«Gaur Soinujole Ugari Dago Eta Segitzailerik Ez»


1986ko martxoaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joakin Errasti (Epelarre) eta Iñaki Bastida (Etxeberriko) trikitilari bikoteari elkarrizketa

Epelarre Eta Etxeberriko, Trikitilari Bikote Omendua Azpeitian
«Gaur Soinujole Ugari Dago Eta Segitzailerik Ez»
Igandean, zuek irakurtzerako pasata egongo da, omenaldi bikaina eskaini zioten Trikitilari Elkartekoek Epelarre eta Etxeberritxo bikoteari. Egun polita antolatu zuten horretarako Azpeitian. Omenaldia zela eta Azkoitiara joan ginen Epelarreren etxera. Hortxe aurkitu ditugu biak. Epelarre, Joakin Errasti, eta Etxeberritxo, Iñaki Bastida. Etxekoandreak jarritako pastel eta ardoak hitzaren lagun bihurtu dira piskanaka. Azkenerako soñua eta panderua hartu eta hortxe grabatu ditugu guztiak... nahiz eta irakurle horrek, hitzegindakoa besterik ez duzun izango irakurtzerik
JOAKIN ERRASTI.– Bederatzihamar urterekin hasi nintzen. Orain berrogeita hamarretik gora dauzkat eta...
ARGIA.–Zuk ere bai?
IÑAKI BASTIDA.–Ez, nik berrogeita hiru dauzkat. Ni ere zazpi bat urterekin hasia naiz. Orduan erromeria giroa izaten zen, gaur bezala ez zen, badakizu. Orduan izaten zen barriotan, barrio txikitan, orain baino umore hobeagoa izaten zen eta han egoten ginen gu soñujole zaharrei. Elgeta-zena, Sakabia... beti afizioa izaten genuen eta handik hasi ginen.
A.–Ikasi, norekin ikasi zenuten?
J.–Elgetarekin. Gure etxera lehendabizi soñua ekarri zutenean nere anaiarentzat zen. Hura soldaduzkara joandakoan nere kasa hasi nintzen hura jotzen. Ikusi nintzen askoz ere abilagoa nentorrela haren aldean, eta konparazio batera ikusi zuen berak, handik permisoarekin etorri zenean, ez zuela merezi penarik berak segitzea soñua jotzen, ni nengoela askoz ere hobeagoa bere ondoan. Nere kasa hasi nintzen horrela, buruz eta pieza batzuk... gero aitak eta pentsatu zuten, "honek merezi dik ba maisu bat ekartzea!" eta Elgeta ekarri zidaten. Hamabi urte edo horrela neuzkan. Etorraldi bakoitzean hamabost bat egun pasatzen zituen etxean. Etxez etxe ibiltzen zen hura. Gero, tartetan jotzen abisatzen zioten lekuetan. Ondo erakutsi zidan hark soñua jotzen. Gero, garai hartan trikitixak oso hilaldi handia izan zuen. Ematen zuen ja galdu egin behar zuela. Urte txarrak ziren. Neronek ere soñu txikia saldu eta pianozkoa ekarri nuen. Soñu pianozkoa ekarri eta, solfeoa ikasten hasi nintzen piska bat, ibili eta, gero tallerrean hasi nintzen lanean. Baserritik tallerrera lanera eta, hainbeste astirik ez eta, jotzen nuen piska bat baina... horrela egon nintzen. Lagun artean eta jotzen nuen baina horrelaxe egon nintzen hogei urtetan soñu handiarekin. 42 urte arte. Donostitik ekarri nuen berriz soñu txikia. Kapritxoz gehiago. Ez nuen uste orduan hasiko nintzenik. baina uste baino errezago hasi nintzen berriz ere ikasten.
A.–Eta zuk nola ikasi zenuen panderoa jotzen?
I.– Nik egia esan behar baldin badut... bost urterako... gure etxean erregetan turroi-kaja bat jartzen ziguten, eta harekin jostatzen hasi eta, orduan gainera panderorik ez zen, eta horrekin jostatzen hasi nintzen. Gero batetik bestera ibilita sortzen zen panderoa zeukan baten bat eta hari ikutu piskat eta horrela. Gero hamahiru urterekin edo eskuratu nuen panderoa eta harekin hasi nintzen piskat. Sakabia eta Egañazpi hasi ziren pareja bezala. Laja eta biok ere orduan hasi ginen pareja. Gero, aroztegian egiten nuen orduan lana, zoritxarrez gertatu zitzaidan behatzak moztu beharra. Nere panderoak han gelditu ziren! Egon nintzen hemezortzi urtean batere jo gabe, baina tira egiten du, eta azkenean berriz hasi nintzen
A.– Giro hobeagoa al zegoen orduan trikitixarentzat?
I.– Festaz festa orduan. Gogoa ematen zuen orduan jotzeko ere! Jendea gurekin ibiltzen genuen. Gaur zoritxarrez soñujole eta panderujole ugari dago eta segitzailerik ez. Euskal Herrian horixe dago. Nik esango nieke soñujole gazteei soñua beraiek utzi eta berak joaten direla salafiestasera. Soñua utzi eta berak joaten dituk. Gure garaian bezala horiek ere saiatuko balira anbientea jartzen.
Lehen soñujoleak faltan izaten ziren. Igandero igandero bost erromeria izaten ziren hemen inguruan. Gaur gauza diferentea da. Akaso gerora etorriko da berriz ere buelta. Gauzak izaten du moda bat, eta gaur salafiestasen moda dago. Eta egunen batean jendea aspertzen hasiko da eta orduan hasiko da igual beste tipo batean, eta igual berriz ere buelta izango du. Lehen esan dugun bezala orain dela hogei urte ere ia hilda geratu zen soñujotzailerik ez zegoelako.
A.–Trikitixak izandako baja garai horretan, nora jo zuen jendeak? Beste soñura?
J.–Beste soñura. Soñu handira.
A.–Askoz ere zozoagoa da bada?
J.– Baina orduan hura gustatzen zen. Kromatikoa sartu zen orduan. Soñua hura da. Kromatikoa eta pianozkoa.
A.–Txikia ez dela soñua?
J.–Bai... oso alegrea eta oso gauza polita da, baina ez da musika, konplejua ez da, bajutan fallo asko eta, aurretikan akordiak eta jotzeko eta nota banaka eta... fallo asko dauka.
A.– Zuen garaitik hona aldatu al da soñu txikia?
J.–Ez dira aldatu egin eraz. Notak eta gauzak berdin daude, orduan bezala. Baina aldatu dira tonoz eta jo eraz. Hobeagoak dira orain, Italian egiten dituzte eta hobeto jotzen da gaur.
A.– Garai bateko soñujotzaileek ateratzen zituzten soñu butzuk ez bait dira gaur egun aditzen...
J.–Hiru gauza izan daitezke. Batetik gaizkio jotzen zelako piska bat, bestea, soñua bera zelako tonu altuagokoa eta beste sonido batekoa, eta hirugarrena, jotzeko postura ere kanbiatu dela ordutik hona.
A.–Asko kanbiatu da jotzeko postura?
J.–Bai, bastante. Hori kanbiatu da nere iritziz soñu handira. Oker handi bat dela uste dut baina soñu handiaren tokea hartu du txikiak. Soñu handiaren antzera, tipora. Soñu txikian solfeorik gabe eta ibiltzen da jendea, eta ikasi nahi duenean soñu handira jotzen du. Belarrian pegatzen zaizuna geratzen da gero.
A.– Panderoa kanbiatu al da batere?
I.– Onak ba dira, eta askok ez luke nahi hau entzutea baina, neretzako, gaurko gazteak hobeagoak dira.
A.– Panderoa jotzen zein ezagutu duzu gustekoena?
I.– Gure garaian Egañazpi zen hemen lehenengoa ezagutu nuena.
J.– Pandero jotzaile onen onena gaztetan Landakanda ezagutu nuen lehena. Nik bai. Egañazpi gerora agertu zen nahiz eta zaharragoa izan.
A.–Nondik nora ibiltzen zarete jotzen?
J.– Bizkaian asko, Nafarroan ere bai eta, Araban eta... denean. Frantzira ez naiz ailegatu sekula soñua jotzera. Bestela, hemen, Euskal Herrian denean.
A.– Eta non jetzen duzue gustoena? Izaten dira bada herri hatzuk, espezialak... Aia esaten dute batzuk...
J.–Aia ona da baina Aia bezain onak soñua estimatzen dutenak ere badira. Gipuzkoan bertan ere bai eta Bizkaian ere bai. Bizkaian gehiago estimatzen dute gainera. Soñu horri atentzio gehiago jartzen zaio.
A.– Orain ze ibiltzen da kalejiran gehiago, edo lehen bezala, hasi ilunabarrean plazan, eta segi orduak eta orduak...
J.–Ez, hori zaila da. Dantza izaten da... gau pasa ederrak izaten dira oraindik... baina egunez ez. Orkestinak berak ere arratsaldean jotzen badu ez du inork dantzarik egiten. Ni tokatu naiz Amezketan gauez soñu jotzen eta plaza bete betean. Gaua zelako. Arratsaldean orkestinarekin inor ez. Hantxe ikusi dut nik jendea leun dantzan. Plaza bete betean.
A.–Gaur egun zenbat joaldi egiten ditu urtean trikitilari paroja batek?
J.–Asko!
A.–Hogeita hamar bai?
J.–Berrogeita hamar ere!
A.–Eta trikitixatik bizitzea?
J.–Ez, ez. Negu partetik ez dago lanik, eta uda aldetik seguru eta asko behar da. Horrekin bakarrik ez dago. Familiko gizon batek ezin du, soltero batek igual bai.
A.–Elgeta aitatu duzu lehen...
J.–Soñu txikiak izan duen gizonik inportanteena horixe izango zen. Horixe izan zen soñutik bakarrik bizi izan zena. Hura hala hil zen. Ez zen aberats hil; baina egun ederrak asko pasatako gizona. Garai batean zen soñu jotzailerik onena. Jazinto zuen izena. Gizon alegrea eta hiztun ederra. Gizon hori izan ez ba zen gaur egun hemen trikitilaririk ez zen egongo. Nere iritzirako ez litzateke egongo bat ere.
Elgeta hori gazterik hasi omen zen ikasten. Bizkaiko ez dakit zeinekin, eta gero Donostian ibiltzen omen zen musikoren batekin piezak ikasten. Horrek jarri zizkion soñuari beste bi botoi. Hura hasi zen soñua topatzen sostenidutatikan. Horrek mugitu zuen. Martini Tapiak erakutsi zion, eta Tapiari berriz hark, Lajari ere Elgetak erakutsi zion... Trikiti asunto honek Elgetari zor dio den dena.
Azkena tristea izan zuen. Dirurik ez zuen aorrau, eta ez segururik eta ezer ere ez, eta soñua eta txapela pasau eta horrela ibili zen azkenean Donostian. Parte Zaharrean eta...
A.–Tokatu al zaizue beste nazioren batetan antzeko soñurik jotzen ikustea?
J.– Ikusterik ez zait tokatu, baina badakit jotzen dela, Rusian eta ikaragarri jotzen dela ia igual iguala. Italian bertan ere bai, Alemanian ere bai... Igual igual ez. Badira nota batzuk diferenteak.
A.– Beste tresna baten ondoan jo al duzu soñua? Salsofoiarekin, edo beste zerbaitekin...
J.–Tokatu izandu zait jotzea, salsofonistarekin, "Gelatxo"rekin ibiltzen dena?. baina berarekin propio joan gabe. Hark edozeinekin jotzen du bada! Bestela neu pareja eginda ez naiz ibili aparatuekin. Berez soñua, ederki joez gero, gozo eta ederra, musika ederra.
ARTASO. Joxe MOLLARRI
Joakin Errasti "Epelarre" eta Iñaki Bastida "Etxeberritxo".
Eskuinetara dagoena Elgeta zena dugu. Bere ondoan Epelarre.
Epelarrek badauka ondorengorik soinua jotzen,. Bere asmoak lagundu zituen pieza batzu.
Giro polita sortu zen elkarrizketan eta amaitutakoan.
24-26

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariERRASTI2
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariBASTIDA2
PertsonaiazBASTIDA2
PertsonaiazERRASTI2
EgileezARTASO1Kultura
EgileezMOLLARRI1Kultura


ASTEKARIA
1986ko martxoaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


B hepatitisaren kontrako txertoaren garrantzia azpimarratu du NOPLOIk

2023tik 2024ra erregistratutako kasuak aztertu ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Arreta berezia jartzen dute haurtzaroan, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta errazagoa delako hepatitisa kronifikatzea.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


2025-07-03
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Eguneraketa berriak daude