"Ihauteriak Parte Hartzeko Dira, Ez Adi Egoteko"


1986ko otsailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Kukubiltxo" Antzerki Taldea Ihauterietako Maskarak Direla Eta
"Ihauteriak Parte Hartzeko Dira, Ez Adi Egoteko"
Ihauterietan sartu garela eta, maskera eta mozorro ugari agertuko da Euskal Hemiko kaleatatik egunotan. Gizonak emakume, emakumeak gangster, pailazoak, sukaldariak, sorginak, itsuak... Bakoitza berearekin eta denak elkarrekin. Larrabetzun bada Kukubiltxo izeneko antzarki talde ezaguna, eta horiekin kafea hartuz solasean aritu gara, ihauterien muina, xarma eta maskaren esanahia argitu nahiean. Mari Feli Etxeandiak azaltzen dizkigu maskaren teknikak eta egiteko sugerentziak ere. Agian Torturaren aurkako kanpainan agertutako gomaespumazko burutzarrak ikusi dituzuenoi, edota Euskadifrenia ikusi duzuenoi hauen lana guztiz etxekoa egingo zaizue.
ARGIA.– Ihauterietan ezaugarri nagusia jendea maskaratuta kaleratzearena izaten da, nortasan izkutuan urtean zehar egite ezinak diren gauzak egin eta aurrera... Zuek maskarekin maiz ibiliak zarete, eta azal diezagukezu maskaren funtzioa jai hauetan?
MARI FELI.– Maskaren historia luzea da, betidanik bai antzerki mailan zein bizitzan bertan maskarak erabili dira. Nire ustez maskarak daukan zentzua da itxura aldatze baten bitartez zure nahiak ateratzeko aukera ematea, beste era batean espresioaren bitartez edo margoekin lortu ezin duzuna maskarekin eduki dezakezu nahi duzun guztia.
A.–Azken batetan gerta liteke bat mozorrozten denean anonimatoa bilatzea, badu honek zer ikusirik?
M.F.–Ez dakit gaur egun oraindik hori den, jenteak anonimatoa bilatzea. Antzina bai, hori omen zen, norberaren nortasuna gordeaz ezinezko gauzak egitea. Oraindik Brasil eta horietan ihauterietan gertatzen dira izugarrizko hilketak eta abar baina hemen ez da kasua. Hemen errezago da gustatzen zaizun neska edo mutilari zure lehen musu iheskorra emateko erabiltzea.
Antzerki mailan desberdina da, maskaren bidez errazago da errepresentatzea nahi duzun pertsonaia. Gure kasuan adibidez, umeen munduan sartzeko eta haien imaginazioa pizteko ez da nahikoa izaten keinuak egitea, maskaren bidez lortzen ditugun munstroak edo pertsonai alai edo itsusiekin gehiago heltzen gara haiengana, eta guri hori gustatzen zaigu.
A.– Gehiago edo arinago? Jende askok ez bait du maskararik behar umeengana heltzeko...
M.F.–Heldu bai, baina segun ze mailatara heldu nahi duzun ume batengana joaten zarenean.
Hor ikusi behar duzu zer lortu nahi duzun haiekin, harreman normal bat jolasteko edo afektibitatea ematea. Baina bilatzen ari bazara ikusteak halako flashak izatea beste zerbait behar duzu. Munstro bat antzezteko badakigu gure aurpegiekin ezin dugula atera, orduan munstroen maskarak ipintzen ditugu, batzutan gorputz osokoak. Umeak, eta batez ere txikiak sartzen dira topera jolas horretan. Ez dute ikusten barruan dagoenik pertsona bat, heurentzat hori zaldia da, eta besterik ez. Handiek badakite barruan pertsona bat dagoela baina berdin berdin sartzen dira jokoan.
A.–Zein materiale erabiltzen duzue maskarak egiteko?
M.F.– Momentu honetan erabiltzen dugun materiale bakarrena eta oso gustora gainera gomaespuma da. Orain dela lau urte deskubritu genuen eta materiale horretan izugarrizko posibilitateak ikusi ditugu. Elastizidade aldetik, pisu gutti....
A.–Nola lantzen duzue materialea, edo nola egiten da maskara bat?
M.F.–Aurpegiak edo halako bolumena daukaten gauzak, normalean bloke batetatik ateratzen dira, eskultore baten lanaren antzera, baina harriarekin izan beharrean esponjarekin. Blokea hartu eta artaziekin forma ematen hasten zara, nahi duzuna edo batzutan berak nahi duena atera arte. Horrekin maskara egiten dugu, gero gorputza izkutatzeko erabiltzen ditugun formak plantxetatik ateratzen ditugu, plantxa meheak elkar itsaisiz.
A.–Nola egin liteke maskara erraz bat ihauterietarako? Baduzu sugerentziaren bat?
M.F.– Berez aurpegia tapatzeko maskarak egitea oso erraza da; papel matxe, kartoiz edo horrelako materialez egin litezke. Forma bat emanez materiale horiei nahi duzuna lortzeko.
Nik jende gaztea gomaespumarekin jolastera animatuko nuke, horrekin egin dezakezulako dena sartzeko maskara, ez burua bakarrik.
A.–Baina gomaespuma oso garestia da... Egunkariak edo bendak erabiliz askoz ere merkeago ateratzen da.
M.F.–Ekonomia aldetik behar bada bai, garestiago izango da, baina oso probetxagarria ere. Zati txikiak elkartuz posibilitate handiak dituzu, eta apurtzen bada konponbidea dauka, beste materialekin ez du merezi konponketan sartzea.
A.–Nola egiten duzue koloreztatzeko munstroak edo pertsonaiak?
M.F.–Kotxeak pintatzeko erabiltzen diren pistolak darabiltzagu eta urezko pinturekin margotzen ditugu bolumen handikoak direnean. Gauza txiki eta detailetarako aerografoa erabiltzen dugu, baina esponja txiki batekin ere egin dezakegu, puskak bustiz eta horrekin bestea koloreztatzen joanez.
A.– Ihauteriak antzerki handi bat dira, non mundu guztia antzezle eta era berean ikusle bilakatzen dena? Edo ez da hain polita, eta dena lau zoroen asuntoa baino ez da?
M.F.–Beno, momentu honetan ez dakit ihauteriak antzerki handi bat direnik, baina bai izan beharko luketela. Jendeak atera behar izango lituzke bere nahiak, bere asmoak edo barruko pertsonalitatea, baina nik uste dut hori ez dela lantzen normalean. Niri adibidez Bilboko ihauteriak ez zaizkit gustatzen, oso artifzialak bait dira. Jendea disfrazatzen da disfrazatzeko eguna delako, eta ikusten dituzun maskarak penagarriak dira, horretarako hobe ez maskaratzea. Pila bat ikusten dira El Corte Inglésen 15000 pezetatan erositakoak, eta hori ez da. Bestalde giro bat behar da, ohitura bat, izpiritua bera ere. Nik uste dut jende asko ateratzen dela atera behar delako, baina ez ezer aldatzeko edo gauza ezberdinak egiteko.
Bilbon egiten dena izaten da egunero egiten duzuna errepikatzea, baina maskaratuta. Disfrazatuta ateratzen bazara egin behar duzuna da zure pertsonaiarekin jolastu eta papera bete. Hori herri txikietan ikusten da, jendeak pertsonaiaren jokoa eroaten du. Adibidez, nik Leizan ikusi nue! lagun bat itsuz jantzita eta egun osoa eman zuen loteria saltzen bazter batetan. Han seku la ez dira galdu ihauteriak ez eta Francoren garaian ere.
Normalean ni beti disfrazatzen naiz taldean, lotsa ematen bait dit bakarrik ibiltzeak, gainera taldeak posibilitate gehiago ematen dizu.
A.–Zure ustez badago gaurko Euskal Herrian halako joera aktiboa, eragite bat nolabait, pertsonalan sartu eta jo ta fuego? Ala ohituta gaude pasiboak izaten?
M.F.–Nik hor bereizten dut pila bat herri txikiak ihauteriak mantendu dituztenak eta herri handiak eta orain dela gutxi berreskuratu dituztenak. Hiriak berak ematen duen inpertsonalitateagatik, edo jendeak ez duelako elkar ezagutzen pasibitaterako joera handia dago. Dena emanda dago, jaietan adibidez, egun osoa ekitaldiz beterik dago, baina ez dira parte hartzekoak, ikustekoak baizik.
Herri txikietan errazago da giroa lantzea, mundu guztia maskaratzea eta partehartzaile izatea. Horretarako oso garrantzitsua da elkarrekiko harremana, eta hirian hori oso zaila da.
A.–Antzerki talde batetan zaude, eta arruntki zure itxura aldatzen duzu, baina lehen komentatu duzu hirietan El Corte Inglesen erositako maskarak edo gizonak emakumez jantzita, eta emakumeak gizon gogorren maskaraz. Ze kutsu ikusten duzu horretan?
M.F.–Fenomeno hori gehien bat gizonengan ikusi dut, behar bada sikologia aldetik edo, berez gizonak emakumea ikusten du modu mesprezagarri batetan, eta agian barrutik ba du sentimendu hori. Ateratzen dituzten emakumeak ez dira batere arruntak, eta burgesiak emakumearentzat utzitako tokian kokatzen dira. Zenbaiten kasuan maskaratzeko modurik errazena delako hautatzen da. Konturatzen bazara mutiko gazteak edo berrogeita pikoko morroskoak dira emakumez janzten direnak, sarritan emaztea alboan eramaten dutelarik gainera. Nik uste dut hor errepresio roilo bat dagoela, matxismoaren arazoan ere sartzen garelarik. Mutikoak txikitandik gizon erreprimituak izaten dira. Behar bada horregatik egun horretan inkonszienteki edo ateratzen da sentitzen duten beste hori.
Azken fmean jende hori da parte hartzen duen bakarra, bere nahiak ateratzen dituelako.
Azkenik esango nuke niretzat ihauteriak egun subertsibo batzu izan behar dutela, eta aprobetxatu behar dira ekintzen bidez egun subertsiboak bihurtzeko, beste egunetan ezin duguna egiteko
Ihauterien filosofia aldatzen doa, gizartea aldatzen doalako. Kristianismoak eman zion gaur egun ezagutzen dugun forma, garizuma aurreko egunetan halako parrandak egiteko ziren, baraua eta abstinentzia heldu orduko. Gaur egun garizuman inork ez duenez hori gordetzen, eta bakoitzak nahi duena egiten duenez, ba, zentzu hori galdu egin da. Orain beste zentzu bat eman behar diogu, eta hori subertsioarena da, zein bestela?
Eli ZUGAZA. Iñaki GOITIOLTZA
Mari Feli, maskarek duten esanahiaz eta funtzioaz zeresanik duen andrea.
Gomaespumaz egindako bi maskara erraldoi: "Kukubiltxo"koek modu bat erakusten digute.
24-26

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKUKUBILTXO
EgileezGOITIOLTZA1Kultura
EgileezUGAZA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude