Bordaxuri: "Gure Helburua, Jendearen Irri Eraztea Da"


1987ko maiatzaren 31n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bordaxuri antzerki taldeari elkarrizketa
Bordaxuri: "Gure Helburua, Jendearen Irri Eraztea Da"
Txomin Heguy "Bordaxuri" taldeko antzesleetakoa dugu, eta berarekin mintzatu ginen Hazparneko emanaldi bukatu ahala.
ARGIA.–Nola sentitu duzue lehen emanaldi hau taulen gainetik?
TXOMIN HEGUY.–Gu ontsa jostatu gara, jendea biziki hurbil sentituz eta jendea gurekin jostatzen ari zela sentituz. Lan honen helburua, erran nezake pretenzione bakarra, jendearen irri eraztea, eta ageri zen hori gertatu dela, hori behintzat lortu dugula.
A.–lazko obratik ("ltsas izar bat zen") hona izugarrizko aldaketa eman da estilo aldetik". Nola izan da hori?
TX.H.–Guk zinez nahi genukeena taldea irudimen edo itxura batean kokatzea da, eta gauza arrunt desberdinak egitea. Pentsatzen dut hori lortu dugula. Pentsatzen dut ere gaurko antzerki egoeran hemen esperientzia horiek beharrezko-beharrezkoak ditugula, anitz gauza bait ditugu ikasteko. "Itsas izar bat zen" montatu genuelarik segur naiz taldekot sentimenduak hurbilago zirelako aldaketa eman da estilo antzerki mota horrekin, baina geroztik beste antzerki mota hau egiteak lan asko-asko galdatzen du eta. antzeslari bezala gauza zinez interesgarriak. Eskatzen du taula gaineko presentzia bat, sinkronizatze izugarria... eta aldi berean pentsatzen dut euskal antzerkian mota guztientzat lekurik badela. Behar dira gai seriosak tratatu, behar dira gai hunkigarriak tratatu eta irri egiteko gaiak ere bai. Eta ahal bezain ongi denak.
A.–Zenbat denbora pasatu duzue prestaketan?
TX.H.–Asmatuz geroztik sei hilabete, baina ikusiz zenbait prolema ukan ditugula, benetazko lana lau hilabetetan egin dugu, astean hiru-lau egunetan gutxienez.
A.–Zer esan liteke testuaren moldakuntzaz, idazle frantses baten testuaren moldakuntzaz?
TX.H.–Hemen, Hegoaldean bezala, antzerki-lanen edo testuen arazoa dago, eta aterabide batzu aurkitu behar dira, zeren jokolari batzu badira prest zerbait antzesteko, eta euskarazko antzerkia biziko da taula gainean gauza batzu agertzen baldin badira. Mementuan behar da mugitu eta aterabideak aurkitu. Bide horietan bat liteke itzulpena edo moldakuntza. Hor bada ainitz gauza erraiteko: jakin behar da ea euskaratzen ahal den, zer itxura daukan obra horrek Euskal Herriko zenbait errealitateri buruz... hor behar da kokatu. Hori euskal antzerkia ote da? Uste dut baietz, euskaraz delako.
A.–Lan honen arrakasta ikusita, pentsatzekoa al da hemendik aintzina ere irri-antzerkiari lotuko zaiola "Bordaxuri"?
TX.H.–Beste arlo batzu behar dira esperimentatu. Edo taldeak ez du iraunen, edo iraunen badu gauza berriak eginez izan beharko du. Ez dugu gauza batzutan tinkatu nahi. Gero, utopia batean, pentsatzen dut gure berezitasuna nonbait kokatuko dugula.
A.–Aurreko urteotan Iparraldeko antzerkigintzan bazen halako pesimismo giro bat. Aurtengoak badirudi hori aldatu egin dela, ezta?
TX.H.–Irudimena zernahi gisaz hori da iparralde ttipi-ttipi honetan lau obra berri azaldu dira: diren bezelakoak, baina azaldu dira, eta hori itsaropenezko gauza bat da. Gero, irudimen horrek ez ditu gorde behar beste errealitate batzu. Euskal antzerkilariak ez baldin badira antzerkiari gehiago dedikatzen, bakarrik antzerkiari, erran nezake neke izanen dela gure lanaren hobetzea. Euskal antzerkiak iraunen du beti aurrekoak baino gauza hobeagoak eginen baditugu.
Errealitate faltsua bizi dugu, kolonizatu errealitate bat bizi dugu eta behar gara denetaz arduratu. Honelako kreazione lan bat egiten dugu baina behar dugu mediorik ttipienak ere segurtatu. Doblezka lanean ari gara. "Bordaxuri" gaur egun talde pizua da. Badira aterabideak: talde ttipiagoak, bederatzi-hamar jende mobilizatzea zaila da eta aterabidea nik 'komando taldeak' deitzen ditudanak izan litezke, erran nahi baita talde ttipiago batzu.
A. Lan honekin aurrera jotzeko biderik ikusten al da?
TX.H.–Lehen oztopoak aipatu ditugu baina badira ere irekidurak: hemen herriko festetan, bereziki berriro ere euskalduntzen ari diren herriko festetan, antzerkiak berriz bere tokia hartzen ari du, eta guk ere gogoan genuen estilo hau horretarako egokiagoa zela.

``Tupina" edo "Zopa onztia" Robert Lamoureux idazle frantsesaren obra batean oinarritua.
48, 49

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBORDAXURI

Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude