Luis Astrain: "Jendeak askotan komikiaren atzean ez da marrazkilari bat ikusten, makina bat baizik,'


1987ko azaroaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Luis Astrain marrazkilariari elkarrizketa
Seriearekin Jarraitzeko Asmoa Dute Abentura Berriak Argitaratzen
Luis Astrain: "Jendeak askotan komikiaren atzean ez da marrazkilari bat ikusten, makina bat baizik,'
Duela hilabete pare bat atera zuten Harriet eta Luis Astrainek ."Simon Besaluze" komikia, hilabete batean tirada agortuz eta izugarrizko arrakasta ezanik. Kalitate handiko komikia bai argumentu eta bai marrazki aldetik, pelotari baten abenturak kantatzen dizkiguna.
Donostiako Amara auzoko taberna batean topatu dugu Luis Astrain, eta hara gure lehen sorpresa, "Simon Besaluze" protogonistaren erretrato ber-bera genuen aurrean: «Beno, nere erretratoa perfekzionaturik, je, je... nere buruan inspiratu naiz, baina tamalez ni ez naiz hain ederra eta sendoa» azaltzen digu farrez artista xelebre eta atsegin honek, nahiz eta entrebistan zenbait gai aztertzean hain baikorra ez izan.
ARGIA.–Frantziako argitaletxe batek hartu dizue komerzializatzeko eskubidea...
LUIS ASTRAIN.–Beno euskaraz argitaratzeko eskubidea hemengo argitaletxe batek du, baina beste edozein hizkuntzatan ateratzeko frantsesek hartu digute. Honek bere esplikazioa du, hemen eragozpen handiak daude honetaz bizitzeko. Adibidez, komiki hau egiteko bi urteko lana (orduak batuz urte bete erabatekoa) sartu dugu eta «Habe»ko lehiaketa irabazteagatik 600.000 mila peztako saria jaso dugu, Harrietek eta biok banatzeko. Gainera argitaletxe berri honekin beste hizkuntzetan argitaratzeko posibilitatea dugu, nahiz eta arestian esan dudan bezalaxe euskarazko eskubideak hemen geratu, guk gure hizkuntzan izatea nahi dugulako eta hori da hain zuzen aseguratzeko modurik hoberena. Frantziako argitaletxe batean lan egiteak profesionala izateko posibilitatea eskeintzen dizu, bestela ez da posible. Hala ere, gu ez gara bakarrak Frantzian ari garenak lanean, hor daude Fructuoso, Redondo eta Mata.
A.–Harritzen du berrogeitapiku orrialdeko komiki batek horrenbesteko lana izatea...
L.A.–Beno, hasteko marrazkiak kolorezkoak ditugu, akuarelazkoak hain zuzen, eta xehetasunez beterik dago. Horretaz aparte, lehengo mendeko Donostia eta batez ere Filipinasi buruzko informazio pila bildu dugu, museotan, artxiboak direla, liburutegiak... Liburu berriak ateratzen ditugun bitartean informazio gehiago izango dugu deskribatzen dugun gaiari buruz. Egunean zortzi bat ordu aritzen naiz marrazkiak egiten eta horretaz parte beste orduak informazioa bilatzen; Harrietek noski, beste horren beste.
A.–Zalla da beraz komikien esparruan lan egitea
L.A.–Zaila, oso zaila..Kanpoko herri baten laguntza, Frantzia batez ere, ez ba duzu, oso zaila da. Euskal Herrian oso merkatu murriztua dugu; gazteleraz argitaratutakoa argitaletxe madrildar eta katalarrak rnenderatzen dute, eta euskaraz argitaratzeko berriz, zenbait ezaugarri behar dira: bat-irakurlea euskalduna izatea, bestea komikizalea izatea eta horretaz aparte komiki horiek irakurle horren gustokoak izatea. Guk asko saldu dugu euskal komikia oso murrriztua delako, itzulpen asko dago (Tintin, Asterix...) baina ez dira hemengoak; horretaz aparte diru laguntza izatean oso merke argitaratu digute, 200 peztangatik eta noski segituan agortu da.
A.–Eta talde batek edo, komiki bat argitartatzea garestia ere nahitaez?
L.A.–Ba Offset edo fotokopian egin beharko lukete, inprentatan ateratzea behintzat ezinezkoa; are gehiago kolorez atera nahi badute.
A.–Zuk meta guztitako pintura egin izan duzu.
L.A.–Nik marrazteko zaletasuna komikiengatik dut. Hasieran haur guztiak bezalaxe hasi nintzen marrazten, ondoren tebeoak zirela eta hasi nintzen kopiatzen eta noski koskortzen ari nintzela beste gauzak probatu nituen. Ikasketak bukatzean, zientzietako karrera lapaitz bat egin ordez, ba Arte Ederrak karrera ikasi nuen, zenbait erakusketa egiten nituen bitartean, abstraptoa, hiperrealismoa, kubismoa... denetik pixkat;
A.–Zer aurkitu zenuen ordea komikietan?
L.A.–Ba ez dakit... zaila da erantzutea... baina komikietan pintura profesionalean baino gustorago nabil. Komikia beste pintura baino komertzialagoa da, musikaren esparruan diskekin gertatzen den bezalaxe, hau, da, bide komertzial bat da. Pintura klasikoa ordea, ba gauza anbiguoa da, badirudi ekonomiatik at dagoela, baina itxuraz bakarrik; presio ekonomiko handiak dituelako; alegia, gizarteko beste gauza guztietan gertatzen den bezalaxe.
Komikian gauzak askoz garbiagoak daude. Pinturara oso jende gutxitara iristen da, ez da batere eskurakorra; oso jende gutxik erosten du kuadro bat eta gainera artistarekin ere arazoak sorizen dira, adibidez gauza bat esan nahi zenuen kuadro batean eta jendeak bestea ulertzen dizu eta noski honela bi irtenbide agertzen dira: zure kasa egiten dituzu kuadroak marginatua geratzeko arriskuz edo bestela jendearen gustoa jarraitzen dutu, bai intelektual eta eta ekonomikoki. Alegia, azkenean ez dut gehiegi pintorearen askatasunean sinisten, beti bezala gauza asko irentsi behar direlako
Komikiekin ordea beste filosofia dago, ez zara horren idealista, lana egiten duzu gustokoa duzulako eta gauzak zuk nahi duzun bezala egiten dituzu, hori bai, gidoi bat jarraituz.
Komikiekin araubide gogorragoa jarraitu behar da, hots, ez dizu balio esateak, gaur ez nago inspiraturik eta ez dut ezer egiten, lanak bukatu behar dira eta.
A.–Iduritzen zait komikilaria artista konpleteago izan behar duela, hau da, gauza ugari menderatu behar ditu: erretratoa dela, paisaia, espresioak... ez du espezializazioak balio.
L.A.–Bueno hala da, baina gaur egun pintura bide absrapto batera doa, figura ez da horrenbeste erabiltzen eta noski hori da hain zuzen komikian lantzen dena: mugimendua, espresioak, perspektiba... narrazio bat jarraitu behar da eta gauza asko agertzen dira inoiz ez dituzunak marraztu. Guzti hori berriz, ez da pinturan gertatzen, hemen gustatzen zaizuna edota zuk egiten dakizuna egiten duzu, eta ondoren hobeagotzen joaten zara; gutxitan sartzen zara ordea, gauza ezezagun batean.
A.–Ze materiala erabili duzu komiki hanek margotzeko?
L.A.–Normalean lehenengo txuri-beltzean egiten da eta ondoren beste zenbait teknika erabili daitezke, kolore mekanikoa esaterako. Hemen pantaila baten bidez koloreak aukeratzen dira, hauek erabat launak izanik. Adibide gisa "Mortadelo"n erabiltzen dituztenak, hau da, gorria gaitza guztietako, eta hauek erabat gorriak ateratzen dira.
Beste teknika bat da, marrazkiak fotokopiatzen direnean eta ondoren marrazkilariak edo bestea pertsona batek margotzen dituenenan, hauek ere nahiko kolore launak dira baina eskuz eginak daude.
Guk 'kolore zuzena' metodoa erabiltzen dugu eta normalena da, hots, tintaz marraztu orrialdeak eta ondoren margotu. Normalean akuarela erabiltzen dut edo anibidak.
A.–Ez duzu uste komikia oso gutxi baloratzen dela?
L.A.–Beno hori pertsonei dagokio, batzuk nahiago dute komikia eta besteek ba pintura. Baina sozialki bai dudarik gabe, askoz batoratuagoa dago pintura; pintorea artistatzat hartzen da, komikilaria ez ordea, artisautzat edo hartzen da. Komikia oso hotza ikusten da, jendea ez da konturatzen atzean marrazkilari bat dagoela eta ez makina bat. Jende gazteak beste ikuspegi bat ematen dio ordea. Komikian izugarrizko marrazkilariak izan dira, horra hor Ortiz bat, honek pinturako goi mailako jendea askok baino hobe marrazten zuen. Gorputzak ikaragarri ongi marraztu izan dira, ba zer esango nizuke nik, XIX. mendeko artista hoberenak margotuko luketen bezalaxe; Legase edo Toulouse-Lautrec baten kalitatezkoak.
Hau are gehiago gidoilariaren kasuan, oso gutxi baloratzen dira, ikaragarria da, beste edozein motako gidoilariak baino askoz gutxiago. Komikiaren lenguaia oso berezia da, ezin du dena hitzez kontatu erditik marrazkia dagoelako, eta oso teknika berezia da.
ZABAL

Luis Astrain-ek komikiatik jaso du marrazteko zaletasuna.
"Simon Besaluze"ren abenturak kontatzen dituen lehen zenbakia.
48-49

GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
GaiezKulturaArteaKomikigintzArgitalpenaBesteak
PertsonaiazASTRAIN1
EgileezABAL1Kultura

Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude