Europako Migrazio eta Asilo Itunak pertsona migratzaileen aurkako praktikak legeztatuko dituela salatu dute

  • Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 20an - 07:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Migrazio eta Asilo Ituna Giza Eskubideen eta Europaren balioen «aurkakoa» dela salatu dute kolektiboek, eta eskuin muturraren agendak markatu duela.

Azaldu dutenez, dagoeneko ematen diren hainbat praktika «legeztatu eta zabaltzea» ekarriko du ituna onartzeak. Horien artean honakoak aipatu dituzte:

  • Estatu kide bakoitzak «Hirugarren Herrialde Seguruen» zerrenda egingo du, eta horrek esan nahi du nazionalitate horiek dituzten pertsonek ezin izango dutela asilorik eskatu Batasuneko estatuetan.
  • Berehalako kanporatzeak eta deportazioak legeztatuko dira eta Frontexek erabateko askatasuna izango du.
  • Dublingo Itunaren epea luzatuko da, eta, beraz, oraindik egoera erregularizatu gabe duten pertsonen egoera are larriagoa izango da.
  • 6 urtetik aurrerako umeak ahalko dituzte deportatu eta aurpegi eta hatz-marken azterketak egin.

Gogorarazi dute, gainera, Europako herrietara iristea lortzen duten pertsona migratuek desberdinkeria jasan behar dutela, eta forma askotako arrazakeria.

«Heriotza eta kanporatze politikak» amaitzea exijitu dute eta errespetua, berdintasuna eta duintasuna oinarri izango duten migrazio-politikak egitea.


Muga Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...