Durangoko Euskarazko Liburu Eta Disko Azoka Ezin Negukoarekin Parekatu


1987ko maiatzaren 31n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gerediaga taldekoei elkarrizketa
41 Liburu Eta 10 Disko Berri Aurkezten Bada Ere
Durangoko Euskarazko Liburu Eta Disko Azoka Ezin Negukoarekin Parekatu
Maiatzaren 29tik 31ra arte Durangon egongo da euskal kulturaren zita. Aurkezpenak, mahai-inguruak, antzerki lanak eta hitzaldiz horniturik, gora jo nahi duen azoka berri honetarako edena prest dago.
ARGIA.–Zelan dator bigarren edizio hau? Iazkoa neguko azokarekin konparatu ohi da, ahulagoa izan zela eta.
GEREDIAGA.–Oraingoa eta negukoa nahiko ezberdinak dira. Euskara hutsezkoa izatean zenbaitek atzera egingo du, ez da agertuko. Bestetik jenteak ez dauka ohiturarik Maiatzean Durangora etortzeko, eta Abendukora bai. Ihazko lehen edizioari dagokionez, gure aldetik eta argitaletxeen erantzuna ikusita, ontzat ematen dugu. Abendukoarekin konparatzen badugu, hau txiki geratzen da, baina jaioberria denez ezin parekatu daiteke Abenduko ázoka nagusiarekin.
Aurtengo ikusle kopurua neurtzeko asmoa daukagu, zer egunetan datorren jente gehien etab... Pegatina batzuen bidez egingo dugu kalkuloa.
A.–Hogetasei urteko tradizioaz gain zeintzuk dira argitaletxeen bultza da dela, edo promozio maila dela, edo instituzioen laguntza eta abar... azoka biak bereizten dituzten ezaugarriak?
G.–Argitaletxe batzuk, gutxi baina, ez dira etorriko ez dutelako euskaraz horrenbeste argitaratzen. Baina arazorik handiena irakurtzeko ohitura eza da. Ehuneko handi batek ez du euskaraz irakurtzen, eta azokan etorrera eskasagoa nabaritzen da. Azokan liburu batzuk ikusten, hitzaldi edo mahai-inguruak euskaraz entzuten eta horrelakoetan ez da ibiltzen jente asko. Nahiko mugatua da.
Instituzioen aldetik, esan behar da, hasiera baten ez zutela argi ikusten azoka honen behar izana. Laguntza eskaini dute azken mementuan, eta honek ekarri du azken orduan gauzak lotzen ibili behar izatea, berandu eta korrika. Kartelak, irratietan kuñak, eta prentsan propaganda ordaindua aterako dugu azokaren promoziorako, eta espero dugu iazkora baino jente gehiago agertzea. Gero badakizu, eguraldi ona egiten badu, eguzkia hartzeko garaia izaten da, liburuak begira ibili beharrean, eta honetan ere ezberdinak dira neguko azoka eta oraingoa.
A.–Neguko azokaren bilakaeran euskararen produkzioak gora jotzen du, nire ustez. Horrela bada, azoka hori horretara bultzatu beharrean, edo horretaz gain, zuek euskara hutsezko berri hau antolatzea erabaki duzue. Zergatik?.
G.–Lehena euskara hutsezkoa izatera heldu beharko litzateke, baina badaude artalpen pilo bat euskal kulturaren inguruan erdaraz. Adibidez "Euskara" Euskaltzaindiaren aldizkariak ez dauka lekurik azoka honetan, gazteleraz eta frantsezez idatzita datorrelako. Helburua erabateko euskarazko azoka egitea bada ere, epe laburrera behintzat, erdaraz materiale asko eta asko egongo da, eta nahiz eta azoka inguruko giroa, ekitaldiak, etab... euskara hutsez egin, materiale horrek leku bat behar du.
A.–Euskal irakurlegoa handituz dean ala ez, gai eta literatur generorik aukeratuenak zeintzuk diren eta abar ikusteko aukera ematen du azokak?.
G.–Ezin izan da orain arte mugitzen den diru kopuru zehatza jakin, argitaletxeek ez dutelako datu zehatzik ematen, baina orokorrean pozik irtetzen direla esango genuke. Alde horretatik, beraz, sekretua da salmenta bolumena eta. Bestetik neguko azokaren historian zehar egon dira demanda ezberdinak. Garai batetan historia liburuak saltzen ziren asko, haur literatura ere sano saldu da beti, eta orain badirudi literatura, kondagintza gehien bat, dela gehien saltzen dena. Poesiagintzan oso gutxi saltzen dela diote. Arlo honetan idazle asko badago ere, konsakratuei baino ez zaie heltzen argitaratzeko aukera.
ARTURO IZARZELAIA

Gerediaga Elkarteko arduradun batzu argazkian; aurten jendearen kopura neurtzeko asmoa omen dute.

51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaEkitaldiakAzokakDurangoko A
EgileezIZARZELAIA1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude