"Kolore Kolpeak Ematea Gustatzen Zait, Ez Dena Suabizatzea"


1986ko otsailaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabi Otero Argazkilaria Eta "Bernatenea" Bere Azken Liburua
"Kolore Kolpeak Ematea Gustatzen Zait, Ez Dena Suabizatzea"
Xabi Otero ezaguna da grafismoaren munduan. Batik bat egindako kartelek eta argazki-liburuek ezagutarai digute bere izena. Eritzi interesgarriak eman zezakeela susmatu eta harengana jo genuen.
Iruñean bizi da (Iturrama auzoan) eta bere etxean alaitsu jso genituen. Bertan aritzen da argazkiak eta kartelak egiten etengabe. Grafismoaren munduan sarturik, aipagarriak dira "Oihan bat, murgildurik", "Anastasio Otxoa, Ikazkina", "Bernatenea" eta "La laguna de Pitillas" liburuak, berriki egin dituen kartelen artean nabarmenena "Bardeetako Eguna"ir buruzkoa aipa genezakeela. Bere jatorriaz galdegin genion lehenik.
XABI OTERO.–Hemen sortua naiz, nahiz eta kanpoan, eta bereziki Madrilen, bizi izandu 1975. urtea bitartean. Hemengo jende bat ezagutu nuen orduan eta etorri egin nintzen. Punto y Horan hasi nintzen lanean, gero Egin-en, kartelak egiten, eta Madrilgoekin kontaktua galdu gabe hango aldizkarietan ere parte hartuaz. Argazki eta kartel kontutan batez ere.
A.–Horrezaz aparte zineman ere hartu duzu parte kortoren bat egiten...
X.O. - "Carboneros de Navarra" egin genuen Montxo Armendariz, Larruquert eta Txomin Artolaren artean. Aspertu egin nintzen. Ohituta nago bakarrik lan egitera. Oso klasikoa bezala iruditzen zitzaidan. Baina azkenean Montxoren kontua zen. Berea zen. Zerbait egitekon neronek egingo nuke. Nire kasa.
A. - 1983.ean «Oihan bat, murgildurik» liburua atera zenuen...
X.O.– Urte askotan barrena ateratako argazkiak pilatu egin nituen, aukeratu eta atera. Erakutsi ahal izateko ia modu bakarra nuen.
A.– Ondoren «Anastasio Otxoa, Ikazkina»...
X.O.–Asmo baten hasiera izan zen. Galtzen ari den hainbat ofizioren argazkiz osatutako liburuak ateratzea pentsatu genuen. Ikazkinak, haizkoragileak, usategiak... Materiala prest daukat beste bi liburu ateratzeko. Norbaitek lagunduko banindu... Neri gehiago kostatzen zait liburuak ateratzeko dirua bilatzea behar dudan materiala osatzea baino.
A.–Beste lanen bat baduzu dirua ateratzeko?
X.O.–Ez, ez. honetara dedikatzen naiz. Argazkiak, kartelak, diseñoa, anagramak, liburuak maketatu... Aurrera tira ahal izateko ateratzen dugu ta!
A.–Kuriosoa da. Madrildik etorri, Iruñean bizi, eta zure argazkitan galtzear dagoen mundu bat ikusten da. Nekazal giroa, baina aintzinakoa, nahiz eta gaur ateratako argazkia izan.
X.O.–Bai, ez dakit, igual da horretaz ez dela gehiegi egiten eta hori egin beharra dagoela ikusten dudala. Madrilgoak behintzat ez nau batere erakartzen. Hemen jende asko egoten da Madrilgo mobidari begira. Hura arina da ordea, pasa egingo da.
A.–Hemen ez da oso normala argazki-liburuak ateratzea, ezta?
X.O.–Igual da ez dagoela batere argi gero salduko dienik. Beldurragatik agian. Diruaren liada handi xamarra da. Saltzen ez bada...
A.- Horrezaz gain kartelak ere egiten dituzu.
X.O.–Asko gustatzen zait kartelak egitea. Grafismoaren mundu guztia gustatzen zalt. Lehen oleoak egiten nituen. Kartelak ordea askoz ere gehiago gustatzen zaizkit. Egiten dituzu eta komunikazioa ziurtatua dago jendearekin. Kalean ikusten dituzu jarrita. Ez da koadro bat bezala, erosten dizute eta ez duzu berriro ikusten. Kartela ordea hor dago paretean jarrita. Polita da hor ikustea.
A.–Iruñeako mobidaz behin haino gehiagotan entzuten da. Ba al da zerbait?
X.O.–Pub eta moda kontutan dabilen jende horren mobida? Beste mobidarik? Mobida baldin bada gauza txiki asko dira elkarrekin. Gaur egun promozionatzen diren mobidak sekula ipurdia busti ez duen jendearenak dira, orain gobernuaren inguruan dabilen jendearen mobidak. Hemen egon zen mobida bat Iruñean moda sortu eta diseñatzen zela zabaldu nabi zuena. Iruñea Donostiaren mailan jarri nahi zuena nolabait. Baina kristoren aldia dago. Hau herri kaxkar bat da. Donostian normalagoa da. Ohitura handiagoa dago.
A.– Zure argazkitan atentzioa deitzen duen gauzetako hat kolorearena da. Oso indar handiko koloreak dira. Naturitri hegira normalean begiak ikusten ez dituen koloreak. Nola egiten duzu hori?
X.O. Ba ikusita bezalakoak dira. Kolore errealak dira, benetazkoak, nik ikusi ditudanak. Kolore saturatuaren obseso bat naiz ni. Ez dago trukorik. Zenbaitetan muntaiak dira. «Oihan bat, murgildurik» liburuan esaterako muntaia asko zegoen. Argazkietan zegoena baino gehiago sugeritu nahi nuen bi edo fundituz.
A.– Laboratorio lan gehiago...
X.O. Ez. Ez dago misteriorik. Bi argazki hartu eta gero hortik atera fotolitoak biak elkartuta. Lagunek eta galdetzen didate, ea ze filtro edo zer erabili dudan... Ez dago ezer.
A.- Batzutan ordea badirudi horrelako koloreak eta ez ditugula argazkietan baino ikusten. Trukoren bat dagoela...
X.O.- Truko bakarra zeu zara.
A.–Eta argia...
X.O. Bai, argia oso garrantzitsua da.
A.–Zuri-beltzean ez dituzu egiten?
X.O.- Zuri-beltzak ez nau batere erakartzen. Beste gauza bat da koloretan atera eta koloreak zuri-beltzak izatea. Baina zuri-beltza limitazio bezala... ez dut atsegin.
A.–Dena dela, horietako argazki bat ateratzeko, ordu asko pasatzen dituzu, karrete asko botatzen... nola da prozesua?
X.O. Asko aldatzen da. Pitillas-eko argazki horietan esaterako, han bertan biziz gero ez zaizu ezer kostatzen. Hemendik ordea joan beharra daukazu. Hogeita hamar aldiz joan nintzen liburu horretan agertzen direnak jasotzeko. Joan karretea tira... butzutan asko aprobetxatzen dituzu, bestetan gutxi. Materiala jaso eta gero aukeratzen duzu.
A.– Zenbaterainoko eragina dauka kasualidadeak?
X.O.–Kasualidadeak uste dut markatzen duela azken finean. Azal horretako argazkia ezinezkoa litzateke seguruen berriz ateratzea, nahiz eta mila bider joan berriro toki horretara.
A.– Argazki-kazetaritzak ez zain sekula tentatu?
X.O. Lehen gustatuko litzaidake. Etxetik aldegin nahi nuenean. Baina horixe zen. Etxetik joateko gogoa. Ipar-Irlandara. Ekialde-Erdira...
A.–Eta joan al zara?
X.O.– Ez. Erreportaia modura pare bat egin ditut. Bata Saharan eta bestea Canadan, XVI. mendean han hondoratu zen Pasaiako itsasuntzi bat zela eta.
A.–Nola dago hemen argazkilaritzaren kontua?
X.O.–Afizio handia dago. Elkarte bat ere badago Iruñean. Ni ez naiz elkartekoa. Iaz Zarautzko eta Eigoibarko eta beste zenbait argazkilarirekin izan nituen harremanak. Hori bai, nik ez dakit zenbateraino dedikatzen diren argazkilaritzara.
A.–Hemengo argazkitan, diruetxeen kalendarioen eraginez agian, askotan aipatzen da "euskal-argia" zerbait berezi bezala...
X.O.– Nik ere entzuna nuen zerbait horretaz. Bruma hori, pinporta horiek... Hori da argazkia nola egiten den. Enpalagatu egiten nau horrek. Neri gehiago gustatzen zait kolore kolpeak ematea dena suabe suabe agertzea baino. Bakoitzaren estiloa da hori.
A.–Madrilgo mobidan argazkilaritzak ere izan du bere garrantzia. Ouka Lele-ren argazki arraro horiek... Hemen ikusten al da horrelakorik?
X.O. Ez, nik behintzat ez dut ikusi. Nik neronek ere baditut horrelako gauzak, "arraroak"... Baina ezin dituzu argitaratu, ezinezkoa da. Editorialetara baldin banoa argazki horiekin, orain lan egiten dudan editorialek ere ezetz esango didate. Ausartegiak direla esango dute. Dokumentoa nahiago dute.
A.– Argitaratzearen posibilitateen aldetik izango da orduan ez direla ikusten...
X.O.– Bai, Madrilen posibilitate gehiago dituzu, bitarteko gehiago dauzkazu, erosle posibleak...
A.–Kanpoko eragina nolakoa da argazkilaritzan? New York izango da nagusi...
X.O.–Bai, zeren eta Parisetik datorrena ere New York-ekoaren eraginaren pean dator. Garbi dago guztion eragina hangoa dela. Bitartekoek ere askotan ezartzen dizute hangokoen eragina.
Peru UNZUETA
""Bernatenea" azken aldian argitaratu duen liburu berria.
38-39

GaiezKulturaArteaArgazkigintArgitalpena
GaiezKulturaArteaArgazkigintArgazkilar
PertsonaiazOTERO1
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude