Zubietako erraustegiko eraikitze lanak, azken txanpan

  • Usurbil herriko puntu askotatik begi bistakoa dugu jada Zubietako erraustegia. Eraikitze lanak azken txanpan dituzte jada.


2019ko martxoaren 15an - 11:15
Zubietako erraustegia martxoaren 13an. Haren aurrean nabarmen, Usurbilgo kaxkoko etxeak. (Argazkia: Noaua)

Etenik gabe ari dira Zubieta gainean, dagoeneko leku askotatik begi bistakoa dugun erraustegia eraikitzen. Lanak azken txanpan dituzte jada, ondoko irudietan ikus dezakezuenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatua duen egutegia kontuan izanda, aurtengo urrian instalakuntza osoa martxan izatea aurreikusten du. Lanak noski, lehenago amaitu nahi dituzte, ekainerako. Ekainetik urrira erraustegia probetan izan nahi dute.

Edozein kasutan, instalakuntza lehenago hasiko da hondakinak jasotzen, Foru Aldundiak dituen aurreikuspenen arabera, hilabete honetan bertan edota apirilean. Honenbestez, ondorioztatu daitekeenez, instalakuntzaren zati bat asteotan jar dezakete martxan.

Gogoan izan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek martxoaren 6an onartu zuten gehiengo osoz hain zuzen, Zubietako erraustegian oinarrituriko 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana. Plan hau babestu zuten EAJ, PSE eta PPk. Aurka bozkatu zuten EHBilduk eta Ahal Dugu Podemosek.

Albiste hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.

 

 

 

(Argazkia: Noaua)

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude