ZIRA: Hondakin nuklearrak isurtzea galarazteko baso okupatua

  • Frantziako estatuak industria nuklearraren hondakinak gordetzeko lurpeko depositu bat eraiki nahi du Bure herriko basoetan, eta ZIRA ekimeneko kideek 220 hektareako lursaila okupatu dute proiektua galarazteko.


2018ko otsailaren 23an - 12:34
ZIRA ekimeneko kideak Lejuc basoan (Arg: @ZIRAdies)

Frantziako Gobernuak Notre-Dame-des-Landes herriko aireportuaren proiektua atzera bota du berriki, baina ZIRA ekimenaren kontra egin du orain: Lejuc basoko erresistentzia gunean bizi den jendea kanporatzen saiatu da ostegunean Frantziako Polizia.

Cigeo Bury da hondakin nuklearrak gordetzeko lurpeko depositu bat eraiki nahi duen proiektua. Hogei hilabete dira Cigeoren aurkariak Bure-ko Lejuc basoan erresistentzia kanpamendua antolatu zutenetik. Zuhaitzetan etxolak egin dituzte, eta han bizi dira.

Ostegunean kanporatuak izan ziren arren, ZIRA ekimeneko kideek basora itzultzeko asmoa adierazi dute : "Ez dugu amore emango, basoa defendatzen jarraituko dugu. Atzokoa kanporatze sinbolikoa izan zen, gobernuaren komunikazio estrategia bat".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Eguneraketa berriak daude