Frantziako estatuak industria nuklearraren hondakinak gordetzeko lurpeko depositu bat eraiki nahi du Bure herriko basoetan, eta ZIRA ekimeneko kideek 220 hektareako lursaila okupatu dute proiektua galarazteko.
Frantziako Gobernuak Notre-Dame-des-Landes herriko aireportuaren proiektua atzera bota du berriki, baina ZIRA ekimenaren kontra egin du orain: Lejuc basoko erresistentzia gunean bizi den jendea kanporatzen saiatu da ostegunean Frantziako Polizia.
Cigeo Bury da hondakin nuklearrak gordetzeko lurpeko depositu bat eraiki nahi duen proiektua. Hogei hilabete dira Cigeoren aurkariak Bure-ko Lejuc basoan erresistentzia kanpamendua antolatu zutenetik. Zuhaitzetan etxolak egin dituzte, eta han bizi dira.
Ostegunean kanporatuak izan ziren arren, ZIRA ekimeneko kideek basora itzultzeko asmoa adierazi dute : "Ez dugu amore emango, basoa defendatzen jarraituko dugu. Atzokoa kanporatze sinbolikoa izan zen, gobernuaren komunikazio estrategia bat".
Hier la gendarmerie donnait ses propres images aux médias. Aujourd'hui, 2 journaliste avec nous dans les arbres, un autre point de vue #Bure pic.twitter.com/y2TCxJ9dy0
— Les ZIRAdiéEs (@ZIRAdies) February 23, 2018