Javier Bello Portu: "Bihotza Eta Burua Lotu Nahi Ditut Nire Estiloan‘’


1987ko maiatzaren 31n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Javier Bello Portu orkestra zuzendariarekin
Baionako «Euskal Herriko Korua» Sortu Berria Zuzentzen Du Euskal, Zuzendari Famatu Honek
Javier Bello Portu: "Bihotza Eta Burua Lotu Nahi Ditut Nire Estiloan''
Apirilaren 30ean eman zen Baionaio Euskal Herriko Koruaren aurkezpena, lehen emanaldia egun horretan bertan eman zuelarik. Hiri horretako Kultur Zentru famatu eta boikoteatuak antolatua du koru hori, eta berorren zuzendaria Jabier Bello Portu dugu, Baiona eta Paris artean bizi den orkesta-zuzendari hegotarra.
ARGIA.–Apirilaren 30ean Euskal Herriko Korua gidatu zenuen Baionako Katedralean. Errespontsabilitate handia izan al zen hori zuretzat?
JAVIER BELLO PORTU.–Bai, errespontsabilitate handia. Alde batetik, urte osoko lana egun bakar batean entzun zelako, eta bestetik hemen badirelako beste koru asko, oso kalitate onekoak. Zaila da beraz. Halere, pentsatzen dut beti izan dugula beharra, koru batek hemengo musika egiteko, eta nire ustez hori izango da Euskal Herriko Koru honen lan printzipalena: hemengo musika korurako egin, aditu eta zabaldu.
A.–Prestakuntzak aipatuko ditugu. Nola lan egin duzue koru honetan?
J.B.P.–Badakizu zer izaten den. Badaude berrogeita emakume eta gizon, horietako asko beste toki batzutan kantatzen dutelarik (beren elizetan, beren herrietan, beste koraletan ere...), baina halere Baionan astean bi eta hiru aldiz, zortzi t'erdietan hasita hamaikak arte entseiatu izan dugu, udan eta neguan ere. Bistan da koruaren borondate ona.
A.–Erraten da ahots ederrak direla Euskal Herrian, baina landu egin behar dira, dudarik gabe.
J.B.P.–Bozaren kontuetan, gauza bat da herriko plazatan edo elizan kantatzea, esan izan du inork Euskal Herrian beti oso modu pausatuaz kantatzen dela, indarrez, eta hori oso ongi esana dago, eta horrelaxe kantatzeko horixe behar da, baina koralean kantatzeko beste musika klase bat izaten da eta beste estilo desberdin bat behar da. Estilo handia behar da, azpian fundamentua duena, eta horrexen atzetik bila ibili gara.
A.–Musikaren jotzeko maisu bat behar dela gauza jakina da, baina koruetan ere izan beharko dute...l
J.B.P.–Bai, kontutan hartu behar da koraletan estiloak daudela, dena ez da igualtsu kantatzen, musika zaharren estiloa dago, erromantikoen estiloa, eta bai oraingo estiloa ere.
A.–Javier Bello Porturen estiloa nolakoa izango da?
J.B.P.–Nik pentsatzen dut honelakoa izango dela: burua eta bihotza besotik lotuta.
A.–Zuk nahiago izan duzu gizon-emaztez osatutako korua osatzea. Hobe al da hori, gizonezkoen kantua ere tradizioa bait da gure herrian.
J.B.P.–Gizonezkoen tradizioa ez da hemengoa, kanpokoa baizik. Les Choeurs de l'Armée Russe hortxe dituzu, gizonak, beti gizonak. Eta hemen, askoz gehiago kantatu izan duté emakumeek beti, elizan etabar. Gero, badakizu modak nolakoak izaten diren, orain dela 50 bat urte gizonezkoen kantua izan zen modan. Nik pentsatzen dut tokia badagoela bientzat, gizonentzat eta emakumeentzat.
A.–Posibilitate handiagoak ematen al ditu koru mistoak?
J.B.P.–Bai, bai... koru mistoan hiru gauza dituzu: emakumea bakarrik, gizona bakarrik eta denak batera. Gero ere baduzu gizonentzako errepertorioa baina hori zati bat da eta gure herria ez da hain txikia zati batekin bakarrik gelditzeko. Behar da ikertu, eta osasunez aurrera jo.
L. ETXEZAHARRETA

Jabier Bello Portu, Paris eta Baiona artean bizi den orkesta-zuzendaria.
47

GaiezKulturaMusikaMusika klasOrkestrakuzendariak
GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazBELLO1
EgileezETXEZARRET2Kultura

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude