Zugarramurditik Erratzura eginen du Gazte Martxa Ernaik, eta Elizondon amaituko da musika jaialdi batekin

  • "BostEHun eta zutik!" lelopean ospatuko du Ernaik aurtengo udaberriko ekimena. Apirilaren 14an martxan abiatuko dira gazteak Zugarramurditik Erratzura, ostean, Elizondora iristeko. Musika doinu, hitzaldi eta tailerrez beteko dute Baztan gazte independentistek.

Martxaren aurkezpena Elizondon. Argazkia: Ernai
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko urtarrilaren 14an - 08:50
Azken eguneraketa: 09:51

Urteroko gazte independentisten topalekua da udaberriko ekimena. Eta aurten ere hala izatea espero dute Ernaiko kideek; bi urteko geldialdiaren ostean, Euskal Herriko gazteria independentistak berriz topo egiteko unea izango baita. Covid19aren ondorioz bertan behera gelditu zen 2020ko "BidEHbat" gazte martxa eta 2021eko apirilean zehar eredua birpentsatu eta “EH! Ez gaude inoren zain” lelopean hainbat kontzertu antolatu zituen gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hainbat txokotan.

Gaur Elizondon egindako agerraldian azaldu duten moduan, aurtengoan ekimena ohiko moduan aurrera eramatea da gazte antolakundearen asmoa. Horretarako, gazte martxa eta musika jaialdia uztartuko dituen formatua dute esku artean. Baztanen lurreratuko da egitasmoa, “BostEHun eta zutik!” lelopean. "Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenari keinua eginez, zutik dagoen herria eta zutik dagoen gazteria badela aldarrikatuko dugu", adierazi dute. Efemeridea aitzaki hartuta, aurrera begira jarri nahi du antolakundeak: "Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzeko gazteriaren grina eta bultzada irudikatu nahi dugu ekimenean. Bestelako Euskal Herria posible delako: feminista, justua, ekologista... Eta gazteok eguneroko lanean ari garelako bide hori eraikitzen; herriz herri, auzoz auzo, gazte asanbladetan, neska* gazte taldeetan, ikasgeletan, bertso eskoletan, osasungintzaren aldeko plataformetan..."

Apirilaren 14an Zugarramurditik abiatuko da gazte martxa eta Erratzun egingo dute geldialdia. Hurrengo egunean Erratzutik Elizondora iritsiko dira eta bertan ekingo diote egitarau politiko eta musikalari. Hitzaldiek, tailerrek eta aisialdi eskaintzak osatuko dute egitarau zabala. Apirilaren 17an, Aberri Egunean, amaituko da egitasmoa.

Alta, ostiral eta larunbatean musika eskaintzak hartuko du erdigunea, musika jaialdi oparo bat antolatuko baitute. Hainbat talderen izenak eman dituzte jakitera: Xiberoots, Herdoil, Perlata, Iheskide eta Tribade taldeak izango dira Elizondon, beste askoren artean. Hemendik eta aste batzuetara iragarriko dute kartela osorik, sarrerak salgai jartzearekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude