Zubietako erraustegiaren ikuskatzailea ikertzeko eskatu du fiskaltzak, legez kanpoko praktiken berri zuelakoan

  • Ura drainatzeko baimendu gabeko tutu bat ezarri zuen zabortegiak, eta Zubieta inguruko uren kutsadura iturri dela salatu dute eragileek. Ikuskariak prebarikazioa egin ote duen ikertzea eskatu du fiskaltzak. Zaldibarko ikuskaritza-aktak egin zituen bera da.


2022ko urriaren 20an - 17:38
Zubietako Arkaitzerrekan apar likatsua atzeman zuten udaran / Argazkia: Noaua

Zubietako erraustegia ikuskatu duen funtzionario batek prebarikazioa egin ote duen ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak. Orain arteko ikerketen arabera, zabortegiaren ikuskaritzek “ez-ikusiaren egin dute” zabortegitik ura kanporatzeko baimenik gabe ipinitako “ageriko” tutu baten aurrean. Drainatze tutu hori errausketaren ondorengo gasak husteko hodi sistemari lotuta zegoen, hain justu hezetasun arazoak suertatu ziren puntuan.

GuraSOS elkarteak egindako ikerketa bat dago fiskaltzaren dekretuaren atzean. Erraustegiaren legez kanpoko praktikak azaltzeaz gain, zehaztu du nor izan den erraustegiari halakorik egitea onartu diona. Ikuskaritzetan parte hartu zuten, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak, Ekondakin erraustegiko kontzesionarioak eta Ekobal enpresa operadoreak. Bisita horietako batean, URA Agentziako ordezkari bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bat ere izan ziren.

Guztietan pertsona bera zen ikuskatzailea, gurasoen plataformak argitu duenez: Hipolito Bilbao Intxaurraga, IPPC Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateraturako Batzordearen Ingurumen Saileko arduradun teknikoa, Jaurlaritzan. GuraSOSek azaldu duenez, Bilbaok egin zituen Zaldibarko zabortegiko ikuskapen-aktak ere, hondamendiaren aurretik.

GuraSOSen ikerketa Gipuzkoako Fiskaltzari helarazi zioten, eta, horren harira osatu du ikuskaritzari delitu zantzuak aurreikusten dizkion dekretua. Zehazki, ingurumen-prebarikazioari egiten dio erreferentzia, eta Zigor Kodeak ezartzen duenez, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdia ekar dezake. Hortaz gain, funtzionarioa inhabilitatu dezake eta isunak ezarri.

Epaitegietara iristea espero den auziak azken udara honetan ditu aurrekariak. Zubietako Arkaitzerrekako uretan substantzia toxikoak isuri zirela salatu zuen Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Txosten bat osatu zuten eta ondorioztatu erraustegian izan zezakeela jatorria. Berria egunkariak irailean argitaratu zuen ikerketarako balizko informazioa, Zubietako drainatze sistema klandestinoaren berri eman baitzuen. Erraustegian lanean aritutako behargin batek eskainitako agiri eta irudien bitartez, aditzera eman zuen 2019an ezarri zutela ura kanporatzeko tutua, nahiz eta argitu ez dutela bertan jarraitzen duen ziurtasunik. Informazio hori erabili du GuraSOS elkarteak ikerketan sakontzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude