Zinemaldiaren inaugurazio egunean elkarretaratzea, ikus-entzunezkoetako euskararen “egoera tamalgarria” salatzeko

  • Aurtengo Donostiako Zinemaldian oso gutxi izango dira euskaraz edo euskarazko azpidatziekin emango diren pelikulak, Sail Ofizialean adibidez 109 emanalditik bat bera ere ez. Pantailak Euskaraz ekimenak egin du azterketa eta Zinemaldiaren inaugurazio eguna aprobetxatuz elkarretaratzea deitu du Kursaal parean, ostiralean, ikus-entzunezkoetan euskarak duen “presentzia eskasa” salatzeko.

Donostiako Zinemaldiaren aurreko edizio bateko argazkia.

2022ko irailaren 13an - 11:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zinemaldian eskainiko dituzten 573 emanaldietatik, jatorrizko bertsioa euskaraz 5 emanaldik izango dute, eta elebidun edo hirueledunak direnak beste 11 izango dira. Euskarazko azpidatziak izango dituzten saioak, berriz, 37. Eta euskarara bikoiztuta 5 saio egongo dira, denak haurrei zuzendutako filmak. Guztira, beraz, emanaldien %10,1 izango da euskaraz, eleanitza, edo euskarara azpidatzita. Aldiz, emanaldi guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpidatziekin eskainiko dira.

Pantailak Euskarazek egindako azterketaren datuak dira, eta ondorioa garbi du ekimenak: “Nekez uler daiteke hainbeste diru publikorekin ospatzen den ekitaldi honetan, bi hizkuntza ofizial dauden lurralde batean, euskarak, eta beraz, euskaldunok, horrelako diskriminazioa jasatea”.

Ekimeneko kide Alex Aginagaldek azaldu digu Zinemaldiaz harago doan errealitatea dela deskribaturikoa eta ostiralean, 19:30ean Kursaalen deitu duten elkarretaratzean, euskarak pantailetan oro har duen “presentzia lotsagarria” salatzea dela asmoa, inauguraziora agintari ugari etorriko dela aprobetxatuz. Izan ere, “zinemetan, zinema jaialdietan, telebistan zein plataformetan euskaldunok bizi dugun diskriminazioa amaitzea erakundeen ardura dela uste du Pantailak Euskarazek”.

Zehaztu dute euskara normalizatzeko legearen arabera "Jaurlaritzak neurriak hartuko dituela bi hizkuntza ofizialen erabilera arian-arian berdintzeraino". Lege honek, ordea, 40 urte egingo ditu laster, “eta bertan jasotzen diren artikulu asko oraindik ez dira betetzen”, kritikatu dute. Azken finean, “irizpideak ezarri daitezke zinemaldien hizkuntza betebeharrei dagokienez eta telebista publikoan euskara lehenesteari dagokionez; euskarazko ikus-entzunezkoetara bideratutako aurrekontua handitzea eta euskarazko bikoizketararako dirulaguntza lerro berriak sortzea ere Euskal Herriko administrazioen esku dago; eta zinema aretoetan hizkuntza kuotak ezartzea ere legez egin daitekeen zerbait da, filmen erdia, gutxienez, euskaraz, euskarara bikoiztuta, edo euskarara azpidatzita eman daitezen”.

Euskal Herri osoko zinema aretoetan urtean zehar estreinatzen diren filmen %1 soilik estreinatzen da euskaraz. “EITB telebista publikoan ere ez dago ia euskarazko zinema eskaintzarik, eta merkatuan nagusi diren streaming plataformetan ere, euskararen presentzia oso txikia da”. Horregatik guztiagatik, hilaren 16an aldarria aterako dute kalera, “Pantailak euskaraz, gure eskubidea” lelopean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-10-06 | Sustatu
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Eguneraketa berriak daude