Zourdine Thior jokalari oriotarrak Logroñes futbol taldearen jarrera arrazista salatu du

  • UD Logroñes taldeko zaletuen bere aurkako irainak ohikoak zirela salatu du, eta klubarekin hitz egin bazuen ere ez zuela neurririk hartu. Apirilean zaletu baten aurka oldartu zen Thior, berari eta bere aitari zuzendutako irainengatik, eta klubak taldetik bakartu du. Klubak, berriz, komunikatu baten bidez adierazi du ez duela irainen berri izan orain arte.


2023ko maiatzaren 25ean - 11:24
Azken eguneraketa: 14:36
Argazkia: UD Logroñes
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zourdine Thior UD Logroñes taldeko jokalari ohiak salatu du bere aurkako irain arrazistak jasan dituela taldeko zaleen aldetik, eta klubak ez diola babesik adierazi. Apirilean, Amorebietaren aurkako partidan Logroñoko zaletu bati eraso egitea egotzita, klubak taldetik bakartu zuen jokalari oriotarra. Thiorrek  EITBri azaldu dionez, irain arrazistak egin zizkioten berari eta bere aitari, eta horregatik heldu zion kolkotik zaletuari: "Klubak errazena egin zuen, ni baztertu".

Thiorrek adierazi du klubaren partetik babes falta sumatu duela. Azaldu duenez, Zornotzakoa ez da jasan duen irain bakarra izan: "Partidaro jasotzen genituen irain arrazistak, baina, batez ere, Instagramen eta Twitterren". Klubaren webgunean bertan irain arrazista ugari irakur daitezkeela ere esan du. Thiorren esanetan, klubarekin hitz egin zuen irainez, baina taldeak ez du horien aurkako neurririk hartu.

EITBko adierazpenen ondoren, UD Logroñesek komunikatua atera du, eta adierazi du ez duela irain arrazisten berri izan orain arte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!