Zumaia, Getaria, Zestoa eta Aizarnazabalgo alkateen gutuna Osakidetzari

  • Gutuna Uemak ere sinatu du, eta salatu dutenez, "euskaraz ez dakien pertsona bat kontratatu du Osakidetzak, lau herri horietako osasun etxeetan sortzen diren beharrak betetzeko". Kontratua urtebeterako da, baina luzatzeko aukerarekin. Erakunde publikoari eskatu diote mediku elebiduna berma dezala, "erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 08an - 10:30
Argazkia: baleike.eus

Urola Kostako lau alkatek gutuna bidali diote Osakidetzari, horrek euskaraz ez dakien mediku bat kontratatu duelako lau herri horietako osasun etxeetan lan egiteko. Sinatzaileak Iñaki Ostolaza (Zumaia), Haritz Alberdi (Getaria), Mikel Arregi (Zestoa) eta Mari Karmen Arregi (Aizarnazabal) alkateak dira. Josu Labaka Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak ere sinatu du gutuna.

Eskaera zehatza egin diote Osakidetzari: mediku elebiduna jar dezala, “erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko”. Gogorarazi dute udalerri horietan herritarren %80a baino gehiago euskalduna dela, eta “benetan larria” iritzi diote hizkuntz baldintzarik ezarri ez izana lanpostu horri. Aipatutako profesional hori urtebeterako kontratatu du Osakidetzak, lau osasun etxeetan sortzen diren beharrak betetzeko, eta kontratua luzatzeko aukera dago.

Irakurri osorik gutuna:

Urola Kostako lau alkatek Osakidetzara bidalitako gutuna


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude