"Segituan", euskalduntzearen goi-mailak urratzen


1986ko irailaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Hobekuntza" mailarako proiektu berria AEKk
"Segituan", euskalduntzearen goi-mailak urratzen
Garai bateko "Mintza Praktika'' Hobekuntza dugu gaur egun. Arlo horri ere heldu nahi izan dio AEKk "Segituan'' izeneko lanaz.
Gipuzkoako Didaktika Taldea da zeregin hau bere gain hartu duena eta berarengana jo dugu proiektua zertan den jakin ahal izateko. Gure galderei erantzuteko prest aurkitu ditugu parte hartu daten lau pertsonak. Ez dute argazkirik nahi izan "Hobe anonimatoan segitzea, Didaktika Taldearen lana da eta kitto" baina erantzunak grabatu eta hauek dira emaitzak.
ARGIA.- Nondik nora sortu da lan honi ekiteko asmoa?
AEK.- Aspalditik dator irakasleen partetik hobekuntza mailarako material eskakizuna. Baina ez da egi-egia materialik ez zegoenik, baizik eta zegoenak ez zituela betetzen irakasleen asmoak; batetik lortzen ziren emaitzak ez ziren behar bezain onak eta bestetik klaseko jardunak askotan aspergarri eta astunak gertzatzen ziren. Eskaera hau dela eta galdetegi bat zabaldu zen Gipuzkoa mailan eta jaso ziren erantzunak bat zetozen zenbait puntutan hala nola lortzen zen hikuntzaren artifizialtasuna, kalean euskaldunekin komunikatzeko eragozpenak, e.a. Guzti honek pentsaerazi zigun oinarrizko prozesuan jadanik martxan zegoen metodologia komunikatiboaren inguruan saio bat egin zitekeela; bazela hobekuntzaren planteamendua berriztatzeko garaia.
A.- Berriztapena diozue. Zertan datza bada, berriztapen hori?
AEK.- Gure ustez, hobekuntzan lantzen diren zenbait gauzak urrundu egiten dute ikaslea errealitatean erabiltzen den hizkuntzatik. Aditza jakin behar dutela eta, denok aritu gara behin baino gehiagotan kuadroak lantzen eta hutsuneak betetzen, akatsak zuzendu edo itzulpenak bezalako ariketak jo ta ke egiten. Hau kasu konkretu bat besterik ez da, baina egoeraren adierazgarria aldi berean. Berriztapen horren abiapuntua zera izango litzateke orduan, ikasleak benetan zer behar duen zehazten hastea. Guk azterketatxo bat egin dugu ildo horretatik, lotsa handirik gabe aitortzen badugu ere zeregin horren mardultasunak superatu egin gaituela hainbat aldiz
A.- Ideia orokor hori nola zehazten da materialean eta eskola-orduetan?
AEK.- Hizkuntza errealaren hurbilketa egin behar badugu, bistakoa da ikaslea bera ere errealitatera hurbildu egin beharko dela. Aukera izan behar du ikasitakoa praktikan jartzeko; beraz, libreki erabiltzeko une horrek garrantzi haundiagoa hartzen du etapa honetan behe mailetan baino. Horretarako klaseko ariketekin batera, errealitatean kokatutako aktibitate zabalagoak egitea beharrezkoa iruditu zaigu. Momentu honetan, hizkuntza gauzak egiteko bitartekoa du ikasleak, hau da, euskara berea egiten hasten da lau ormetara- mugatu gabe. Hitz batean, hiztunak behar ditugu eta ez "jakintsuak". Azpimarratzekoa da bestalde, kanpoko aktibitate hauek kalean izan dezaketen eragina, euskararen presentzia haunditzen dutelako batetik eta euskara ikastea gauza erakargarri bihur dezaketelako jendearen aurrean bestetik.
A.- Ekintzak egitea beharrezkoa dela aipatu duzue, baina nola planteatzen dituzue ekintza horiek, zeren arabera aukeratzen dituzue?
AEK.- Ezer baino lehen, esan beharrra dago bai ekintzen kasuan bai hizkuntz edukien lanketan, aukerak eskaintzea dela gure ideia. Irakasle eta ikasleek behar eta interesaren arabera erabakiko dute azken finean nola antolatu klaseko martxa. Guk gure aldetik, proposamenak egiten ditugu, gure ustez komenigarri eta egingarri diren aktibitateak eskainiz. Ez dugu egunez eguneko programaziorik eskaintzen, baina bai horretarako lagungarri izan daitezkeen ideia eta materialak.
A.- Zein itxuraz eta noiz aurkituko dugu lan hau kalean?
AEK.- Lana unitateka aterako da eta lehenengo ehun orduak hornitzeko sei unitate prestatzeko asmoa dugu. Hauek eta dagozkien zintak abendurako egongo dira kalean. Helburua hogeitalau unitate ateratzea da hobekuntzako laurehun orduak bete ahal izateko.
A.- Epe luzerako lana beraz.
AEK.- Bai, halere argi utzi nahi dugu Hobekuntzan oraindik lan mardula gelditzen dela egiteko eta lan hau hasierako pausua besterik ez dela.
Peru UNZUETA
45

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\AEK\Besteak
Egileez\UNZUETA2\Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude