Zuberoa, Erronkari eta Zaraitzuko herritarrek mugak irekitzea aldarrikatu dute

  • Joan den urtarrilaren 8az geroztik Frantziako Gobernuak itxita dauzka Larraineko eta San Martingo Harriko mendateak. Biak dira pasabide Nafarroako Zaraitzu eta Erronkari, eta Zuberoa artean. Igande honetan, azaroaren 14an, 80 bat pertsona bildu ziren Larraineko lepoan muga irekitzeko eskatuz. Ondoren Irati-Abodi Mendi Zentroan otordua egin zuten, musikariek lagunduta.


2021eko azaroaren 15an - 11:12
Azken eguneraketa: 12:26
Larraineko edo Iturzaetako lepoan egindako bilkura.

Paueko prefetak urte hasieran pasabide horietan kontrolak jartzeko agindua eman zuenean, “terrorismo islamiarra, drogak eta legez kanpoko inmigrazioa” aipatu zituen mugak ixteko arrazoi gisa. Harrez geroztik, Zuberoako zein Nafarroako bi bailaretako herritarrek hainbatetan eskatu dute mugak irekitzeko. Halaxe adierazi dute ARGIAra bidalitako agirian:

“Hiru bizi eremuetako herritarren arteko harreman kulturalak eta ekonomikoak baldintzatu dizkigute, eta oroz gainetik, familia arteko harremanak zangopilatuak izan dira. Frantziako Estatuaren ordezkari den Paueko prefetak lekuko herritarrak eta instituzioak mespretxatzen ditu. Ez dugu onartzen euskal herritarren arteko harremanak baldintzatzen eta oztopatzen dituen erabakia”.

Mobilizazioaren eragileek azaldu dutenez, iragan uztailean Zaraitzuko eta Erronkariko tokiko erakundeek idazkia bideratu zuten Nafarroako Gobernura, mugak irekitzeko egin beharreko eskaerak egin zitzan Frantziako Estatuko agintarien aurrean. Aztertuko zutela erantzun zieten Foru Gobernutik, baina, salatzen dutenez, mugak oraindik itxita daude.

Larraineko edo Iturzaetako portuan egindako bilkuran esan zutenez, mendateok libre ez iragan ahal izateak herritarren oinarrizko eskubideak urratzen ditu eta ez dute debekua errespetatuko. “Euskal Herrian gaindi ibiltzeko eskubidea" aldarrikatu dute eta, gainera, ekimena baliatu nahi dute “Erronkari, Zaraitzu eta Zuberoako herritarren, eragileen eta instituzioen arteko saretzea aldarrikatzeko. Harreman sareak birsortu eta elkarlana sustatzeko engaiamendua hartzen dugu”.

 

 

Irati-Abodi Mendi Zentrora jaitsi ziren ondoren eta han egin zuten otordua.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muga Politika
2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


2023-12-20 | Hala Bedi
Europako Migrazio eta Asilo Itunak pertsona migratzaileen aurkako praktikak legeztatuko dituela salatu dute

Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Frantziak migratzaileak legez kanpo kanporatzen dituela ebatzi du Europako Auzitegiak

Irailaren 21eko ebazpenak dio europarra ez denak epe jakin bat duela lurraldea bere borondatez uzteko, eta Frantziak ez du hori betetzen.


Eguneraketa berriak daude