Jazza ikasi, entzun eta egin


1985eko urtarrilaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Patri Goialderekin jazzaz
Patri Goialderekin mintzo
Jazza ikasi, entzun eta egin
Udako jazzaldiez aparte inork ezer aipatzen ez badu jazzaz, ARGIAk hautsi beharko ditu markak, motelak. Nondik hasi? Mundu horretan lepo-hezurreraino blai dagoen batengandik. Patri Goialde, oiartzuarra, kitarra irakaslea, kritikoa. irrati gizona, jazz jolea–kitarran? noski–jazzarekin maitemindua.
Txomin Artolaren kolaboratzaileaa ere dugu Patri azken bolada honetan, bai kitarran eta bai arregloetan ere. Elkarrizketa bertan egiteko geratu ginen kafetegirako bidean walk-man-a izorratu zitzaigunez, Patriren etxeko sukaldean aritu ginen bere aparatoaz.
ARGIA.- Nor zara zu?
PATRI.- Pedantea bada, jazzak bere bizitza osoa betetzen duen pertsona bat naiz. Bizitzeko jazzeko klaseak ematen ditut. Kritika arloan "Egin"en Jazzaldia dela-ta artikuluak egin izan ditut. Euskadi Irratian larunbat arratsaldetan, 3-retan, jazz programa bat dut. Bi taldetan jotzen dut -ezagunena Kursaal- eta nire denbora gehiena jazz entzuten, ikasten edota egiten aritzen naiz.
A.- Honek esan nahi du jazz jole batek ezin duela bere musikaz bizi?
P.- Nik uste ez. Ez hemen, eta ezta ere kanpoan. Beno onenak eta famatuenak bai. Estatu mailan esate baterako zaila da oso. Edozein musika klaseko disketan jazz jole mordoxka dago barne. Pedro Iturralde eta Vladi Bas ezagunenak aipatzeko. Hauek jazz jotzeaz gain Manolo Escobar edo Mocedades-en disketan jotzen dute. Zergatik? Saio bakar batean bukatzen duelako lana, emaitza seguruaz. Merke zaie disketxekoei.
Tete Montoliu ez beste -Estatuan, eta kanpora begira, kontsideratuena- gainontzeko guztiek ezin dute jazzaz soilik bizi.
Hemen, jazzaz bizitzea eufemismo bat da. Ez dago aktuaziorik, ez azpiegiturarik, lokalik ere ez jotzeko... Dauden toki bakarrak pub-ak dira, guttitan eta kondizio txarretan. Gero ere badago "Herriz-herri"ren aukera eta rollo horiek.
Guttienez hauek normal xamar ordaintzen dute.
A.- Estatutik kanpo posible al da honetaz bizitzea?
P.- Edozein garabaketetan errepartoa ikusiz ba daude bat edo bi musikalari guttienez jazz inguruan dabiltzanak. Esatebaterako Simon Garfunkelen Central Park diskoan, baterista Steve Grad da, munduko onenetariko bat: Lou Reed Donostian abenduan, baxoan Fernando Sanders. Mahavishnurekin ere maiztxo ibilia.
Eta bestalde klasikoak ere dabiltza saltsa horretan. Musika oso ondo irakurtzen dute, eta teknika menderatzen dute. Neu kitarra klasikotik etorria naiz. Teknika eta sonoridadean zerikusi handia dute, nahiz eta teknikaren erabilkera ezberdina izan. Eta konkretuki galderari erantzuten, jende gutti da jazz soilaz bizi dena, baita kanpoan ere.
A.- Jazz mota askotaz hitzegitea ba dago. Konpara al daitezke Rou Carter eta Pat Metheny-ren musikak, adibidez?
P.- Beno, ez dago eta ba dago konparatzerik. Nik uste jazz musiko gehienen heziketa antzekoa da. Joan den egunean "Jazz Hot" aldizkarian Pat Metehny-ri egindako elkarrizketa batetan irakurri nuen honen ikasketak be-bop-en oinarriturik izan zirela, eta ezin lukeela be-bop jotzeko gai ez den musiko batekin jo. Nahiz eta praktikan be-bop ez egin. Mc.Laughlin bat entzunez ere, zenbait akorde eta jiro ba dira be-bop-en ingurukoak. Musiko guztiek Coltrane eta Ch. Parker ikasi dute, era batera edo bestera, nahiz eta beste musika bat egin. Neure eritzia da, nahiko kontrastatutakoa bestalde. Horregatik, maila batean bai da konparablea oso jende ezberdinak egiten duen musika, zabalean.
A.- Zein izango lirateke gaurko jazzean dauden tendentziak edo eragin handiena daukatenak?
P.- Hau nahiko subjetiboa da, baina tira. Nere ustez bi tendentzi nagusi daude. Bat, Miles davis-ek sortutako jazz elektrikoa, "cool" delakoa. Honekin batera 1968 inguruan jotzen zutenak, H. Hanckock, Ch. Corea, K. Jarreth, Zawinul, MC.Laughlin, R. Carter, Shorter etabar luze bat. Ikusten duzuenez, gaur egun puntan dauden musikoak, Davis-en eskolakoak. Honen deribazio bezala edo, musika europeo gazte bat sortu zen, ECM diskoetxe inguruan dabiltzanak. Jan Garbarek bat, adibidez, noruegiarra, sustrai herritarrak bereganatu eta moldatu dituena. Beste batzu musika indioa -Codona, Mahavishnu...- edota klasiko kontemporaneoaren kutsu nabarmenekoak. Harmonia xinpleetaz baliatzen dira batzutan konponketa "zerebrala" eginez, intelektualizatua behar bada.
Bestalde EEBB-etan badago beste produkto berri bat, saltzeko gai dena. Steps Ahead izan daiteke hauetako bat. Oso jende ona bilduta. Mobida hau oraindik ezin dugu ezerasko baloratu, gauza berria bait da. Zerikusia ba da bai Miles Davis-en ildoarekin eta baita ere ECM-rekin.
A.- Gertatzen ari da zenbait jazz-munstroek urte batzutan alde komertzialera jotzen dutela, H. Hane Kock, G. Duke, etab.
P.- Bai hala da. Baliteke disketxeek horretara behartzea edo beraiek nahi izatea. Hor dugu G. Benson -oso jazz kitarra jole ona-, jazza baztertu eta musika-diskoarekin ari dena. Halere aukera pertsonala dela gehienbat uste dut nik. CH Corearen ospea ez zatekeen hainbesterainokoa izango "Return to Forever"-en hatzak sartu ez balitu. Nola uler daiteke Donostiara 15.000 pertsona erakartzea? Hauetatik 4.000tik gora espero zuten jazz-rock sintetizatua eta hostia guztiarekin etorriko zela. Bi musiko besterik ez zuen ekarri eta akustikoari ekin zion. Azkenean zenbaitzuk "martxa" eskatzen zioten, eta moskeatuta etxeratu ziren.
A.- Chick Corea 15.000, Gato Barbierik 12.000, Miles Davis-ek 12.000 pertsona erakarri, eta diskodendetan, berriz, ez dago jazzik apenas, eta dagoena gaizki saltzen da. Zer gertatzen da bertako udako snobismo jazzero alu horrekin?
P.- Snobismoa ba dago, bai maila honetan eta beste batzutan Donostia honetan batez ere. Antolatzaileek ere, bestalde, bultzatzen dute ikuspegi hori. Donostiako jazzaldia turistikoa da erabat. Urtean zehar ez dago jazzik, eta, hara nondik, udan, 30 kiloko presupostuaz, kristoren jazzaldia antolatzen dute. Ez da kritikarik egiten, ez da aldizkari eta egunkarietan ikusten jazzaren presentzia, eta disko gutti argitaratzen dira. Gehienetan merkealditan aritu beharra dago -beno, hau ez da txarra, ezer arraro topatzeko.
A.- Gasteizen, jazzaldiaren irabaziak, urtean zehar beste jazz kontzertuak eratzeko erabiltzen dira. Bada zeozer.
P.- Bai, hori ondo dago, baina beste gauza askotxo dago. Gasteizkoa oso ezberdina da: oso instituzionala. Familia guztia doa, kiski guztia: aita, ama... joan "behar" baita, futbolera joan zitezkeen bezala.
A.- Zein izango lirateke lehen urratsak Euskal Herrian azpiegitura sortzen hasteko?
P.- Lehenengo, dudarik gabe, eskola bat, eta publikoa, noski: hau da, merkea. Honek jende bat prestatu eta giro bat sortuko luke. Oinarrizkoa da hau. Instituzioek ere beste jarrera bat behar lukete musikaren aurrean. Kontzertuak antolatu, medioak jarri. Eta ez dut jazz eskola esan nahi bakarrik, baita ere rock, pop, funky, salsa... Musika guztiak bultzatu. Ez klasikoa bakarrik orain arte bezala.
Emanaldi gutti dago. Zirkuito modura dagoen bakarra "Herriz-herri"rena, baina egundoko nahaste-borrastea da eta bi akats angusi ditu: bata propagandarik eza edota haren urritasuna eta beste toki aproposik ez dagoela leku edo herri guztietan.
Pub-etan adibidez ez dago jotzerik. Aktuazioa dagoenean lehenengo lerrotakoak dira benetan musika goxatzen duten bakarak, 15 edo 20 gehienez. Atzekaldetik denetarik dago. Neu ohiturik nago kristoren folloi erdian jotzera, baina edozeinek ezin du jo egoera honetan.
Ez dago zirkuitorik eta aukera bakarra tabernak eta pub-ak dira. Argi dago ez direla toki aproposenak jazz egiteko. Madrid eta Barcelonako zenbait pub-etan -ez dakit soluzioa litzatekeen ala ez- sarrera bat kobratzen dizute, kontsumizio ta guzti, aktuazioa dagoenean. Baina horrelakorik egiteko ez dago girorik hemen nik uste.
A.- Zer nolako panorama dugu Euskal Herriko jazzean?
P.- Ezagutzen dudanaz hitz egingo dizut edo aipatu, hobe. Iparraldean Xango taldea, orain denbora gutti Etxekalten ikusteko aukera izan genuena. Iruñean Garaialde dago. Iñaki Salvador, azkenaldi honetan Barcelonan dabilen pianojolea. Gasteizko Angel Celada Trio. Eta Donostian gu, Kursaalekoak.
A.- Jazz munduan "fraseo" delakoaz nahi genizuke galdetu. Zer da fraseoa, eta zer nolako eboluzioa jasan du denboran zehar.
P.- Fraseoa, oso hitz guttitan, musika "esateko" modua da. Notak egiteko modua esaldien antzera. Esaldi musikalak egitea.
Be-bop sortu zenean iraultza bat izan zen. Estilo honen sortzaileak ofizialki "swing" joleak ziren. Gauero Minstons tabernan biltzen ziren zenbait elementu: Ch. Parker, B. Goodman, Th. Monk, Ch. Christian etab. Jendeak erotzat hartzen zituzten garaiak dira.
Hauek baino lehen C. Hawkins, L. Young-ek eta beste batzu fraseo klasikoa egiten zuten. Beno, esan beharra dago fraseoa inprobisazioan kokatzen dela eta horregatik jazzaren hasieran egiten ziren inprobisazioak kolektiboki egiten zirenez fraseo indibidualak ez zuen lekurik. Bestalde, fraseoagatik ba dago ezagutzea nor den jolea, horretara jarriz gero.
Be-bop-en fraseoa gogortu zen, swing-ekin apurtu nahiean beharbada. EEBB-etan egoera soziala hobetu zenean "cool-jazz" delakoa sortu zen. Aberastasunaren aurpegi polita. Be-bopa, berriz, musika krispatua da. Cool jazzeko fraseoa, beraz, goxoagoa da askoz. Ondoren, "hard-bop"a sortu zen, be-bop-en bersotzea gogorturik, eta elektrikoagoa. Jazz-rock, ECM eta antzekotan fraseo pop eta rock musikaren influentziaz beteta dago.
A.- Aizu Patri, azkenaldi hontan perkusionistaren figura gehiagotzen doala dirudi. Zer dela eta?
P.- Funky, salsa, eta halako ritmoak jazzean sartu direnetik honako fenomenoa da hau. Swing egiteko, ordea, ez da beharrezkoa, edo ez doakio agian.
A.- Beno, bukatzera goaz. Zer perspektiba ikusten duzu Euskal-Herriko jazzean aldaketarik ez bada, hobekuntza sakonik gabe.
P.- Perspektiba kaxkarrak. Musiko guztiek alde egiten dute... eta hori da nire helburua: kanpora ikastera joatea.
JALKI
32-33

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGOIALDE1
PertsonaiazGOIALDE1
EgileezJALKI1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude