Euskal Herrirako Askapen Teologia eginez joatea. Historikoki zapalkuntzak jasaten ari den herria dugu gurea. Kristauaren bizipena hor kokatu behar da, askapeneko burruka horretan. Burruka hori zalantzarik gabe ebanjelioaren mezuari dagokiola uste dugu. Horrela eguneroko praktika eta ebanjelioaren mezua konfrontatuz Askapen Teologia eraikiz joan gaitezke".
Nolanahi ere ez dituzte zentzu erlijioso hutsa duten gaiak jorratzen, beste erreflexio batzutara ere zabaltzen dira. Gai hauek erabiltzerakoan beren jarrera zabala azpimarratu nahi dute, aldizkariak daraman norabidea ezkutatu gabe:
"Ez dugu inor baztertu nahi aldizkarian parte har dezan. Jende askorengana jo izan dugu. Hala ere, batzuk ez digute erantzuten eta gero enkuadratu egiten gaituzte. Urteurrena dela eta, adibidez, mota guztietako jendeari gutunak bidali dizkiogu, aldizkariari buruzko eritzia eta jarrera eskatuz eta askok ez dute erantzun"
Elizako agintariekiko harremanaz galdetzean, aldizkari bezala ezer finkorik ez dutela adierazi digu.
"Ez daukagu erlaziorik, ez frikziozkorik ez bestelakorik, aldizkari bezala. Egia esanda, eliza eramateko era asko ez zaizkigu asko gustatzen, uste dugu inposaketa gehiegi eta oinarrien partehartze gutxiegi dagoela. Hori da egiten dugun kritika. Ez dugu eliza paraleloa izan nahi, elizakotzat dauzkagu gure buruak, baina kritikoak izateko eskubidea dugu".
Talde bezala norabide abertzalean kokatzen direla adierazi digu Felix Nuñez-ek, herri honetan ematen ari diren borroka askatzaileekin bat sentitzen direlako.
"Ez gaude partidu baten ildoan, nahiz eta askotan eritzi berekoak izan. Kristauak gara, eta herriaren borrokan gaude, ildo abertzale batetan".
Harpidetzak eta elkarlana
Aldizkariak harpidedunen bidez funtzionatzen du. Une honetan bi mila harpidedun inguru ditu eta gehiagora jotzeko asmoa. Aldizkaria hiru esparru ezbedinetan zabaltzen da: batetik, gehiengoa noski, lau herrialdeetako harpidedungoa, bestetik estatu osoan zabaltzen dena eta azkenik munduan zehar (gehienbat misio herrietan) dituzten harpidedunak.
Lan dena, kobratu gabe eta elkarlanaren bidez egiten da, berez aldizkaria defizitarioa bait da. Duela denbora gutxi arazoak izan zituzten jarraitzeko, batez ere ekonomia aldetik eta jendearen disponibilitate aldetik.
"Urtetan lanean aritu den taldean, denborarekin baldintzak aldatu egiten dira, jendea beste gauzetan oso sartuta dago beste lekuetan eta batzuk dedikazioa gutxitu beharrean aurkitzen dira".
"Une batetan jende dedikatu gehiago behar genuen, orain hobeto gaude. Aldizkeria buka zitekeenaren hotsak zabaldu zirenean jendeak animatu egin gintuen eta jarraitu egin dugu. Etorkizunean jarraitzeko prest gaude, behar duguna da jendea ez dadila lanean nekatu. Ea beste hamar urte egiten ditugun. Azken finean beste ezer baino gehiago zerbitzu bat da egiten ari garena".
Kritika batzu egin izan dizkiete, goi mailako hizkuntza erabiltzean Oinarrizko Komunitateetara eta jende arruntarengana iristea zaila dela planteatuz.
"Idazten duen jendearekin jokatu behar dugu, ez da bakarrik erreza izatea. Nolanahi ere inor ez da jaiotzen jakitun, eta piskanaka piskanaka joaten da gauza zailagoak ulertzen. Beharbada astun samarra gerta daiteke batzuentzat, baina gure egituraren arazoa ere bada hori, dena kolaborazioen bidez egiten bait dugu".
J.SARASUA
Ehun ale argitaratu dituzte hamar urtetan.
Talde bezala norabide abertzalean kokatzen direla adierazi digu Felix Nuñezek.
20, 21


GaiezGizarteaErlijioaBesteak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHerria 2000
PertsonaiazNUÑEZ1
EgileezSARASUA2Komunikabid

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude