K.E.M: "Legeak Zigortu Egiten Du Eragozpena"


1987ko azaroaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gabi Hernandez eta Rafa Sain de Rozas, K.E.M. (Kontzientzi Eragozleen Mugimedua)ko partaideei elkarrizketa
K.E.M: "Legeak Zigortu Egiten Du Eragozpena"
Kontzientzi Eragozleen Mugimendua (K.E.M) da azken urteatan kontzientziazio, informazio eta borroka gehienak eraman dituena kontzientzi eragozpenaren alorrean. Mugimendu politiko gisa definiturik, antiestatal eta antiautoritariotzat dauka bere burua, helbarua militarismo gabeko gizartean jarri duelarik. Bilboko partaide birekin izan gara hizketan erakunde honen eritzia jasotzeko asmoz, Gabi Hernandez eta Rafa Sainz de Rozas, taldeko abokatua, izan ditugu erantzule.
ARGIA: Auzitegi Konstituzionalak ezezkoa eman dio Ruiz Gimenezek aurkeztutako errekurtsoari. Ze planteatzen du Kontzientzi Eragozpen Mugimenduak oraingo egoeran? Zer da aldatu dena?
K.E.M.: Estatu honetan militarrek indar osoa daukate honelako ebazpenak atera arazteko auzitegiari, eta hori ezin daiteke berri ona izan. Bestalde, gauza kuriosoa da bi sententzietan txostengileek ebazpenaren aurkako botoa eman dutela ikustea. Bi errekurtsoetan, ostera, alde eman duena Diez Aimil epailea izan da; hots, Consejo Nacional de la Objeción de Conciencia (CNOC) delakoaren lehendakari ohia.
Harritzekoa da ze azkarrak izan diren epaitegikoak ikusten Kontzientzi Eragozpenaren benetako esanahia. Kontzientzi eragozpena bi modutara ikusia izan da, eskubide pertsonal moduan eta jarrera politiko moduan. Gu ez gara inoiz ados egon lehenengo azepzioan, guretzat eragozpena ez delako estatuak zure oztopo pertsonalei irtenbidea ematea. Kontzientzi eragozpenak azaltzen du estatuaren agindua desobeditzeko daukagun eskubidea, agindu militarrak ezarritako zerbitzu militarrari uko egitea.
Beti hartu behar dugu kontutan ze baldintzetan mugitzen garen. Orain egoera askoz hobeago batetan mugitzen gara, zeren lege honen kontrako eritzia horren zabala izanik orain ulergarriago izango da gure borroka zuzena.
Legea ez da batere aurrerakoia, eta azken ebazpenak ez dio legeari koma bat ere aldatzen. Honek ekarriko du nolabait mugimenduaren batasuna. Ordezko zerbitzu soziala onartzen dutenak ez dute beteko pakearen alde lan egiteko biderik ikusten dutelako, errepresioaren beldur direlako baizik. Lege honetan aplika daitekeen artikulu bakarra errepresiboa da, legeak ez du eragozpena arautze, zigortzen baizik.
GALDERA: Euskal Herrian objezioak haditu konotazio bereziak?
K.E.M.: Nik uste dut badituela. Hemen badago mugirnendu handi bat estatu espainolaren aurka, eta horrek ere konotazio bereziak ematen dizkio eragozpenari ere. Euskal Herrian dugu, gainera, estatuko eragozle kopururik handiena biztanleko.
Hortik ulertu du baita Auzitegi Konstituzionalak, baina jakina, gu horren alde gaude eta haiek aurka. Hori dela eta haiek onartzen duten kontzientzi eragozpena ez da eskubide bat salbuespena baizik. Eragozpena onartzea estatuaren oinarrien aurka joatea dela diote, eta hori onartezina gertatzen zaie.
GALDERA: Zuena orain arte planteiamendu kolektibo, antiestatal eta antiautoritarioa izan da, beraz?
K.E.M.: Eragozpena eskubidea baino;gehiago borroka da, militarismoaren kontrako borroka zuzena. Guk ez du dugu kolaboratzen militarismoan, eta asko bagara honek ez du sekula funtzionatuko.
26

GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaTaldeakKEM
GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaMobiliazioa

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude