Zumarragako fabrikaren etorkizuna oso kolokan jarri du Arcelor Mittalen zuzendaritzak

  • Arcelor Mittal transnazionaleko zuzendaritzak Zumarragan daukan lantegiko jarduera eteteko asmoa agertu du. Hala jakinarazi dio enpresa batzordeari, merkatuan gaur egun dauden baldintza zailak argudiotzat jarrita. Lantegiko 352 beharginak nora eraman aztertuko dutela iragarri dute; behin horri buruzko negoziazioa amaituta, lantegiaren etorkizuna erabakiko litzateke. Hartutako erabakia behin betiko itxieratzat jo daiteke, ELAren esanetan.


2016ko martxoaren 15an - 17:53
Fabrikako 350 langileak beste norabait eramaten saiatuko da zuzendaritza, behin betiko erabakia hartu aurretik (Arg.: Otamotz).

Enpresako zuendaritzak hainbat arrazoi eman ditu jardueraren etenaldia justifikatzeko. Batetik, esan dutenez, Txinako produktuen esportazioa handitzeak %18 jaitsiarazi zituen salmentak 2015eko azken lauhilabetekoan. Bestetik, zenbait produkzio gastu handiegiak direla adierazi dute, hala nola argindarraren kostua, Espainiako Estatuan garestiagoa baita Europako beste herrialde batzuetan baino. Txatarra inportazioekiko menpekotasun handiegia ere aipatu dute jarduerarekin jarraitzeko oztopoen artean.

Sindikatuak erabakiaren erabat kontra agertu dira. LABen ustez, Arcelor Mittal langileen eta euskal jendarte osoaren bizkar barre egiten ari da. "Eusko Jaurlaritzak multinazionalarekiko duen morrontza agerian geratu da", esan du sindikatu abertzaleak, "ez dugu sinisten hau bat-bateko erabakia izan denik, lehenagotik prestatutako plan baten parte baizik".

ELAren iritziz, transnazionalaren zuzendaritzak hartutako erabakiak ez du merezi "itxiera" beste izenik. Emandako argudioak errefusatu ditu sindikatuak: "Zumarragako lantegiak gaur pairatzen duen egoeraren arduradun nagusia Arcelor Mittal da", adierazi dute prentsa ohar baten bidez. 

Jaurlaritzaren politikaren emaitza, ELAren ustez

LABek bezala, Jaurlaritzaren erantzukizuna azpimarratu du ELAk: "Gasteizko gobernuek hamarkadatan egin ez duten politika industrialaren emaitza dugu oraingo itxiera bolada. Industria sailburuek pozez hartu izan dute euskal industriaren aleak multinazionalei saltzea, erabakiguneak milaka kilometrotara geratzen zirelarik". Sindikatuaren esanetan, Lakuak aurrera darama industrian zuen partaidetza gutxitzeko prozesu bat; "horren ondorioak orain ari gara jasaten". Zumarragako fabrika ixteko erabakiak 600 inguru langileri eragingo diela gogorarazi dute, "azpikontratetako jendea eta garraiolariak kontuan hartuta",

Eusko Jaurlaritzak atsekabea agertu eta enpresaren jokabidea drastikotzat jo du. Erabakia hartzeko modua ere kritikatu du EAEko gobernuak, Josu Erkoreka bozeramailearen ahotik. Erkorekak esan du Arcelor Mittalek bestelako jarrera agertu eta erakundeei lankidetzan aritzeko eskaintza egin beharko ziekeela, Zumarragako lantegiaren egoera konpontzen saiatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude