Juan Jose Iriarte: "Futbolaria ez da pribilegiatua"


1989ko urtarrilaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Jose Iriarteri elkarrizketa.

AFEko buru 6 urtez izan den garraldarra gure orrietan
Juan Jose Iriarte: "Futbolaria ez da pribilegiatua"
Uriarte 'Panplona' taldean hasi zen, handik goi mailetara heltzeko. Sindikalgintzan ariturik betertzez zeuzkan taldeak oro, eta futbolari utzi beste biderik ez zuen izan. Futbolagatik denari utzi eta gero, esku hutsik zekusan bere burua hondarrean, beste anitzek bezala; futbolariaren mitoa hautsi eta lanaren definizioen bidea urraturik, 6 urtez izan da AFEko buru.
ARGIA: Zein da AFEren ibilera?
J.J.IRIARTE: 78 bukaeran hasten da lanean, hasieran futbol inguruko jendea hortara jarri zen, eta normala da, enpresario atzerakoien guztiak futbolean biltzen bait dira. Izan ziren huelga batzuk, batzuk besteak baino hobeak, baina zaila zen lan egitea interes haundiak zeudelako, 82. urteko mundialak kasu.
84an beste huelga egin izan behar genuen, orduan PSOE zegoen, eta dekretu oso ona lortu genuen, 16 izenekoa. Ez dago kirolariarentzat hain lege onik inon. Bestalde lortu genuen segurtasun soziala, gaur egun futbolariak direlarik hori duten bakarrak.
A.: Zenbaterainoko indarra duzue?
J.J.I.: Gaur egun AFE sendoturik dagoela esan daiteke. Egun, eta AFEren lorpenetarik bada, Federazioan futbolari talde eta direktiboen arteko indar korrelazioa aldatu izana da. Lehen, Federazioan, 150 kidetatik futbolari bakarra zegoen; orain %9Oa daukagu, eta horrek negoziatu eta mintzatzeko aukera ematen du.
Oraindik urrun gaude halere futbolak ;ortzen dituen mozkinak futbolariarentzat izan behar dutela dioen kontzientziazio mailatik. Urrun gaude generatutako ingresoak futbolariek berek gestionatuko lituzketen kooperatibatik, baina iritsi behar litzatekeen puntu hori bazter, esan daiteke Federazioan oreka badela.
Lortu dugu lehenengo eta bigarren mailan behintzat jendeari agindu zaiona kobra dezan. Bigarren behe mailara ere ailegatu nahi dugu jakinik gainera hor eta beherako mailatan denetatik egiten dela, astakeriak eta iruzurrak.
A.: Zein da AFEren arazoa?
J.J.I.: AFEk duen eta izanen duen arazorik haundiena jokalarien kontzientziazioa da. Futbolak oso ongi isladatzen du zentzu honetan gizarteak bizi duen norgehiagoka. Gainera futbolerako adina bukatzean, horretan besterik aritu ez zarenez baduzu inseguritate bat, baina futbolaz saltzen den imagina bestelakoa da, gazte arrakastatsuarena. Fultbolean milioak irabazten dituztenak gutxi dira, bigarren mailan adibidez, bada 40.000 pezeta irabazten dituen jende multzo bat. AFE sortu denetik gero eta gehiago dira estudiatzen ari direnak, guk horretarako bekak ematen bait dizkiegu AFEko bazkideei futbola bukatzean bizitzan aukerarik izan dezaten.
Falta dena banaketa proportzionalagoa da, baina uste dut hori AFEn oraino galtza motzetan dabilen gaia dela, baina joera izan beharko luke batzuek hainbeste eta besteak hain gutxi irabaztearen aurka jo eta berdintasun neurri bat gogoan izatea.
A.: Mintza gaitezen erretentzio eskubideaz: orain jokalariak langileak dira eta lehen baino eskubide gehiago dute taldea aukeratzeko. Lehen ez zen honela. Ez ote dute hobaria orain talde sosdunek, nornahi erosteko modua aise egiten dutenek, arrobia lantzen dutenen aurrean?
J.J.I.: Arazoa da, bai, eta arrobitik elikatzen diren taldeetan hori nozitzen da. Egun erretentzioak bukatu dira hemengo bigarren eta bigarren behe mailan futbol profesionalean. Kontratua bukatzean libre gelditzen zara, fitxa egin dezakezu zure klubean edo diru gehiago eskeintzen dizun beste batean. Sosez hain ongi ez dabiltzan taldeek beharko dute eskeini bestelako zerbait, ez bakarri dirua, hor dira lana eta bestelako formulak.
Ezin pentsa daitekeena alderantzizkoa da, hau da, uste dut lehendabizi pertsona dela eta kasu honetan ,okala ria, gero heldu dira taldea, nazioa edo San Pedro bera. Ezein normatiban, pertsona batek bere laneko lekua hautatzeko eskubidea ukatzen badu zein nahi den positiboa talde edo ideia batekiko, neri ez dit balio.
A.: Eta jokalariaren zor morala?
J.J.I.: Hara, orain aldatu dena jokalariak talderekin negoziatzeko duen ahalmena da. Oroitzen naiz 85, 86. urteetan lehenengo mailako jokalarien erdiak kontratua galtzen zuela ekainean. Orain kontratuak epe luzeagoetarako egiten dira, jokalariaren inseguritatea gutxituz.
Osasuna eta Errealaren kasuak dira, jokalariek aukera dute hanka egiteko taldeak ezin bait die eskatzen dutena ordaindu, badoaz. Hor bada gauza bat argi, jokalari baten kalitatearen jabetza ez da taldearena, bere-berea baizik bestela Osasunak Tajonar-en duen eskolatik 100 mutiko paregabe aterako bait lirateke, eta bakan batzuek ateratzen dira, ergo kalitatea norberarena da ez taldearena.
A.: Gaztetxoen artean zer gertatzen da?
J.J.I.: Zer pasatzen da beheko mailetan: norbaiten semeak 12 urtetan talde batetan fitxa egiten badu, mutiko horrek ezin dezake hanka egin 20 urteak arteo taldeak nahi ez badu. Ezin sinetzizkoa da baina hala da.
Nik sinesten dut futbolean heziketaren alor bat zaintzen duen neurrian, azken finean, eta norgehiagokan murgildurik bizi den taldeak baino hobe lirateke futbol eskolak, Estatuak ezarriak, dohan, non futbolean jokatzen erakutsiko litzatekeen, behar bezala, konpetibitatea bere neurrian ulertuz.
A.: Fubolean azpiegitura lantzen dela uste duzu?
J.J.I.: Mallorcan bizi naiz eta han izugarrizko jokalari on gazteak ikusi ditut, baina azpiegiturarik ez zutelako eta lehendik gora iristen lagundu ez dituztelako ez dira irten. Une batean bidea ertsirik duzu, aukerarik eman ez badizute. Lehen mailako talde anitzek azpiegitura enfokatzen dute inperialismo batean; Osasuna batek adibidez, izugarrizko etekina ateratzen dio harrobiari, eta mekanismoak aldatu direlarik, orain, jokalari horiek aukeratu dute beste talde hobe bat Osasunari oso errentable atereaz. Gainera aztertu behar genuke zer den Osasuna eta zerengatik igan zen lehen mailara, beharbada ohartuko litzateke igan zela bildu zirelako Etxeberria, Irigibel eta Lekunberri bezalako jokalari apartak, gero gainera neurri oso diferentean ordaindu zirelarik. Horiek Osasuna handi egin zuten. Lekunberriren kasua, nortasun haundiko jokalaria, futbolarien sindikatuan lan egitea hautatu zuena eta pagatu egin du hori larrutik.
A.: Zer diozu Jesus Gil bezelakoez?
J.J.I.: Eutbolak beti eduki du zorigaitz hori, honelako jendearena. Botereari komeni zaio erreibindikazioak honelako jendeak egitea, azken finean ez bait dio mina ematen. Gizon horri berdin zaio arre edo so, eta edozein astakeria esanik ere lasai dago. Nik esan banu gizon honek esandako astakerien hamarrena ez nintzen bizirik egonen, bestalde komunikabideak dituzu, eta hauek izugarrizko garrantzia dute, agian gehiago irakurtzen du gizarteak Gil honek esandakoak Gobernuko Presidenteak edo Lehendakariak esandakoak baino. Ez dira pertsona serioak baloratzen futbolean, probintzia bakoitzeko enpresari garrantzizkoenak futbol talde bateko presidente izan daitezke, beren zitalkeria eta guzti.
IÑAKI CAMINO
42-43


GaiezKirolaFutbolaBesteak
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazIRIARTE2
EgileezCAMINO1Kirola

Azkenak
Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


Eguneraketa berriak daude