Zubietako errauskailuaren lanak etenda

  • Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoaren administrazio kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran erabaki du bertan behera uztea Zubietan errauste planta eraikitzeko lanak. GHKk ohar baten bidez 17:00etarako egin die dei kazetariei albistearen zehaztapenak Zubietako Artzabaleta orubean bertan emateko.


2013ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Erraustegiaren lanak bertan behera utzi ditu GHKk.

Kazetariei bidalitako deialdian dio hitzez hitz:

"Zubietako errauste planta, prentsaurre deialdia. Zubietako errauste plantaren eraikuntza lanen exekuzioa bertan behera uzteko GHK SAUren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakia azaltzea. (...) Prentsaurrekoa: 17.00etan. Emalea: GHK-eko Administrazio Kontseilua. Hizlaria: GHK-ko Presidente Ainhoa Intxaurraundieta".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude