Steilas oso kezkatuta dago goi-mailako prestakuntzarako eta teknologia garapenerako proiektu berrien inguruan instituzioek hartutako erabaki politikoekin, bereziki Zorrotzaurreri dagokionez. Izan ere, ekimen pribatuan oinarritzen den irakaskuntza eta ikerkuntza eredua sustatzeak arduratzen gaitu.
Horretaz gain, hiriaren garapen eredua beste behin errentagarritasun ekonomikoaren mende egoteak ere larritzen gaitu. Hori guztia posible egiteko baliabide publiko ugari (eraikuntzak, lurzoruak, dirua...) erabiliko dira, guztionak diren baliabideak, eta norabidea zuzendu ezean, onurak sektore pribatuen eskuetara baino ez dira joango.
Harrigarria iruditzen zaigu Zorrotzaurreko proiektuaren baitan unibertsitate publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), jasaten ari den ahanztura eta marjinazioa. Unibertsitate publikoa izan da, eta gaur egun ere bada, gure herrian prestakuntzaren eta ikerketaren eragile nagusia; gure herriaren garapen zientifiko eta kulturalari funtsezko ekarpena egiten diona; eta pertsona guztiek, haien jatorri sozioekonomikoa edozein dela ere, unibertsitate ikasketak egiteko oztoporik ez izatea bermatzen duena. Nolanahi ere, instituzioek Bilbo Unibertsitate Hiria eta Jakintzaren eta talentuaren uharte izeneko proiektuak ia bere osotasunean unibertsitate pribatuen inguruan sortu nahi dituzte.
Digipen, Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Cambridgeko Unibertsitatea dira Bilbon egoitza ireki edo haien instalazioak zabalduko dituzten unibertsitateetako batzuk. Horretarako, eskura izango dute Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa. Bien bitartean, UPV/EHUk Basurtuko Medikuntza Fakultate berria nola atzeratzen eta murrizten joan den ikusi behar izan du. Medikuntza Fakultaterako azpiegitura hori beharrezkoa da eskaintza publikoaren kalitateari eusteko, gaur egun instalazio hondatu eta zaharkituetan ari baitira. Hala ere, politika hau beste leku batzuetan dagoeneko gauzatu da: pribatizazioa sustatzea zerbitzu publikoak abandonatuz eta alde batera utziz.
Gure ustez bestelako politika mota bat egin daiteke. Urruti joan gabe, eta Bordele adibidetzat hartuz, ikasleak, gazteak eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko politika garrantzitsuak garatu dituzte, betiere parametro publikoen pean, unibertsitate publikoa proiektu osoaren ardatz gisa hartuta
Hori guztia, espazio berriak dakarren hiri-garapena kontuan hartu gabe egin da, gizartearen eta hezkuntzaren premiak ez baitira aintzat hartu. Egun, Zorrotzaurren 'ikerketa eta berrikuntza aplikatuari' loturiko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bakar bat eraikitzea dago aurreikusita, baina ez dago proiekturik Haur Hezkuntzarako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako. Hori gutxi balitz, ez dago edozein auzotan beharrezkoak diren oinarrizko gizarte zerbitzurik.
Gure ustez bestelako politika mota bat egin daiteke. Urruti joan gabe, eta Bordele adibidetzat hartuz, ikasleak, gazteak eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko politika garrantzitsuak garatu dituzte, betiere parametro publikoen pean, unibertsitate publikoa proiektu osoaren ardatz gisa hartuta. Baina "Euskadiko jakintzaren Manhattanen" ez dago publikoarentzako lekurik. Goi-mailako hezkuntzan sartzeko bide bakarra gehiengoarentzat ezinezkoak diren diru-kopuruak ordaintzea bada, elitismoaz ari gara hitz egiten, hau da, herritar guztien eskubideak gutxi batzuentzako pribilegio bilakatzeko prozesuaz.
Erakundeen babesa izango duen, eta zientzia eta jakintza demokratizatuko dituen unibertsitate publiko eta sendo baterako sarbidea bermatu behar dugu. Garapen eta hedapen bidean, unibertsitate publikoa bazterrean utzi duen Zorrotzaurreko Unibertsitate Hiriaren proiektuak hezkuntzaren eta jakintzaren pribatizaziorako bidea hartu du; hezkuntza deskonektatu egin du herritarrengandik, eta merkataritzara eta interes partikularretara zuzendu du.
Ondorioz, STEILASek hezkuntza eta gizarte eragileekin, eta sindikatuekin batera plataforma anitza osatzeko urratsak emango ditu hezkuntza publikoa, inklusiboa eta kalitatezkoaren defentsan.
Ez dugu pribilegioen uharterik nahi, ez gure hirian, ezta gure politika publikoetan ere. Interes politiko-ideologikoen, zein merkataritza-interesen mende egongo ez den goi-mailako hezkuntza publikoaren alde lanean jarraituko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]