K. Iturria: « Maisu Eta Gidari Genuen Mitxelena »


1984ko abenduaren 23an
Karmelo Iturriari elkarrizketa
Salbatore Mitxelenaren idazlan guztiak argitaraturik
K. Iturria: « Maisu Eta Gidari Genuen Mitxelena »
Salbatore Mitxelena olerkari zarauztarraren zantzuen bila joan gara Zarauzko frantziskotarren komentura. Aita Karmelo Iturria dugu solaskide. Salbatoreren laguna eta kidea abertzaletasonean eta erlijioan. A. Gandarias eta A. Iturriaren eskutik argitaratu dira «Mitxelenaren idazlan guztiak», bigarren tomoa oraintxe kaleratu delarik.
K. ITURRIA.– Salbatore gizon bezala nola zen jakiteko zerbait esaten du Villasantek liburuaren hitzaurrean...
ARGIA.– Itxuraz behintzat egozker galanta ematen du...
K.I.–Bai, hala zen.
A. - "Etxebeltz" baserrikoa zen ezta?
K.I.– Bai; Etxebeltzekoa. Nik askotan esan det Etxebeltzekoak suerte txarreko familia izan direla. Bere anaia frailea, bi ziren fraile, hil zen hogeita hamazazpi urte zituela. Bera hil zen berrogeita sei urte zituela. Bere arreba monja, hemen Santa Claran zegoena, orain beste bat dago, bi ziren... hura ere hil zen berrogeita bi urterekin. Beste anai bat, zapaterua zen, hil zen berrogei urte bete baino lehen. Ama hil zitzaien Salbatorek hamabost urte zituela... Suerte txarreko familia izan da. "Etxebeltz", " Etxebeltz" orain ez dago. «Etxebeltz» joan da. «Etxebeltz» zen Iñurritzako baserririk onenetakoa eta aberatsenetakoa. Bidea egiteko bota zuten baserria.
A.–Gauza bat da suerte txarreko etxekoa izatea. Bestea, kristautasunarena eta fraile juatearena...
K.I. Ez dut uste horrek eraginik izan zuenik bere bizitzan. Ez, ez. Bera oso alaia zen. Kantari ona. Oso kantari ona e!. Guk solista genuen Arantzazuko koruan. Tenor solista bera zen. Oso abots ederra zeukan.
Guk talde bat egiten genuen Agirretxe, Elustondo-Arantzazun dagoenaren anaia. Bolibian hil zena han nengoela-, Gandarias. Villasante, Mitxelena. hain ezagun ez diren beste bi eta ni. Bakoitzak norberak zeregin berezi bat hartu zuen. Mitxelena maisu bezala ikusten genuen guk. Bakoitzari bere saila eman zitzaion. Villasanteri autore zaharrak lantzea eta hori egin du bere bizitzan. Mitxelenari eman zitzaion gaia Arantzazu.
A.–Gerra ondoko giroa...
K.I.–Gerra ondorengo garaia zenez gu ibiltzen ginen tranpan bezala. Abertzaleak ginen, eta orduan abertzale azaltzea ez zen gauza ondo hartzen zena. Fraileen artean ere ez e! Hori zen mila bederatzirehun ta berrogeita bi, hiru, lau urte horietan. Orduntxe aldatzen hasi zen piskat gerra mundiala. Ordurarte frankista-nazistak ziren nagusi. Frantzia eta dena hartuta zuten. Eta gu geunden etsita. Gero hasi zen beste aldea. Orduan gu ere piztu egin ginen. Zer edo zer egin behar da, eta hasi ginen euskal aldizkari bat azaltzen. Gure artean eskuz eginda. Batak besteari eman eta honela. Lan guzti horren zuzendari edo gidari bezala Salbatore Mitxelena genuen. Eta orduan hasi zen pentsatzen «Arantzazu, euskal poema» egin behar zuela. Eta orduan egin zuen. Ez apaiza zela. Artean estudiante zela. Izango zituen hogeitabi. hogeitalau urte.
A.–Horren aurretik ere zerbaitetan aritua izango zen...
K.I.– Gerra aurretik ere olerkaria zen. Soldadu joan zen hamazazpi urterekin filosofia ikasten ari ginela. Olitetik Iruñeara eraman zuten. Seminario zabarra jarri zuten egoitza berezi bal bezala. Ez zegoen konforme eta joan zen frentera. Ez zen tiroka ibili e! Ibili zen kapellau baten laguntzaile bezala. Inpresio haundia egin zion gerrak eta orduan abertzaletasuna piztu egin zitzaion askoz ere gehiago.
A.–Arantzazuk sinbolo bezala izan duen garrantzia berari zor zaio. Hurbiletik ikusita, nola sortu zuen hori?
K.I.–Berak egin zuen... baina talde lana izan zen. Guk lagundu egin genion. Bultza egiten genion. Berak aurkezten zizkigun lanak eta guk «oso ondo, segi». Orduan debekatua geneukan euskaraz hitzegitea. Tranpaz hitzegiten genuen euskaraz.
A.–Zuen artean ere ez?
K.I.– Ez. ez. Orduan lortu genuen ba lau urte izaten dira teologia ikasteko, nere bigarren urtean, bera laugarrenean zegoela, lortu genuen arratsaldean ordubete euskaraz hitze|giteko. Ordubete hori pasatzen genuen euskaraz hitzegiten. Neri izugarri kostatzen zitzaidan. Ezin nuen. Bera baserritarra zelako edo hobeto egiten zuen. Apaiz egin aurretik bukatu zuen lana.
A.–Mitxelenari nabarmentzen zaio Kanta-zaharrak ezagutu eta maite zituela.
K.I. - «Ahoz aho, Arantzazuko ele-zarrak» izan zen berak Arantzazun egindako azken lana. Sorpresa bat izan zen berarentzat. Ez zuen uste halako balio haundirik zutenik hango kanta-zaharrek. Ezagutzen genituen kantak. Kantatzen genituen. Baina Lekuonaren «Literatura oral euskerika» irakurri zuenean izan zen berarentzat deskubrimendu bat. Zerbait berria aurkitu zuen. Orduan konturatu zen Arantzazuko kanta haiek geuk uste baino gehiago balio zutela.
Kanta-zahar horiek ziren... aspaldian erromesek gau osoa pasatzen zuten Arantzazun. Gau osoa pasatzen zuten errezoz. kantuz... eta kantu horiek ziren kanta-zahar horiek. Orduan garrantzi handia eman zien Mitxelenak erromantze horiei. Hori estudiatu behar zuela. Ikasi behar zuela eta egin zuen «Aboz abo». Ez da lan bukatua. Berak egin nahi zuen estudio sakon bat. Baina ez zen ailegatu egitera. Hau berria da oraingo liburu honetan atera delarik. «Bizi-ni» ere. Euzko Gogoan Guatemalan ateratakoaz aparte, hemen dugu lehenbiziko aldiz liburu bezala.
A.– Arantzazu, frentea, Arantzazu, Donostia... atzerrira Ameriketara.
K.I.–Gero gertatu zen guri gertatu zaizkigun gauza batzuk. Neri ere bai eta berari ere bai. Ikusten genuen egoera politikoa zaila zela, gure gustokoa ez zela. Orduan hasi ginen gure hitzalditan garbiago hitzegiten, gure eritziak azaltzen... Eta gobernadoreak gure kontra hasi ziren. Bi edo hiru abiso etorri zitzaizkion Mitxelenari eta orduan Ameriketara joan zen.
A.– Bigarren tomo honen hitzaurrean «nazional-katalizismoa» aipatzen du Joxe Azurmendik Mitxelenaz aritzerakoun...
K.I.–Nazional-katolizismoa guk azkenengo urte hauetan ez dugu onartu. Nazional-katolizismoa da katolikotasuna politikarekin nahastea bezala. Baina hori PNVk beti egin duen zerbait da nik uste. Eta hori Mitxelenak, nik uste, ondo ikusten zuela. Guk Francoren kontra esaten genituen gauzak guk geure alde. Euskal Herriaren alde egiten genituenak ziren. Esatebaterako gure hitzaldietan Euskal Herria esatea hori zen asmorik haundiena. Euskadi ezin zen esan ere egin. Gozatzen genuen Euskal Herria esatea. Arantzazuko sermoietan esatebaterako: Arantzazu Euskal Herriaren ama, eta horrelakoak esaten sentitzen ginen ondo. Hori da nazional-katolizismoa neretzako. Hori gaizki dagoen ala ez... Nik orduan oso ondo ikusten nuen eta pentsatzen genuen geure etorkizunak hortik jo behar zuela.
A.–Justu integristek eta katolikotasanari heltzen zioten beste muturretik zuek.
K.I.–Gure artean ibilitakotatik Villasante da pittin bat integrista. Eskubikoa izan da beti. Agirretxe. Mitxelena eta gu bestaldetik genbiltzan beti. Bestaldetik. Piska bat ezkerraldetik eta sozial arazoak eta azpimarratzen genituen gure lanetan eta sermoitan. Villasantek erligioa bakarrik: Eleiza, Jesukristo, Jainkoa. Guk ez. Hemengo problema, Euskal Herria egin behar dugu, Euskal Herria kristaua egin nahi badugu ba saiatu behar dugu hemengo problemak azaltzen, adierazten eta konponbide bat ematen. Giza eskubideen alde.
A.– Mitxelenaren sinbologian «Gurutzbidea» aukeratzen da frankisten «Kristo Rey»ren aurrean...
K.I.– Hala ezagutu genuen guk. «Herri bat Gurutzbidean». Orduan berak egin zuen Jesukristoren kalbarioa Euskal Herriaren kalbarioa bihurtu. Guretzat hala izan da. Arantzazun, Hospederiatik gora egiten genuen bidexka batetik gurutze astun bat eramanda kalbarioa. Garrantzi handiko gauza zen hori berarentzat. Euskal Herriaren egoera osoa ikusten zuen hor sartuta. Kalbarioa .Gurutzbidea da. Euskal Herriaren bizitza Gurutzbidea da beti berarentzat. «Bizi-nai» eta bizi ezin. Ez digute uzten.
A.–Eskudero musikoarekin harremanak ere bazituen...
K.I.–Oso onak gainera. «Zigor» opera egiten hasi zen Eskudero ni Ameriketara joan nintzenean. «lleta» egina zuen eta oso gustokoa zitzaion Mitxelenari. Oso lagunak ginen eta poeta eta musikoa oso ondo etortzen ziren. Mitxelena bizi izan balitz lan asko egingo zizkion Eskuderori.
A.- Lehen ere aipatu didazu Mitxelenaren idazlan guztien bigarren tomo honetan, zuk egindako lanean, bibliografia aipatzerakoan, hutsune txipi bat badagoela...
K.I.–Pena ematen dit Txillardegik duela gutxi ateratako «Euskal Kulturaren Zapalkuntza» aipatua ez izatea. Hor ere aitatzen da Mitxelena eta nik badakit Mitxelena Donostian zegoela, nola joan zitzaizkion Txillardegi eta beste gazte butzuk euskara ikasi nahi zutela eta. Eta oso harrera ona izan omen zuten gainera Mitxelenaren aldetik. Pena da baina liburua aterata gero ohartu nintzen horretaz.
A.–Gure belaunaldiko gazteontzat ez da oso ezaguna izan Salbatore Mitxelena. Urruti xamar bezala gelditu izan zaigu. Zer bila dezakegu guk Mitxelenarengan
K.l.– Aurrena bere idazlanak irakurri. Bi tomo haundi dira. Euskara oso ederra dauka, zuk badakizu, hitz-lauz eta bai olerkiz. Ez da izango moderno hauetakoa esatebaterako Joseba Sarrionandiaren poema bat irakurri eta Mitxelenaren bat irakurri eta oso diferenteak dira. Mitxelenak neretzat ematen du Euskal Herriarenganako maitasun sendo bat. Erlijioa ere bai. Erlijioa eta Arantzaruren mezua. Arantzazuk Euskal Herriari ematen dion mezua. Arantzazu Euskal Herriaren baketzailea. Arantzazu Euskal Herria batzen duena... Zaila da zuentzako. Ni konturatzen naiz, gazteekin nabil eta ez dute hau ulertzen. Hori. Mezu hori. Euskal Herriaren mezua. Euskal Herriarenganako maitasuna.
Iñaki URIA
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMITXELENA2
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURRIA1
PertsonaiazITURRIA1
PertsonaiazMITXELENA2
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude