Eneko Landaburu: "Askapen mugimenduak, osasunaren aldekoak dira"


1989ko otsailaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eneko Landabururi elkarrizketa.

Eneko Landaburu: "Askapen mugimenduak, osasunaren aldekoak dira"
35 urteko bilbotarra dugu Eneko Landaburu medikua. 1979. urtean medikuntzako karrera amaitu zuelarik, ohizko medikuntza ofzialari bizkarra eman eta osasungintzako bide berriak urratzeari ekin zion. Nikaraguara jo zuen lizentziaturaz jabetu ahala, higienismoaz zekienik han bazela eta. Bi urte egin zituen han. Harrez gero, 'medikuntza alternatiboa' baino 'medikuntzari alternatiba' deitzen duena bultzatzen dabil han hemenka. 'Sumendi'sortu zutenetik erakunde honen ekimenetan dihardu buru belarri. Egun, 'Atsedenerako Etxea'n ari da, hara bertaratzen diren gaisoei beste medikuek eskeintzen ez diena eskeiniz.
GALDERA: Zer da higienismoa? Medikuntza alternatiboaren adar bat besterik ez ala alternatiba osotu bat?
ERANTZUNA: Medikuntza alternatiboa baino gehiago medikuntzari alternatiba da higienismoa. Medikuntza gaisotasunak sendatzeko artea da eta guk bizitzeko artea proposatzen dugu. Gaisotasunak bizitzeko modu baten ondorio dira, beharbada ez denak baina, gaisotasunen portzentai altu bat bizimoduaren ondorio da. Beraz, medizinak, belarrak, akupuntura eta abarren ordez, jendeak behar duena zera da, bizimoduaren aldaketa. Gaisoei zera proposatzen diegu, ez dugula gorputza sendatu behar, gorputza berak sendatu nahi duela eta nahiko dela gorputza hobeto tratatzea gorputzak sendatze prozesua egin dezan.
GALDERA: Zein asmoz sortu zenuten 'Sumendi' elkartea?
ERANTZUNA: 'Sumendi' lehen esandakoa aditzera eman nahi duen asoziazio bat da, hau da, guregan gaitzak eragiten ari den guztia aldatu behar dela nahi dugu eman aditzera. Gaitza sortarazten duena aldatzen ez dugun artean pilulek ez dute ezertarako balio izango; pilulak droga baino ez dira. Zentzu honetan, askapenerako mugimendu guztiak osasunaren aldekoak dira: batzuk langileen askapenerako ari dira borrokan, besteak emakumeen askapenerako, besteak Euskal Herriaren askapenerako... azken finean denak ari dira osasunaren alde. Eta gu, zehazki, osasun arloko askapenaz arduratzen gara, gaisoak medikuen eta sistema farmakologiko osoaren zapalkuntzatik askatuz. Orduan gure xedea gaisoa farmakoen lotura horretatik liberatzea da.
GALDERA: Hori higienismoaren filosofia litzateke, baina eguneroko bizitzan, gaisotasun konkretuetan, zein da zuek eskeintzen duzuen alternatiba?
ERANTZUNA: Nire ustez, gaitz bat zerbait gaizki egitearen ondorio dela ohartzea, ideia hori bakarrik, bada aldaketa. Horren kontzientzia hartuaz gero, orduan norberak atera ditzake bere konklusioak. Sistemak ematen duen ideia bestelakoa da: gorputza txarto badago mikrobioren bat bertan sartu delako da, eta hori gainditzeto pilulak hartu behar dira, beti 'ez ezazu aldatu eta kontsumitu ezazu' esaten da. Hori da gizarte honek gaitzen aurrean eskeintzen duen aukera.
GALDERA: Gaur egungo bizimodua kontuan hartuta, lan munduak inposatzen duen erritmoa ikusita, zer da zuek eskeintzen duzuena? Kanpora irten eta komuna moduko batzuetan bizitzea?
ERANTZUNA: Gutxigorabehera. Ez dago oso garbi baina joera badago. Gure oinarrizko joera gauzak kuestionatzea da, hau da, gauzak hobeto egin daitezkeela pentsatzen dugu. Orduan beharbada, familia, gaur egun dagoen bezala, gaisotasun kausa bat da, hau da, gizarteak jendea domestikatzeko erabiltzen duen bitarteko bat da, alternatita bat aurkitu behar da beraz. Eskolari ere alternatita aurkitu behar zaio, irakaste metodoak, gaur egun, beldurgarriak dira, hiriari ere alternatiba aurkitu behar zaio...
GALDERA: Baina alternatiba horiek hemen topatu behar ditugu ala komuna batera jo behar dugu?
ERANTZUNA: Ez dakit zer litzatekeen zuzenena. Sistematik ateratzen den jendea badago, nik asko pentsatu dut honen gainean, beharbada ondo legoke sistematik kanpo komuna antzekoak eratzea, bertan bizi eta lan egiteko. Lanpostu eske ibili beharrean guk geuk sortzea behar ditugun lanpostuak gure erara.
GALDERA: 'Sumendi' mugimendu herrikoia dela esan ohi duzue, zein zentzutan?
ERANTZUNA: Gure ustez mundu guztiak hartu behar du parte alternatiba hau sortzen. Gure helburuetako bat informatzea da, informazio piloa bait dago jendeak ezagutzen ez duena. Beste asmoa topagune bat eratzea da, jendeak bakarrik ezin bait du gauza handirik egin, elkarturik, ordea, bai. Mugimendu herrikoiaren ideia klub bat izaterik nahi ez dugulako da, biztanlego osoaren alde lanean ari den talde bat izan nahi dugu, Aministiaren Aldeko Batzordeak edo beste edozein erakunde herrikoi bezala.
GALDERA: Beste erakunde herrikoiekin harremanak lotzea ez al litzateke egokia?
ERANTZUNA: Noski. Gure beharrik handiena hori da, zapalkuntza desberdinen askapenerako lanean diharduten talde guztiak elkartzea eta elkarri laguntza eskeintzea. Askotan esan dut Gestorekin elkarlana egin beharko genukeela modu antolatu batez presoen osasunaren alde egiteko, erakunde ekologistekin ere egin beharko genuke elkarlana, osasunean eragin dezaketen neurriak hartzen bait di ra–uren fluorizazioak, esate baterako, osasunan bezala ekologian eragingo du–, hezkuntzako erakundeekin ere egin dezakegu zerbait...
GALDERA: Ez da, hala ere, horrelako ezer gauzatu, ezta?
ERANTZUNA: Kontua da 'Sumendi' oso ttipia dela, hiru urte baino ez ditugu, eta desioak handiak badira ere, egiten duguna oso apala da jende gutxi bait gara.
GALDERA: Momentu honetan nola funtzionatzen du 'Sumendi'k? Zein zerbitzu eskeintzen ditu?
ERANTZUNA: Guk nahi duguna zera da, jendeak bere burua senda dezala medikuaren partehartzerik gabe, eta horretarako eratu dugu 'Atsedenerako Etxea', berotasuna eta erosotasuna eskeintzen duen etxea alegia.
GALDERA: Zein jende josten da 'Sumendi'ra, gaisotasun konkretu bat duena ala higienismoaren filosofiarekin bat datorrena?
ERANTZUNA: Esango dizut zein jende dagoen orain. Esate baterako, nerbio arazoa duen eta porroa utzi nahi duen 18 urtetako mutiko bat dago, depresioa duen 20 urtetako neska bat, droga utzi duen beste neska bat ere bai, 15 eguneko baraurtea egitera joan den irakasle bat –baraurtean gorputzak sendatzeko aukera handiagoa duela uste dugu–, kalea eta tabakoa utzi nahi duen beste neska bat ere bai... Hara joateko ez da beharrezkoa gaiso egotea, ikastera ere joaten da jendea. Azken finean, gure asmoa atsedena ematea da, atseden fisikoa batetik eta kontsumoari atsedena bestetik. Neurriz kanpo kontsumitzen dugu normalean, eta hori murriztu behar da.
Orokorrean oinarrizko tratamendua berbera da guztientzat, horregatik, ez da medikuaren beharrik izaten, eta eskuarki diagnostikoaren beharrik ere ez. Higienismoak ez du gaisotasun guztientzat konponbidea, baina osasunaren 'abc'a dela esango nuke. Eritegietan lehengo hau egin eta gero ebaketetan hasiko balira, askoz hobeto litzateke, baina gaur egungo medikuntzak drogaren kontsumoarekin konpontzen du dena, eta ez da kasualitatea. Horregatik diogu ez dela arraroa orain drogomenpekotasunaren hazkundea, interes ekonomikoengatik izan daiteke, edo politikoengatik...
GALDERA: Zer da 'Laztanen Tailerra'?
ERANTZUNA: 'Sumendi'k antolatua da hau ere. Laztanak ukimenez, hitzez edota begiradaz egin daitezke. Tailer hauetan hainbeste kostatzen zaizkigun laztanak bultzatzen dira, baina gauza bat azpimarratuz, kontakto sexualik ez, sexua gehiegi potentziatu delako, obsesio moduko bat dagoelako. Orduan, zera esaten da, 'ukitu gaitezen, baina organo sexualak ez'.
GALDERA: Argentinara joan zinen 'co-consejo' delakoaz jabetzera. Zer da korronte berri hori?
ERANTZUNA: Arlo sikologikoan hutsune bat genuela ohartu ginen, arazo sikologikoek eragindako gaitz askori aurre nola egin asmatzen ez genuela. Orduan, 'co-consejo' izeneko mugimenduarekin egin dugu topo. 'Co-consejo'a psikologoak egiten duen gauza bera litzateke baina kooperatiboki egina, hau da, ni zure sikologoa eta zu nirea. Psikologiako oinarrizko ezagutzak kalera ateratzean datza. Kontua da gizaki guztiak minduak izan garela, eta denak askatu nahian gabiltzanez, inork ez du inor entzuten. Horregatik ezin zaio sendatze prozesuari ekin. Orduan guk proposatzen duguna oso sinplea da: 'entzun iezadazu eta gero nik entzungo dizut'.
'Co-consejo'aren teoriaren arabera, nahigabe bat dugun bakoitzean burmuina gelditu egiten da eta pentsatzeari uzten diogu. Baina puntu ahula duen bezala, gero sendatzeko mekanismoak ditu. Esate baterako, norbait berri txar bat dela eta zeharo triste jartzen bada, tristezia hori negar eginez sendatzen da. Bestalde, haserrea ostikoketa batez sendatu daiteke, beldurra dardarraz, lotsa barre eginez... Baina guzti hori kulturalki blokeaturik dankagu eta nahigabe guzti horiek sendatu gabe geratzen dira, eta geroan horrek eragina izaten du noski. Gizarteak, beraz, bi aldetatik eragiten du arlo honetan, batetik, sufrituerazi egiten digu, zapaldu egiten gaitu, eta bestetik, ez digu sendatzen uzten.
GALDERA: Nola ikusten dira metodo antisorgailu desberdinak higienismoaren ikuspuntutik?
ERANTZUNA: Higienismoa korrente bat da, eta historikoki nahiko atzerakoia izan da gai hauetan. Orain higienismoa ikuspuntu desberdinetatik ikusten da... Antisorgailuen arloan badira gorputzarekiko errespetorik ez dutenak; pilulak esate batera, organismoa alteratzen dute. Orduan, beste nonbait bilatu beharko litzateke, gorputzarekiko hain erasokorrak ez diren metodo antisorgailuen bila joan beharko ginateke. Antisorgailuei dagokionez... erlazio sexulak sanotu egin behar ditugula pentsatzen dut, eta gero, metodo antisorgailu guztiez informazioa izatea, eta bakoitzak nahi duen bezala joka dezala, baina hormonak erasokorrak direla jakinik.
Sexualitatea bera kuestionatzen duten metodoak ere badaude. Zein da sexualitate naturala? Nire ustetan gaur egun bizi dugun sexualitatea ez da naturala, sexualitatea droga batean bilakatu da. Estuasunez beteta bizi izateak gure sexualitatea alteratzen du, eta horrek sexua konbultsiboki bizitzera bultzatzen gaitu.
GALDERA: Eta zer erizten diozu medizina naturistari?
ERANTZUNA: Medikuntza ofiziala, kimikoa, porrot egiten ari dela jende asko ohartu denez, sistemari berdin dio medizina natural, akupuntura eta holakoez baliatzea. Pilulen ordez belarrak hartuko dituztela, bada ondo, seguruak ordainduko du... Baina gure eritziz kontua ez da hori, arazoa gauza asko aldatu behar dela da. Ez nintzateke harrituko medizina naturista guzti hauek Seguritate Sozialaren barnean bukatuko balute, bateragarriak bait dira.
I.MURUA L.AGIRRE
38-41


GaiezGizarteaOsasunaBesteak
GaiezGizarteaHerri mugimBesteak
PertsonaiazLANDABURU1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezMURUA2Gizartea


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude