Josu Erguin: "ETBk ez dauka zer ikusirik K-2000rekin"


1986ko azaroaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"K-20002 telebista posproduzio enpresaren zuzendari
Josu Erguin: "ETBk ez dauka zer ikusirik K-2000rekin"
ETBtik atera eta K-2000 posproduzio etxea martxan jartzen aritu da Josu Erguin azken hilabeteotan. Telebistarako programak, spot publizitarioak, bikoizketa lanak, bideo-klipak... egingo dituzte ETB bera baino dexente hobeago ekipaturik dagoen Galdakaoko etxe berri honetan. "Torniloak beharrean telebistarako produktoak egiten dituen fabrika bat da K-2000" definitu digu Josu Erguinek.
ARGIA.– Horrelako ekoizpen-etxe bat egiterakoan ondo pentsatuko zenuten ze merkatu izango duen ezta?
JOSU ERGUIN.–Gure merkatua zein den? Alde batetik Euskal Herria, bertan gaudelako. Bestetik Espainia, hortxe bertan daukagulako, eta Europa guztia ere bai, hortxe dagoelako.
Etorkizunera begira Europako merkatua eta, Estatuko merkatua ugaltzera doaz. Batetik Telebista pribatuak bere negoziaketak aurrera eramaten ari dira eta noski, guretzat zenbait eta telebista pribatu gehiago ahalik eta hobeto.
A.–Dena dela nahiko ziurtaturik izango duzue hemengo produktoen salida. ETB bertan dagoelarik eta berak apenes produzitzen duelarik...
J.E.– Euskal Telebista espero dugu gure kliente ona izango dela, hemen dagoelako eta hainbat beharrei erantzun ahal diegulako. Baina noski, Euskal Telebistak oso presupostu mugatua dauka. Guretzat oso kliente ona da bikoizketa munduan. Espero dugu produzituko dugun hainbat serie edo eskainiko diegun hainbat ideia interesgarri irudituko zaizkiola. Agian, gure kostuak beraienak baino merkeagoak izan daitezkeela. Azkenean ETBk zer egin behar du? ETBk esan behar du: "Jaunak, nik urtean zehar honelako programazio bat bete behar dut. Zer egin dezaket? Zenbat kostatzen zait? Zer eros dezaket? Zenbat kostatzen zait?". Hau da, Euskal Telebistak kanpo egitarau arloan, esango du hainbat telesail, pelikula, haur programa... behar dituela. Bestetik pentsatu beharko du Euskal Herriari zer eskaini bertako produkto bezala. Gero ikusi behar da bertako produkto hori beraiek egingo duten edota beraiek erosi egingo duten. Beraiek erabaki behar dute hori. Azkenean kostoen arabera erabakiko dute. Gu nolabait sartzen gara industria konpetitibo batetan.
A.– ETB produzio zentru bat egiten hasi zen, gelditu zen, piskana jarraitzen du... parte txiki batean baino ez delarik martxan jarriko...
J.E.– Horrek ez du zerikusirik gurekin. Gauza bat da ETBk bere produzio etxea izatea, eta nik espero dut ahalik eta azkarren edukitzea. Eta ez naiz ari nere teilatura harriak botatzen ari. Baina berriro diot, ETB gure kliente bat da, baina kliente mugatu bat, ze denok dakigu zein diren ETBren presupostuak, eta horiek ez dira aski herri honek behar duen edo edozein herrik behar duen telebista edukitzeko. Presupostu minimotik oso beheran daude. Zer gertatzen da? Bertako produzioa egiteko dirua behar dela. Produzioa garestia da. Euskal Telebistak bere produzio etxea jarri du, eta neri ondo iruditzen zait, aldekoa naiz, noski, azkenean gure herria baliatuko delako etxe horretaz. Gu etxe pribatu bat gara eta gure merkatua ez da Euskal Telebista.
A.–Nola da posible orain dela lau urte bi bulegotxo eta bi salatxo baino ez izanda orain hau dena egotea?
J.E.–Nik esango nuke hori datorrela etorkizunari begira egateagatik. Enpresa honetako nagusien ikuspegia beti aurrera begiratzea izan da eta momentu honetan Espainian kezka handia dago K-2000rekin, ze telebista pribatua benetan badator, bueno, baletor etorri behar zuen momentuan, eta halaz eta guztiz ere, datozenean, gu besterik ez gaude prest beraien beharrei erantzuteko.
A.– "Xoxoa S.A.", "Galdakao Studio S.A.", "Bekea S.A." enpresak "K-2000"ren barruan daude... ze organigrarna dauka K-2000k?
J.E.– Dakizuenez Xoxoa diskaetxe bat izan zen. Sektore bat egin zen hor bikoizketari begira eta momentu honetan beste sektore bat egin da bideoari begira. Nolabait da enpresa berri baten planteamendua. Bere garaian etxe honetako jabeek diskoak egiten zituzten. 1982.urtean ETB zela eta erabaki zuten inbertsio bat egitea ETBren beharrei erantzuteko. Nola egin zen ekonomikoki? Bueno, dirua merkatuan dago, edo jendeak du. Momentu batetan zer egiten da? Ikusten da bideoa datorrela, hemendik piskatera izugarrizko beharra izango dela horretaz... bueno, gure asmoa zein da? Sendo prestatu momentu hori iristen denerako
A.– Eta finantziaketa nola egin da?
J.E.–Bueno, ba finantziaketa... hau dakizuenez soziedade anonimo bat da. Hor sozioak daude, sozioek dirua dute eta dirua jartzen dute. Bestetik, gobernuak laguntzak ematen ditu enpresek inbertsioak egin ditzaten. Hemen proiektu bat eskaini zitzaion gobernuari, beste hainbat bezala, momentu honetan uste dut 18-20 enpresa daudela ZUR (Zonas de Urgente Reindustrialización) delakoaren laguntzak jasotzen, eta enpresa honek ere jaso ditu laguntza horiek.
A.– Pilar Urbanok esan zuen "Iparraguirre"k, "Deia"ren argitaldariak, zeukala hemengo akzioen %51...
J.E.–Hori, nik dakidala ez da egia. Pilar Urbanok gauza asko esan zituen. Ni Galdakao Estudios-ekoa nintzela...
A.– Esan zuen halaber erlazioa zegoela K-2000ko zenbait buru eta ETBko buruen artean...
J.E.– Gauza asko esaten dira... Informazio bat entzuten da batetik, lotzen da beste batekin... Bueno zuek periodistak zarete... Euskal Telebistak ez du zerikusirik etxe honekin, nahiz eta hainbat eta hainbat jendek esan hau Euskal Telebistako ez dakit zer zela, hau Miramon geraarazteko mugimendu bat zela... Hau enpresa pribatu bat da, zerikusirik ez duena enpresa publikoarekin. Orain, zer gertatzen da? "Ez, Euskal Telebistak egin behar duen guztia berak egin behar du". Nik lehendabiziko galdera, zergatik? Euskal Telebistak eman dituen lanetatik batzuk berak egin ditu, baina beste batzuk ez. Zergatik? Ba oso erraza da, bestela ETBn fijo egon beharko lukeen jende kopurua ikaragarria litzatekeelako. Donostian, Iruñean, Gasteizen... toki askotan daude ETBrako lanean ari diren enpresak.
A.–Gauza da enpresa horieteko bakoitzari ze diru bolumen kontratatzen dion ETBk eta zein erizpideren arabera...
J.E.– Bakoitzak begiratu behar du non aurkitzen duen erantzun mota bat. Produktoa noraino interesatzen zaion erostea edo ze zerbitzu lortzen duen diru horren truke. Euskal Telebistak bere planteamendua egin zuenean izugarrizko inbertsioak egindakoan, bi etxe zeuden une horretan bikoizketarako, Eresoinka eta Galdakao. Beste aukera zen ETBk beste inbertsio bat egitea arlo horretan. Telebista asko daude hogei langile baino gehiago ez daukatelarik. TV-3en 700 langile daude...
42-43

GaiezKomunikabidTelebistaBesteak
PertsonaiazERGUIN1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude