Zubietako erraustegia ezingo dute abian jarri 2019an

  • Atzerapenak pilatzen ari zaizkie Zubietako erraustegiaren arduradunei eta dagoenekoz ziurra da labeak ezingo dituztela agindu bezala piztu 2019 honetan. Energia elektrikoa erraustegiraino iristeko sistemak nozitu du matxura nagusia, baina plantaren beste ataletan ere beranduegi dabiltza.


2019ko urriaren 29an - 11:49

Iñaki Petxarromanek gaur Berria-n plazaratu duen "Transformadore baten matxurak lau hilabetez atzeratu du erraustegia" kronikan aurreratu ditu egoeraren zehaztasunak. Petxarromanek erraustegi barruko iturrietatik berretsi ahal izan duenez, erraustegiko transformadore nagusia matxuratu egin zen udan eta geroztik hainbat hilabetetan aritu dira aztertzen eta konpontzen saiatzen, baina urrira arte ez dute lortu behar bezala energizatzea.

Horrela jakin da Gipuzkoako agintariek orain artean segurtzat emandako epeak ez dituela beteko Zubietako erraustegiak: "Urte hasieran, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak iragarri zuen obrak aurreikusitako epeetan amaituko zituztela, eta udazkenean martxan egongo zirela bai tratamendu mekaniko-biologikoko planta (TMB), baita erraustegia ere. Azaroa ate joka dago, eta oraindik ez dira hasi hondakinak erretzen erraustegian, ezta proba fasean ere. Horrekin hasten direnetik martxan jartzen den arte hainbat hilabete behar izango dituzte, eta, arazorik izanez gero, proba prozesu hori dezente luza liteke".

Baina transformadorearen matxurak eragindakoa ez da Zubietako konplexua nozitzen ari den atzerapen bakarra. Berria-ren arabera, horretarako epea gainditu arren oraindik martxan jarri barik daude TMBaren bai bio-lehortzeko xafla eta bai zabor-hobia: "Areago, hobia urez beteta dago, eta zaborra pilatzen hasi aurretik lehortu eta garbitu beharko lukete. Atzerapenaren beste seinaletzat jo daiteke, halaber, hondakinak hobitik altxatu eta labeetara botatzen dituen garabiak oraindik ez dauzkala hamarratzak jarrita".

Albiste hau publikatzeko orduan ez zen ezagutzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailaren erantzunik. Argitu beharrekoen artean dauka zein ondorio ekarriko dizkion Ekondakin konpainiari eraikuntza eta pizte lanen epeak bete ez izanak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude