Satlantis Microsats enpresa bizkaitarrak aldarrikatzen du gaurko “Gerra Hotz Berrian” Mendebaldeari laguntzen diola: berak darama lidergoa Europako Defentsa Programaren esparruan 4,8 milioi euroko dirulaguntza jaso duten bi proiektutan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere beste 4 milioi euroz lagundu diote satelite-enpresa honi. Bere jatorrizko konpainia estatubatuarraren presidentea goi kargua izana da bai Armadan baita Defentsa Departamentuan ere George H. W. Bushen agintealdian.
“Europako armada baterantz jo beharko genuke, urrats handiak ari dira egiten azpiegitura militar bat eraikitzeko”. Hala mintzatu zen duela hilabete batzuk Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria. 2016an, “Ukrainako krisia” deiturikoan, bi hegazkin bonbaketari errusiar ibili ziren euskal kostaldearen gainean eta ordezkari jelkideak ahalegin handiagoa egin zuen armada europar baten sorrera bizkortzeko eta “eragozteko errusiarrek horrelako sarraldi gehiago egitea”.
Europak daukan Defentsa arloko Industria Garatzeko Programan parte hartzen duten euskal konpainien artean nagusi da Satlantis Microsats bizkaitarra. Leioako (Bizkaia) kuartel nagusia 2019ko otsailean inauguratu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Konpainiak bere aurkezpenean dio ”satelitezko soluzioak” eskaintzen dituela, irtenbide satelitalak eskaintzen dituela “segurtasunaren arloko erronkei” erantzuteko. Zehazki, bere negozio ereduaren gako nagusitzat aipatzen ditu “itsasoaren eta mugen zainketak”. Bera da gaur egun Nemo eta Optisse proiektuen burua; proiektu horiek 4 milioi euro eta 874.000 euro jaso dituzte, hurrenez hurren, eta Europako bijilantziarako funtsetatik .
EAEko dirulaguntza publikoak
EAEko administrazio publikoek milioiak gastatu dituzte Satlantis Microsats laguntzen. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak 959.999 euroko dirulaguntza eman dio enpresaren “Bizkargi” proiektuari; horren helburua da “bereizmen oso handiko lurreko behaketarako lehen satelite estandarizatu industrializagarria garatzea”. Satelite-konpainiaren beste ekimen batzuetarako dirua ere jarri du: 422.880 euro Kubekam proiekturako, 85.587 Stalan-Bat-erako, 52.642 Lamia-rako eta 30.000 ISM-erako.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Hazitek programako laguntzen esparruan funts publikoak jarri ditu Satlantisen beste proiektuotan: Lur-1 (1.053.247 euro), Igela (118.102), Pegasso (56.000) eta Lur (54.807). Gainera, Eusko Jaurlaritzak enpresaren inFocus proiektuan inbertituko du.
Dirulaguntzen atala amaitzeko, Seed Capital Bizkaia erakunde publikoak 997.839 euro dauzka inbertituta konpainia honen akzioetan. Guztira, NATOren eta Errusiaren arteko gerra-arriskuaren beroaldi betean, Europako Armadari eta espazioaren konkistari egindako ekarpenak diru-kutxa publikoei kostako zaizkie lau milioi gehiago.
Bushentzat lan egindako presidentea
Satlantis Microsatseko akziodunen artean nabarmentzekoa da Everis aholkularitza-enpresa, lehendakari daukana Eduardo Serra Defentsa ministro ohia. Honek garrantzi berezia eduki du satelite-konpainiaren funtzionamenduan. Hordago-El Salto-k eskuratu ahal izan duen dokumentu baten arabera. Everiseko zuzendaritza-taldeak erabaki zuenean Satlantisen FIT Inversión enpresak zeuzkan akzio guztiak erostea, babesa eman zion aurrez Espainiako Defentsa Ministerioaren eta CNI Espainiako zerbitzu sekretuaren oniritzia jaso zuen bazkide industrial batek. Alde horretatik, isilpean Satlantis sendotuta dago Espainiako estatuan, protagonista nagusi moduan.
Bestalde, enpresak NATOrekin daukan harremana are sendoago dago joan den apiriletik: hilabete horretan Satlantis LLC jatorrizko enpresa iparramerikarrak presidente berri izendatu zuen Sean O’Keefe, George H. W. Bush lehendakari zela hainbat goi kargutan egona. O’Keefe izana da, besteak beste, Presidentearen Aurrekontu Bulegoko zuzendariordea, Estatu Batuetako Itsas Armadako idazkaria baita Defentsa Departamentuko Chief Financial Officer ere.
Ricardo Martí Fluxá TEDAE Defentsa Enpresen Elkarteko presidenteak –ITP Aero euskal enpresako presidente ohi eta Segurtasuneko Estatu idazkari ohia ere badenak– goraipatu egin du Eusko Jaurlaritza armagintzari ematen ari zaion babesa.
Satlantis konpainiaren kontseilari ordezkaria den Juan Tomás Hernaniren iritziz, “Defentsari dagokionez Gerra Hotz berri batean gaude”. Horregatik, bere enpresak erabaki du Mendebaldeari laguntzea.
Nabari da hala dela, enpresaren bezeroetako bat Pentagonoa baita: Pentagonoa enpresa bizkaitarrarekin elkarlanean aritu da errazteko “espaziotik zelatatu eta gainbegiratzea petrolio-findegiak, petrolioa erauzteko plantak, gas- eta petrolio-hodi eta biltegiak, lurreko eta itsasoko aerosorgailuak, goi-tentsioko lineak eta zentral nuklearrak”. Hori posible izan da Satlantisen produktu izarra den “iSIM” kamera satelitalari esker.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]