Luxia: «Lau Urteko Lanarekin Ailegatu Gara Honaino»


1984ko irailaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zumaia traineruko patroia eta entrenatzaileari elkarrizketa
Zumaiako traineruak kontrariorik gabe amaituko du tenporada
Luxia: «Lau Urteko Lanarekin Ailegatu Gara Honaino»
Aste honetako ARGIA etxe gehienetara iritsi orduko Kontxako estropaden bigarren eguna ere jokatua izanen da, eta kasik aurrekoa bezain gauza segurua izango da Zumaiako traineruak eramango duala bertako ikurriña. Tenporada bukatzeko ez dira estropada gehiegi falta (sei edo zazpi bat) eta oraindik ere Kontxako duda gorputzean zeukatela Zumaiko traineruaren bi pertsonaiekin mintzatu nahi izan genuen. Batetik patroia eta bostetik entrenadorea, ezin gehiago eskatu. Klaudio Etxeberria «Gorria»ri eta Olasagesti « Luxia»ri, biak oriotarrak eta baste trainerutan ibilitakoak, Zumaiko bolada onaren meritu parte haundi bat zor zaie. Hizketaldi gozoa eskaintzen dutenetekoak, gainera.
ARGIA.–Zuek biok Zumaiaz aparte beste traineruetan ere ibiliak zarete. Nola iritsi zineten gaur zaudeten horretara?
OLASAGASTI «LUXIA».–Beno, ni 81an joan nintzen Zumaira, hemen Orion arraunean ibili ondoren, esan zidaten aber hango jendea entrenatzen hasi nahi nuen, eta han harez gero kuadrila dexentea zen. Geroztik beti jende berarekin aritu gara, eta oso jende gutxik aldegin du. Beste berri batzu ere etorri dira, baina gehienak ni sartu nintzenetik mantenitu egin dira, eta lau urteko lanarekin honaino ailegatu gara.
KLAUDIO ETXEBERRIA «GORRIA».–Ni, berriz, lehengo urtean hasi nintzen Zumaiarekin, aurretik toki askotan ibilia: Oriorekin, Mitxelinekin...
A.- Eta nolaz biok oriotarrak izanda Zumaira aldegin?
LUXIA.–Nik Oriorekin azkeneko tenporada 80an egin nuen. Gero 81 an ez zen orion txaluparik atera. Zumaikoek laguntza eskatu zidaten eta halaxe joan nintzen. Beste hau berriz joan den urtean etorri zen. Problema batzu izan ziren, besteekin ezin konponduz eta txalupatik kanpo utzi. Orduan nik eskatu nion aber etorriko zen, eta halaxe.
A.–Lehen esan duzu kuadrila ederra aurkitu zenuela, ezta?
LUXIA.–Bai, bai. Eta batez ere, ona izan da lau urtetan kuadrila bera ibili beharra, beraz konjunto haundia eta lau urteko lanarekin beti fondo gehiago eta dena hartua. Jendea, zaharra ez eta elkarrekin denbora askotan ibilitakoa.
A.–Zumaiak–gainerako ia guztiek ez bezala,ez dauka banku mobileko txaluparik. Orain arte bentaja bezala konisideratua izan da aurretik arraunketa olinpikoan arizana egotea...
LUXIA.–Beno, banku mobila ona da negurako, fisikamente preparatzeko bere zera du. Orain, behin banku mobilean ibilita gero txalupara egokitzeko denbora gutxiegi egoten dela, horrek ere badu bere problema. Zumaiak oraingoz behintzat ez dauka horretara dedikatzeko asmorik, eta ez dut uste kalterik egiten dionik. Egongo balitz, esan dizut, negurako hobe, baina gu negua orduko batelekin eta ere hasten gara.
A.–Noiztik hasita izaten duzue zuen tenporada?
LUXIA.–Guk urtarriletik hasten gara, pesekin, korrika, esprinak, mendia, aldapak... hori denekin eginez. Neguan hasten garenetik martxo aldera arte. Bitartean, noski, larunbat eta jaietan uretan ibiliz. Gero hasten gara tenporada batelekin, ondoren trainerilak eta azkenean txaluparekin.
Guk batelekin hasita bi urtetan Espainiako Txapeldun gelditu gara, eta geroago traineriletan ere berdin, bi urtetan txapeldun eta orain txalupekin ere gauza bera lortu dugu. Orain, jakina, gure ilusio haundiena Kontxako Ikurriña irabaztea da eta horretan ari gara.
A.–Zenbat arraunlari mogitu izan dira trainerarako?
GORRIA.–Aurten, denetara eginda, hemezortzi mutil ibili dira. Hiru trainerila atera genituen (Gipuzkoako ligilan aurrena eta bigarrena ibili dira bik). Hemezortzirekin ondo? jendea kanbiatzeko eta. Gainera, estropada asko dira eta egun berean edo batetatik bestera baten bat kanbiatzea ona izaten da.
A.–Entrenamenduek berebiziko pisua izango dute, noski, zuen arrakasta horretan...
LUXIA.–Guk asko entrenatzen dugu, egunero ordu t'erdi edo bi ordu egiten ditugu, eta hori oso inportantea da. Batez ere negu ona egitea da inportantea. Klaro, mutil batek egin lezake estropada batetarako preparatu hilabete batetan, baina gero hori mantenitzeko negua behar du, neguan lan haundia egina edukitzea. Bestela,hainbeste estropada ez dago aguantatzerik.
GORRIA.–Orain ez da lehen bezala, igual hiru edo lau estropada fuerte egin eta kitto. Orain hogei edo beharbada hogeitamar estropada egin behar izaten dira. Hori traineruekin baina kontutan hartu tenporada lehenagotik datorrela, batelekin hasten denetik.
LUXIA.–Zaila mantenitzea da. Mutila erraza da hilabete batetarako preparatzea eta puntan ibiltzea baina zailena gero mantenitzea da.
.–Aguantatu beharreko tenporada luze hori nola banatzen duzue? Zein da esfortxu gehienak biltzen dituen garaia?
LUXIA.– Nik uste dut denek Kontxako estropadaren arauera planteatzen dutela tenporada, hori fijo da. Kontxakoa bitartean izaten dira estropada haundiak eta Kontxakoa eta gero ere badira beste bost edo sei, baina tenporada beti Kontxaren inguruan ibiltzen da. Gure begirada beti Kontxako estropadan egoten da.
A.–Arraunaren munduan gauza asko aldatuko ziren azken urteotan, ezta?
GORRIA.–Dena, dena aldatu da. Hasi materialetik, segi teknikarekin eta baita preparazioan ere. Dena aldatu da. Esate batera, lehen askoz gutxiago ibiltzen zen. Garai batetan hilabeteko tartean ibili egiten zinen. Ni gogoratzen naiz igual Aiako puntatik etorri eta bi hilabetetan txalupan ibiltzea. Orain hori inposiblea da. Teknikamente gauzak aldatu dira baina batez ere fisikamente. Guk 70an Mitxelinekin ibiltzen ginenean Orio harrapatu genuen hilabete batez eta haiek bederatzi hilabetez ibilita. Gero konturatu ginen ibili egin behar zela, ibili eta ibili.
LUXIA.–Batez ere fisikoki aldatu da kontua, orain askoz gehiago ibiltzen da baina bestaldetik ere tresnak askoz estudiatuagoak daude, toletak, arraunak... txalupak berak txikixeagoak egiten dituzte, azkarragoak...
A.–Orain diru gehiago ere irabazten da saritan, ezta? Ala arraunlariek ez dute hainbeste nabaritzen?
GORRIA.–Begira, nik esango dizut. 1950 urtean Kontxan hogei mila duro ziren eta orain milioi erdia. Haren diferentzian, orduko premioa haundiagoa gaurkoa baino. Orduko garaiean hogei mila durorekin pisua erosi zitekeen... aber orain milioi erdiarekin.
LUXIA.–Arraunak diruagatik ez du merezi. Guk lehengo urtean hogeitabat mutil ginen eta urte guztikoak kontatuz bakoitzak ehun eta hogei mila pezeta egin genituen. Kontxakoa ez zen jokatu baina besteetatik kasik Guztiak guk eraman genituen... diruagatik ez du merezi. Gainera, txapelketa guztietan dirurik irabazi ez eta batzutan gustuak zure kargu.
A.- Nola ikusten edo ikusi duzue Orinko trainerua?
LUXIA. Beno, Orio ikusia zegoen lehengo diferentziak ez zirela normalak, hogei segundu eta hogeitamar segundu. Akaso inportantzia piska bat eduki zuen banku mobilean berandu artea ibiltzen egon eta uztaila bukaera arte banku mobilean ibilita gero akoplatzeko ere beharrezkoa da denbora piska bat. Baina ikusten zen gora etorri behar zuela eta gora etorri da. Lehengo urtean ere gauza bera izan zen, gora etorri zen eta aurten ere gora etorri da.
A.–Eta oraindik ere tenporada bukatu gabe dagoela (Kontxakoa oraindik ere hortxe), ez al zarete beldur Orio gehiegi gerturatuko ez ote zaizuenik?
LUXIA. Guk esperantza badaukagu geladtzen direnak ere irabazteko, eta kontxo... gero ere, gu normalean estropada inportanteetan igo egiten gara, akaso estropada alu batzutan ateratzen gara eta ez dakit gogo gutxiagorekin edo konfidantza gehiegirekin baina askotan uste baino okerrago ibili. Baina gero, estropada inportanteetan ondo egiten dugu beti. Nik uste dut ez dagoela arriskurik.
A.- Esate batera azken bi urteotan Kaikuri gertatu zaiona zuei gertatzea ez duzue posible bezala ikusten, hau da, puntan ibili ondoren zulean sartu eta atera ezinik?
LUXIA. Hori, hasten bazara piska bat besteei zer gertatu zaien ikusten, denei pasa zaie iguala. Izan zituen Pedreñak hiru-lau urte puntan ibili zena San Juanek izan zuen, Hondarribiak ere bai, Orio 70tik 74era muturrean ibili zen. Gero Santurizi izan zen, gero Kaiku... eta orain Zumaia garela. Puntan ibili ondotik jendea nekatu eta aldegin nahi izaten du eta normala da. Orduan berriz hasi behar duzu jende berriarekin eta zerotik hasita lau urtetan berriz ere puntan egoteko moduan. Urte bakar batetan ez dago ezer egiterik.
GORRIA.–Orain momentu honetan oso kuadrila ona daukatenak Santurtzi dira, oso jende gaztea, hasiberria eta oraindik ongi ez dabilena baina segituz gero hemendik urte gutxitara puntan-puntan ahal daitekeena.
A.–Eta zuek nola ikusten duzue zeuon buruak hurrengo tenporadarako? Maila berean mantentzeko adineko segimendua emango al dute arraunlariek?
LUXIA.–Badaude mutil batzu aldegiteko gogoz daudenak, igual zazpi urtez arraunean ibilitakoak eta nahiz eta zaharrak ez izan piska bat aspertu samarrak ere badaude. Ez dakit, batzuk esaten dute segituko dutela, beste butzuk geratu egingo direla, ez dakit ba. Hor badira batzu asuntoa markatzen dutenak, lagunen arteko zerak eta, haiek aldegiten badute denak atzetik eramango dituzte, haiek geratzen badira besteek ere segituko dute.
A.–Zumaiak nolako apoioa aurkitu izan du herrian?
LUXIA. Herria bastante ondo portatzen ari da. Guk Espainiako Txapelketara Castropola joateko dirurik ez geneukan eta eskatu genion Udalari ea lagunduko zuen eta 350.000 pezeta eman zituen. Eta hortik aurrerakoa (beste 40.000 duro) herrian bertan jaso zen, txaranga bat jarri eta kaleetatik diru eske. Horrezaz gain astero errifak egiten dira
A.–Gastu haundiak ekarriko dizuete traineruaren gorabehera guztiek, ezta?
LUXIA.–Gure kasuan uste dut lau milioi urteko direla.
A.–Zuek daukazuen dedikazioarekin badira hortik soldata kobratzen duten kirolariak. Zuek urrutitik ere ez...
GORRIA.–Ez, ez. Azpeititik eta Mantxinbentatik etorri behar dutenei gasolina pagatzen zaie baina besterik ez. Soldatarik kobratu izan den traineru bakarra Mitxelin izan da eta hura ere bukatu zen. Baina dirua kobratzearekin batera istiluak ere haundiagoak dira. «hark gutxiago tiratzen diola» eta antzeko esamesekin bueltaka giroa arraroagotu eta gaiztotu egiten da.
A.–Lagunarteko giroa ere inportantea izango da, bada, arraunean ongi aritzeko...
GORRIA.–Nik sekula ezagutu dudan kuadrila onena, hauxe, Zumaiako hauek. Esan elkarri...! Baina beti ondo hartu. Nire lehenengo estropada 1951.an egin nuen eta hemen bezalako girorik ez dut inon harrapatu. Kristorenak bota elkarri, baina ondo hartu, denak. Manga luzeko alkandora bati manga bat moztu eta besteak esango du «hau baten batek pagatu beharko du» baina haserretu gabe eta giro ederrean. Ni Mitxelinen ibili nintzenean beti puskaka ibiltzen ziren, bi handik, heste hiru beste izkinan, beste bost beren aldetik... baina oraingo kuadrila honekin ez, denak batera eta denak lagunak.
LUXIA.–Hor behin bi kuadrdla eginez gero, akabo. Hasten badira elkarri buruz gaizki esaka... giro onak asko balio du. Hamahiru mutilen arteko zerbait aurrera ateratzeko ezinbestekoa da horixe. Haserreekin hasiz gero ez dago zer eginik.
Sabin LASA
Klaudio Etxeberria eta "Luxia", patroia eta entrenadorea, Zumaiko traineruaren gorputza eta arima.
22-25

GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazOLASAGASTI3
PertsonaiazETXEBERRIA8
EgileezLASA5Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude