Andoni Sagarna: "Bi Milioi T'Erdi Lagunen Ohiturak Aldatu Behar Dira Euskara Normalizatzeko"


1986ko otsailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Andoni Sagarna: "Bi Milioi T'Erdi Lagunen Ohiturak Aldatu Behar Dira Euskara Normalizatzeko"
Elhuyar-eko zuzendari dugu Andoni Sagarna Luis Mari Bandresek leku hori utzi zuenetik. Horrezaz gain UZEIko zuzendari ere izan da azken hilabeteatan. Euskararen modernizazioaz eta normalizazioaz hitzegin nahi genuen eta solaslagun aproposa iruditu zaigu Andoni eginkizun horretarako. Arazo hauei baraz ihardun garelarik «euskararen» izenean gastatzen omen den dirua dela eta eritzi kritiko bat agertu digu, hala nola euskara aurrera ateratzeko behar den ekintza multzo konsziente edota plangintzaz.
GALDERA: Hizkuntzaren modernizazioa dela eta izango duk teorizaziorik UZEIn eta ELHUYARen aritzen haizelearik...
ERANTZUNA: Bai Elhuyar-en eta bai UZEIn urtetan ari gaituk lanean. Elhuyar-ek berak badizkik hamalau bat urte. UZEIk zortzi bat. Lan horri ekin bagenion ez zen izan han eta hemen planteamentu teoriko batzuk letu genituelako, baizik eta hemen premia batzuk ikusi genituelako. Gerora ikusi diagu guk egiten ditugun gauzak badutela planteamendu teoriko bat beste toki batzutan ere, eta gure planteamenduak ez doazela bide okerretik. Gure lanak badik homologazio bat kanpoan ere.
Hizkuntzaren modernizazioa, hizkuntzaren normalizazioaren arazo zabalagoan kokatzen duk.
GALDERA: Has gaitezen bada hizkuntzaren normalizaziotik...
ERANTZUNA: Esango genuke hizkuntza minorizatu bat egoera normalera eramateko ekintzen multzoa izango litzatekeela. Hiz kuntza minorizatua. bere funtziotan, bere erabileran, behar lukeena baino gutxiago den hizkuntza da. Prozesu historiko baten bidez gertatzen da hizkuntza bat baztertua izatea. Adibide gisa euskararena jarriko nuke. XVIII. mendetik hona zer gertatu da? Zer gertatu da Larramendiren denboretatik hona? Gipuzkoan garai hartan, lautatik hiruk baino gehiagok euskaraz baino ez zekien. Gaztelania jende aberatsarena besterik ez zen. Iparraldean ere ez zekiten frantsesez garai horretan.
Orduan euskara hutsez bizitzeko modua bazegoen. Gaur egun, alderantziz. Lasai asko bizi daiteke Euskal Herrian euskararik jakin gabe. Berrehun urtetan egoera honetara pasa gaituk.
Normalizazio prozesua izango litzateke egoera beltz horretatik ateratzea eta hizkuntza bere egoera normalera eramatea, funtzio guztiak betetzera.
Hizkuntza normalizatzeko ekintza multzoa, konszientea denean, plangintza litzateke.
GALDERA: Normalizazioaren aldeko ekintza horien artean zegok orduan hizkuntzaren modernizazioa. Zergatik modernizazioaren premia?
ERANTZUNA: Hain zuzen, hizkuntza minorizatuta egon den denboran hainbat gauzatarako ez da erabili, eta bitartean gizartea berrialdatu egin da. Orain pittin bat konpondu dira gauzak euskararekiko, baina duela hogei bat urte ezinezkoa huen futbol partidu bat euskaraz eman zitekeenik pentsatzea ere. Gaurko gizartean adierazi behar diren gauzak adierazteko gauza izan behar du hizkuntzak. Orduan, zaharkituta dagoen hizkuntza hori, gaur eguneko premia komunikatiboei erantzuteko moduan jartzeari deituko genioke modernizazioa.
GALDERA: Zehazkiago hitz eginez, hizkuntzaren modernizazioan zein dira arlorik garrantzitsuenak?
ERANTZUNA: Lehendabizikoa, eta oso nabarmena, hiztegi falta. Jendeak ez daki gauzak euskaraz esaten. Areago, hizkuntza horretaz gehien dakienak ere ez dauzka elemenduak horretarako. Elemendu horiek sortu egin behar dira. Hau gainera ez da hizkuntza minorizatuen ezaugarria bakarrik. Hizkuntza guztiek daukate modernizatu behar hau.
Ez da ordea hiztegi kontua bakarrik. Askoz ere zabalagoa da. Sintaxia eta hizkuntzaren beste zenbait alderdi ere aldatu egiten dira. Espainolez edo frantsesez konparatuz gero testu juridiko bat, edo kirol erretransmisio bat, edo nobela bat edo rock kanta baten letra, konturatuko gara errekurtso sintaktiko erabat ezberdinak erabiltzen dituztela. Edo publizitatea, edo politikoen hizkera... hainbat eta hainbat diskurtso mota ezberdin zeudek. Orduan pasatzen haiz hiztegitik sintaxira, sintaxitik estilistikara, berbaldien mota ezberdinetara... Hizkuntza minorizatu batek normalizatu batek dauzkan errekurtsoetako asko eta asko falta ditu. Euskaraz berdintsu egingo ditek mediku batek eta rockero batek...
Bazegok lana beraz. Eta modernizazioarena normalizazioaren puntu txiki bat baino ez duk. Gainera, hartutako neurri eta erabakiak, onartuko al ditu gizarteak?
Bestalde, hizkuntza minorizatuak hiztunen kopuru urria ere badik arazo. Gero eta gutxiago gelditzen dituk hizkuntza hori dakitenak. Euskaraz dakigunak ehuneko 25 omen gaituk. Ez dakienak ikastearekin ere ez da agortzen arazoa. Ez da nahikoa jendeak euskaraz ikasteko bitartekoak jartzea. Azken finean, Euskal Herrian 2 milioi t'erdi lagun bizi baldin bagara, bi milioi t'erdi pertsona horien eguneroko jokaera indibidualak aldatu beharko lirateke. Ehundaka urtetako prozesu batek markatutako bi milioi t'erdi jokaera indibidual. Hori ez da egiten botoi bati sakatuta.
GALDERA: Orduan, zer behar da normalizazio hori lortzeko?
ERANTZUNA: Seguruena egiten den guztia gutxi da, eta gainera kontatuta bitartekoak mugatuak direla berez, eta horren beharraren kontzientzia zenbateraino dagoen hedatua... Hizkuntza minorizatua baldin bada, jakina, hainbat presioren bitartez jendearen mentalitatea etorri da hizkuntza horri garrantzia kentzera: ez aintzakotzat hartzera, gutxiestera... Hori gainditzea eta hizkuntza hori martxan jartzea izugarrizko prozesua duk.
Norbaitek galdetuko balu, eta euskara salbatuko al da? Erantzun posible bakarra da: Aizu, ni euskaltzalea naiz eta apustu bat egin dut, atera behar duela aurrera. Bitarteko guztiak jarriko ditut... baina garantiarik ez dago.
GALDERA: Ze pauso eman dira euskararen modernizazioaren bidean?
ERANTZUNA: Badira zenbait une historiko ondorengo historia markatu edo aldatu dutenak. Uste diat oso inportantea dela gerra pasa eta handik urte batzutara, 64ean uste diat, bitartean abertzaleak burua altxa ezinik zeudek, Baionako idazleen bilkura egin huen. Gerraren trauma gainditzeko lehen urratsa. Hizkuntza batzen eta erabiltzen hasteko erabaki bat zegok. Bestalde gerra ezagutu ez duen jende bat hasten duk. 68an Arantzazuko Bilkura zetorrek, lehenengo arauak ortografiari buruz, bateratze lana... Zorionez gehiengo handi batek onartu egin zian orduan Euskaltzaindiak aholkatutakoa. Batez ere gazte jendeak.
Gertatzen da orduan espero zela Euskaltzaindiak askoz ere ekintza zabalago bati helduko ziola. Espero zen gehiago egingo zuela. Dena dela kate asko puskatu zituen.
Modernizazioaren aldetik uste diat Elhuyar-ek eta UZEIk egindako lana funtsezkoa izan dela. Tresnak jarri dituzte. Onak ala txarrak. Ereduak jarri ditu. Gerora hizkera teknikoa erabili izan duenak eredu horri ja rraitu dio. Pentsatzen diat euskararen historia osoan, hizkuntzaren gain eragiteko egin den ekintza konsziente serioena dela. Milaka ordu asko sartu dira.
GALDERA: UZEI ordea dexente kritikatua izan duk, eta nahiz eta subentzio batzuk jaso ez zeukak beharko lukeen errekonozimendu publiko bat.
ERANTZUNA: Diru publikoaz baliatzen da baina urte hasieran ez du sekula jakiten diru publiko hori zenbatekoa izango den. Hori erabat kaltegarria da ikerketa konponente bat duen erakunde batentzat. Honelako erakunde batek lau-bost urtetako planifikazioa behar du. UZEIk orain ezin du hori egin. Eta arrisku bat zegok hor: irauteko lan egin be harrarena, eta egin beharko litzatekeen lana ez egitearena irauteko dirua atera behar du telako. Beharbada errendimendu hobea aterako litzaioke beste lan batzutan-jarriz gero. Orain ordea ezinezkoa da dirurik ez dagoelako. Zergatik ez dagoen dirurik? Ez behar bada borondate txarra dagoelako. Agian inork pentsatu ez duelako zer den orain egin beharrekoa eta zer gerorako utzi behar dena.
GALDERA: Zergatik ez da bada hori ematen?
ERANTZUNA: Besteak beste, pentsatzen diat nik, Euskal Herriko egoera politikoa ezegonkortasun batean dagoela. Momentu batean gobernu bat dago, krisialdi bat zegok, aldatu egiten da... Sei zazpi urtetan sei kultur kontseilari aldatu dira. Beste hainbeste hizkuntz politikarako idazkariarekin. Lau bat urtetan hiru aldatu dituk. Ez dago egonkortasun aski planteamenduak patxadaz egiteko.
Etengabe ibili gaituk UZEIren instituzionalizatzeko gestioak egiten baina ez gaituk sekula iritsi. Orain ere ari dituk pausoak ematen baina ez zekiagu zertan bukatuko den. Ez diagu gainera kondizio konkreturik jarri. Guk ikusten duguna da UZEIk funtzio bat betetzen duela. Euskararentzat beharrezkoa den funtzio bat. Funtzio horri heldu egin behar zaio. Eta hutsetik hastea baino egokiago duk hor dagoen guztiaz baliatzea.
GALDERA: Arauzkotze prozesua aipatu diagu lehen eta hor emandako aurrerakadak. Ez al gaude ordea inpass batean hainbat eta hainbat erabaki hartu gabe daudelarik?
ERANTZUNA: Bai, egia da ortografiarena eta aditz laguntzailearena oso azkar egin zirela eta oso inportanteak izan zirela. Orain, egia da ere, inpasse batetan gaude. Begira, nik argi ikusten dut Akademiak bere gaurko egitura aldatzen ez duen bitartean gaurko beharrei erantzun ezinean ibiliko dela. Ikusi besterik ez dago Euskaltzaindiaren funtzionamendua zein den, horretaz jabetzeko. Adibide bat ipiniko dut: Israelgo Akademian bi adar daude, bat hizkuntzaren modernizazioari erantzuten diona ahalmen normatibo haundi batekin; eta bestea askoz gehiago filologiara emanda. Gisa horretako estruktura batek lagundu lezake, baina halere ezin daiteke pentsa honelako formulak toki batetatik bestera hain erraz aldagarriak direnik.
GALDERA: Alde batetara utzirik hizkuntzaren modernizazioa, sar gaitezen itsaso zabalean: normalizazioan.
ERANTZUNA:Oso gai konplejoa duk hori eta badizkik konponente politikoak esaterako. Egon behar du argi eta garbi aginte politikoa daukatenen aldetik hori egin beharra dagoela, eta horretarako dirua gastatu behar dela. Horrekin dena eginda balego...
GALDERA: ehen aipatu duk zulo beltz horretatik ateratzeko gutxienez plan konsziente bat beharko litzatekeela.
ERANTZUNA: Gertatzen duk gaur egun Euskal Herrian plan baten konponente asko badaudela. Beste gauza bat duk plana bera. Eta planaren plana, ze metaplana edo horrelako zerbait ere beharko litzateke. Planifikatu behar dugu plangintza nola egin. Baina konponenteak bazeudek. Gaur egun inoiz baino diru gehiago gastatzen duk euskararen izenean. Ni ez nago ados euskararen zorretan jartzen diren zifra guztiak onartzeko. Esaterako, euskal telebistarako gastatzen den dirua euskararen alde gastatzen da. Televisión Españolan gastatzen den dirua españolaren alde dago orduan. Ez. Telebista bat behar dugu. Euskaraz izango da? Jakina. Euskal Telebistan gastatzen den diru guztia euskara gastuak bezala kontabilizatzea ez da erabat zuzena.
Bestalde IRALEn eta HABEn eta horrelakoetan lehen gastatzen ez zen diru kopuru handi bat gastatzen duk. Hori egia duk. Baina dirua gastatzearekin bakarrik ez diagu ezer egiten. Dirua ondo gastatu beharra zegok. Hizkuntz plangintzaren ezaugarrietako bat hain zuzen, egiten diren ekintza horien ebaluaketa duk. Ea ekintza horiek errendimendurik duten ala ez. Edo ea badauden horiek baino errendimendu handiagoko ekintzak. Eta aukerak egin behar dituk.
GALDERA: Egiten dena, iruditzen al zaik buru piska batekin eginda dagoela?
ERANTZUNA: Gauza asko ikusten dizkiat hobeto egin daitezkeenak. Esaterako aukera bat izan duk A, B eta D ereduena. A eredua Barakaldon, eta Laguardian aplikatu beharra zegok. Hainbat jenderi euskara barniz bat emateko, ze A eredutik pasako den jende askok barniz azaleko bat baino ez dik jasoko. Euskara badela jakingo dik, bestela igual ez zian jakin ere egingo. Hor gastatu den dirua ordea, beharbada interesgarriagoa izango huke herri euskaldun batetan gastatzea kanpaina intentsiboak egiten. Ez diat esaten batak besteak kentzen duenik... Baina hainbeste diru joaten duk A eredu hori jarri ahal izateko! Nora gainera, eta berrogei ikasletik gora dauden gelatan euskara irakasteko. Hizkuntzaren irakaskuntzaren metodologiaz zerbait dakienak badaki hamabosteko taldetatik gora han ez dela ezer erakusten. Dirua horretan gastatzea alperrikakoa dela uste diat.
Horren alternatiba zein da? galdetu liteke, eta, nola egingo zenuke zuk? Bueno, nik ez dakit nola egingo nukeen, baina horrela behintzat ez. Eta hor badaude beste hainbat gauza. «Anaitasuna» hiltzen uztea esaterako. Ez zekiat zenbat kostako zen mantentzea, baina hura desagertzea... Eta gero «UNESCOren Albistaria» ateratzen da, hori ateratzea ere ondo ikusten diat, baina ez ginen gauza izan hura mantentzeko eta hau ateratzeko bai? Bada, neri pena handia ematen zidak. Edota zuek bezala ibiltzea. ARGIAkoen egoera, kobratu gabe ibiltzearena... Hori ametitu daiteke?
GALDERA: Nork erabaki behar du hori ordea?
ERANTZUNA: Politikoek, garbi zegok. Egiteko erabakia politikoek hartu behar ditek.
Gero, kontrako bi eritzi baztertu nahi nituzke. Bata da esaten dutenena: «ze uste duzue dela hizkuntza bat errekuperatzea, tornillo fabrika bat jartzea edo horrela planifikatzeko?». Eta arrazoia badute gauza berbera ez diren neurrian, baina hori esatea aitzakia baldin bada gauza asko eta asko ez egiteko, ez dut ametitzen. Bestalde bada jende bat uste duena bitartekoak eta legeak jartzen badira hizkuntza errekuperatu egingo dela. Eta hori ere ez da egia. 2 milioi t'erdi bizilagunen ohiturak aldatu behar dira. Eta hori ez dekretuz ez diruz egin daiteke. Oso prozesu konplejua duk.
GALDERA: Plangintzarena ikusi al duk nola eman den beste herritan?
ERANTZUNA: Nik uste diat denok erreflexionatu dugula kanpoan gertatzen denaz. Erremedio nahiko positibo bat badagoela uste diat hizkuntza errekuperatzeko, eta hori duk independentzia politikoa lortzea, eta hori ere ez duk nahiko garantia. Irlanda esaterako, independentzia lortu zian eta hizkuntza ia ia galdu dik. Baina hori gabe posible ote den hizkuntza normalizatzea? Nere duda handiak dizkiat.
Nik uste apustu handi bat daukagula aurrean, eta gainera, pilota partidua 15-3 galtzen eta buelta eman beharra.
Josu LANDA. Iñaki URIA
27-31

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
GaiezGizarteaientziaTaldeak
PertsonaiazSAGARNA1
EgileezLANDA2Gizartea
EgileezURIA3Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude