Hauteskunde sindikalak egin ziren EAEko irakaskuntza publikoan martxoaren 26an eta STEILASek emaitza historikoak lortu zituen. 5236 bozka jaso zituen Zurekin, publikoari tinko! lelopean eta LAB izan zen bigarren indarra 659 bozka gutxiagorekin. Hala ere, esan beharra dago, delegatu-kopuruari erreparatuz LAB aurretik dagoela.
Izan ere, modu desberdinean banatzen dira delegatuak; irakasleen artean delegatu bat lortzeko adibidez, beharrezkoak dira 102 bozka, erlijioko irakasleen artean 15 eta zerbitzuetako langileen artean berriz, 20. Bada, hau ez da irabazle eta galtzaileen kontua, baina gai horrekin loturiko zalantza ugari sortu dira ikastetxeetan, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gai hau komunikabideetan azaltzea.
STEILASentzat emaitza historikoak direla diogu, gure sindikatuak irakaskuntza publikoan inoiz sindikatu batek lortu duen babesik zabalena lortu duelako. Azken lau urte hauetan eginiko ibilbideari balekoa eman diote langileek eta aldi berean, bultzada ikaragarria jaso dugu datozen lau urteetarako. Indarberritu egin gara!
40 urte bete berri ditu sindikatuak, baina ez zen hutsetik abiatu, aspalditik baitator hezkuntzari garrantzia eman dion tradizio askatzailea. Hezkuntzak ibilbide luzea egin du; gutxi batzuen pribilegio izatetik unibertsala izatera iritsi da, baina ezin dugu ahaztu borrokarako gunea izaten jarraitzen duela. Horregatik, azken urtetan ere, hamarkada hauetan mantendutako koherentzia eta sindikalgintza-ereduari eutsi diogu: negoziazio kolektiboan gehiengo sindikalaren elkarlana, sistemaren ardatz Eskola Publikoa, justizia soziala, heteropatriarkatuari aurre egitea eta burujabetza.
Horrela, STEILASen, guretzat zutabe izan diren lan-ildo horiek, eguneroko sindikalgintzan gauzatu ditugu: duela lau urte LOMCEren aurkako
Hezkuntzak eduki sozial horien garapenerako duen garrantzia eztabaida ezina da. Horrela, gure sindikatuak garbi dauka euskal-kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako, justizia soziala bermatzeko eta herri gisa aurrera egiteko ezinbestekoa dela sistemaren ardatz Eskola Publikoa izatea. Euskal Eskola Publikoa defendatzen, zabaltzen eta indartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du STEILASek Lekeition, Bastidan, Etxarrin, Lesakan, Ordizian eta Hendaian
borrokan ari ginen, eta, besteak beste, beste eragile askorekin batera, LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza propioa eraikitzeko gida plazaratu genuen. Aurrerago, ELA eta LABekin batera baina STEILASen ekimenez, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan lan-baldintzak hobetzeko borrokari ekin genion eta ez da lehia antzua izan. Tartean, Hezkuntza Publikoaren alde, eta, segregazioren eta hezkuntzaren pribatizazioaren kontrako ekimen ugari bultzatu ditugu. Bestalde, hainbat argitalpen plazaratu ditugu: unitate didaktikoak azaroaren 25ean, martxoaren 8an eta maiatzaren 17an, genero eta aniztasun sexualerako gida, komunikazio inklusiborako gida, hezkuntza eta hizkuntzak eskola globalizatuan, pedagogia feminista, ebaluazioa aztergai... Ugari izan dira urte hauetan sindikatuak eginiko ekarpen garrantzitsuak eta horren beste adibide bat Hezkuntza Salgai dokumentala izan da; izan ere, herri batek bere hezkuntza-sistema eraikitzeko jorratu beharreko eztabaida asko erdigunean ipini ditu dokumentalak.
Hala ere, datozen lau urteetarako erronka asko ditugu oraindik. Azterketa sakona behar du sindikalgintza ereduak langileen parte-hartzea sustatu eta gure egunerokoan eraginkorragoak izateko. Askatzeko zaila izango den korapilo konplexu batean murgilduta dago Euskal sindikalgintza. Hala ere, 2017ko irailaren 4an, ELAk eta LABek adostutako --Aldebakarreko Burujabetza Prozesu Sozial Baten Alde dokumentua argitaratu zutenean, argi izpi bat ikusi genuen. Orain, berriz, bertan jasotakoa garatzeko eta horretarako konpromiso irmoa hartzeko deia luzatzen diegu sindikatu biei. Bere apaltasunetik behar den bultzada emateko prest dago STEILAS. “Eduki sozial argia daukan aldebakarreko burujabetza prozesua martxan jartzea; jendarte osoari, eta bereziki langile-klaseari, estatus politiko eta instituzional berria defendatu, zein lortzeko aukera emango diona”. Hori zen dokumentu hartan jasotakoa laburbiltzen zuen konpromisoa eta badugu horri heltzeko garaia! Egungo egoeran, nekez egingo baitugu aurrera herri honetan..
Hezkuntzak eduki sozial horien garapenerako duen garrantzia eztabaida ezina da. Horrela, gure sindikatuak garbi dauka euskal-kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako, justizia soziala bermatzeko eta herri gisa aurrera egiteko ezinbestekoa dela sistemaren ardatz Eskola Publikoa izatea. Euskal Eskola Publikoa defendatzen, zabaltzen eta indartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du STEILASek Lekeition, Bastidan, Etxarrin, Lesakan, Ordizian eta Hendaian. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako programan sinatutakori eusten diogu gehiengo sindikala osatzen dugunok; hots, 0-3 adin tartean, baita gainontzeko hezkuntza etapetan ere (unibertsitatea barne), eskatzen diren plaza guztiak sare publikoan estaltzea, doan.
Ekintza sindikalari eta justizia sozialaren aldeko borrokari dagokienez, hezkuntzako langileen lan-baldintzak hobetu eta pribatizazio dinamikak eteteko bidean, beharrezkoa ikusten dugu konfrontazio eremuak mantendu eta zabaltzea. Bai EAEko eta bai Nafarroako gobernuen hezkuntza-politikek alarma gorri guztiak piztuta izatera behartzen gaituzte!
Amaitzeko, Nafarroan ere irakaskuntza publikoko hauteskundeak badatoz eta mugarri garrantzitsua daukagu maiatzaren 22an. Hego Euskal Herriko irakaskuntza publikoan babes zabalena duen sindikatua izaten jarraitzea espero dugu. Ahotsa eta bozka langileek daukate. Guk, bitartean, lanean jarraituko dugu ikastetxez ikastetxe, langileen zerbitzura beharrean jarraituko dugu, lanean beti aldaketa sozialerako Euskal Herriko proiektua garatzen! Rikardo Arregi steilaskideak, behin esan bezala, STEILAS bezalako sindikatu batean lan egitea, munduko gauzarik poetikoena baita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]