Patri Urkizu: "Ahaleginak egingo ditugu euskal idazleen eskabideak zain daitezen"


1989ko otsailaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Petri Urkizuri elkarrizketa.

EUSKAL HERRIKO IDAZLEEN ELKARTEAK JADANIK HAUTATU DU BEHIN BEHINEKO BATZORDE BERRIA
Patri Urkizu: "Ahaleginak egingo ditugu euskal idazleen eskabideak zain daitezen"
Velez de Mendizabalek lau urte eta gero kargua utzi ostean, Patri Urkrzu izan zen Euskal Herriko Idazleen Elkarteko behin behineko lehendakaritzarako hautatua duela aste pare bat. Antza denez, Elkarteak oraindainoko dinamika indar eraginkorragoz bultzatzeko asmoa erakutsi bide du.
Lezoko bere etxean lotu genuen solasaldia Patri Urkizurekin, Gurutze Santu Plazako lehenengo pisu batetan. Piano bat sarreran. Lan-gela liburuz josia–berak izkiriatu eta prestatuak dozenatik gora–, alderik alde paretek eta baita mahai zabalaren gaina, non gure kaseta paratzeko lekua tentuz egin behar izan genuen. "Bada, bai, mordoxka bat; ezer jartzekotan baina: 'ez ditut denak irakurri' ", abisatu zigun apal.
Ezaguna da honez gero Euskal Herriko Idezleen Elkarteko zenbait batzordekidek (eta tartean Velez de Mendizabalek) beren dimisioa eskatu ondotik izendapen berriak egin behar izan dituztela. Horrela, behin behineko lehendakari hautatu dute oraintsu Patri Urkizu, ekainean burutuko duten kongresuan Elkartearen funtzionamendu berriaren norabidea erababi bitartean. Patri Urkizuren aldamenean, Elkarteko Batzorde Zuzentzailea osatuko dute: Pello Zabaleta (idazkaria), Xabier Mendiguren (diruzaina), Mariasun Landa, Koldo Izagirre, Josu Landa eta Xabier Azarmendik.
"Datozen hilabeteotako bileretan pentsatuko dugu urtean zehar eta hemendik aurrerako egitasmoa nola moldatu. Uste dut egokiena izango dela, kataluniarrek egiten duten arauera, hamabostean behin biltzartu eta azken batean, Elkarteak dituen egiteko horiek indar berriz bultzatu, agian martxa pixka bat gehiago eraginez".
Orain artean gutxienez sei bat liburu eman ditu argitara Elkarteak, aldizkako Hegats boletina (azken urtebetean atera ez baldin bada ere), hainbat ihardunaldi apailatu izan ditu, eta idazleei suerta dakizkiekeen arazoen defentsarako abogatu zerbitzu bat eskaintzen du, besteak beste.
"Ni ez nago zatiketen alde"
Euskal Herriko Idazleen Elkarteak badu bere historia. "83an sortu zen. Baina aspaldiko gogoa zen hori, Zaitegi eta Andima gerraondoan hasi baitziren euskal idazleak bildu nahian, Euzko Gogoan egin zutela leku aproposa lehendabizikoz. Zaitegi Guatemalatik Baionara itzuli zenean, pentsatu zuen euskal idazleen etxea edo sortzea, baina pott egin zuen 56. urteko asmo hark. Hortaz, 83a arte ez zen halakorik moldatu, ordukoan Anjel Lertxundi lehendakari bezala. Hala ere, gero badira beste bi elkarte gutxienez: Euskal PEN delakoa –J.L. Davant duela buru– eta bestetik Bizkaitar Idazleen Elkartea".
Dena den, hiruetarik Euskal Herriko Idazleen Elkartea da bazkiderik gehiena biltzen dituena, baita halaber euskal herrialde guztietako idazleen bilkurarik esanguratsuena.
"Ni ez nago zatiketen alde, baina ez dut zalantzan jartzen bakoitzak bere zeregin propioa ere baduenik. Nola ez, elkarrekin biltzeko ere prest gaude noski, betiere behar diren kontuok aurrera ateratzeko ahaleginean".
ARGIA.–Horixe litzateke, adibidez, Elkarteko lehendakariaren zeregina?
P.URKIZU.–Tira, lehendakariaren kezkak beste idazle guztien berdintsuak dira. Berez egitekoa izango litzateke, batez ere, Batzorde Zuzentzailean beste bat gehiago bezala talde lanean aritzea, moderatzaile moduan agian, eta azaleratzen diren proposamenak lotu eta bateratze bidea egokitzea. Bestetik, agerpen publikoetan erantzunkizuna bere gain hartu beharko du lehendakariak, Elkarteko ordezkari buru den neurrian; baita edozein modutako erakunde nahiz elkarteekin harremanak ordezkatzerakoan. Berez batzordeko beste edozein kideren zeregina bete beharko dudala uste dut.
A.–Egituraketa berezirik atonduko dea?
P.U.–Bai, batzordeak pentsatua dauka, eta interesgarri bezala ikusi zuen, bai Baionan bai Bilbon, Iruñean eta Gasteizen ordezkari bana edukitzea suerta daitezkeen kultur ekintzetan Euskal Herriko Idazleen Elkarteak zuzenki parte hartu ahal dezan.
A.–Esparru dexentetara hedatzen da Elkartearen zeregina...
P.U.–Esate baterako, oso komenigarria da mementu honetan euskal idazleak beste herrialdeetan ezagutaraztea, harreman bideak zabalduz elkar aberasteko helburuz. Horretarako zenbait topaketa egiten dira, sonatua da kasura datorrela Galeusca, literatura desberdinon hala kezka nola arazo amankomunen aztertzeko eta konponbideak abiarazteko. Jakina, idazleek literaturaren ekintzan badituzte makina bat arazo, eta guzti horiek nolazpait konpontzeko sorturik da Elkartea.
Aurten hain zuzen, Galeusca Lehen Saria antolatu nahi da, hiru hizkuntzetako literaturen arteko nazioarteko saria. Gogoratu, halaber, Galeuscako ihardunaldietan asmo gisan agertu zela hiru literaturon arteko aldizkari bat moldatzea. Gerra garaian eta aurretik ateratzen zen aldizkari hori berpiztea interesgarri litzateke, bigarren aro baten moduan.
Beste herrialdeetako idazleen ezaguera dela-eta, Donostian antolatu zen 86an Eremu Urriko Hizkuntzen Topaketak. Han bederatzi hizkuntza desberdinetan izkiriatzen zuten idazleak bildu ginen: bretoiak, frisiarrak, suomiarrak, finlandesak, suizarrak eta georgiarrak, gehi galegoak, katalandarrak eta euskaldunak. Interesgarria gertatu zen hura ere, eta aurten guri dagokigu horren antolakuntza.
Ekainean burutuko Elkarteko Batzarre Nagusia
Momentukoz, Elkartearen lehen egitekoa hala ere, uda baino lehen euskal idezleen arteko topaketa bat izango da, hor behin behineko karguak aztertuko direla, ea aurtengo egitasmoaren moldaketak oneritzia jasotzen duen, proposamen berriak badiren.
"Onarpenaren ondotik letozke beraz, Elkartearen programa martxan jartzeko lanak. Horien artean, udazken aldean behintzat, Eremu Urriko Hizkuntzen II. Topaketen antolakuntza legoke".
A.- "Hegats" boletina ez da gaur egun argitara ematen, ezta?
P.U.–Pentsatu da, bai, Elkartearen aldizkari baten argitaratze egitasmoan. Aipatu izan dugu hor dagoela Gipuzkoako Diputazioak kaleratzen duen egungo euskal literatur aldizkari zaharrena: Egan (49koa lehen zenbakia). Itxuraz, orain geldirik da, baina bene-benetan tamalgarria litzateke gehiago ez plazaratzea eta Elkarteko batzuk prest gaude aldizkari hortan parte hartzeko.
A.–Funtzionamendu egitasmo berriaren arauera eraginkortasun handiagoa sortuko du Elkarteak?
P.U.–Esango nuke idazlea berez oso pertsona berekoia izaten dela, eta beraz, ez dela batere bilerazale izaten. Orduan, bere egitekoa ikusten du bakar-lana bezala. Orain, agerikoa da zenbait arazoren aurrean elkarren artean eraikitako literatur politika baten beharra ere. Badirudi kezka horiek areagotzen ari direla egun: direla eskubideak, argitaletxeekiko kontratuak, instituzioen dirulaguntzak, lehiaketen funtzionamendua (inflazio antzeko zerbait ere esango genukeena), zabalkundea eta beste.
Egun 160tik gora bazkidek osatzen dute Euskal Herriko Idazleen Elkartea, bakoitzak kuota bat ordaintzen duela, hain zuzen aurrekontuaren %10 edo babesten duena, geinerantzekoan Jaurlaritzaren dirulaguntzaz baliatuz (7 milioi pezeta). Epe laburreko xedeen artean dauzkate dokumentazio zerbitzua, biblioteka, topaketak, antologien moldaketak, boletin edo aldizkaria. Ekintzen ugaritzearekin batera, berriketak somatzen hasiak dira dagoeneko.
GORKA ARRESE
Elkarteak agertu du aldizkari bat argitaratzeko asmoa. Garai bateko Galeuska berpiztuko ote den, Egan aldizkaria baliatuko edo besterik sortuko, erabakiko da.
46-47


EgileezKulturaLiteraturaElkarteakEHIE
PertsonaiazURKIZU1
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude