Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

  • Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik itsasora, Palestina aske izango da" esanez amaitu zuen. Berlinen delitu dira esaldiaren bi zatiak.


2025eko otsailaren 20an - 07:30
Jun Li zuzendariak egin zituen adierazpenak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den asteburuan Europako zine jaialdien artean esangura berezia duen Berlinaleren edizio berria egin da Alemaniako hiriburuan, eta egun batzuk igarota, sareetan zalaparta sortuta, festibaleko zuzendaritzak oharra kaleratu du, "marra gorria gurutzatu" dela eta "atsekabetuta" daudela esateko. Ordu gutxi geroago, Berlingo Poliziak jakinarazi du ofiziozko ikerketa abiatu duela. Izan ere, Berlingo estatu-hirian, ez da lehen aldia auzitegiek "itsasotik ibaira" esate hutsa delitutzat hartu dutela; esaldiaren bigarren partea, "Palestina libre" esatea, leku gehiagotan da delitu. Auzitegien arabera, adierazpen horiek "Israelgo Estatuaren existentzia" ukatzen dute.

Hong Kongekoa da Jun Li zinegilea, Queerpanorama filmaren zuzendaria. Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu zuen lan berria; queer munduan zentratzen bada ere, adierazpen askatasun ororen aldeko pelikula da zuzendariaren esanetan. Hori adierazita, terrenoa prestatuta, filmeko aktore Erfan Shekarriz irandarrak  bidalitako testua irakurtzeari ekin zion Li zuzendariak. Izan ere, aktoreak aurrez jakinarazi zuen ez zela Berlinalen egongo, Palestinaren genozidioa babesten duten erakunde publiko alemaniarrek finantzatua delako.

Honelakoxea da sekuentzia, publiko arteko kamera batetik ikusita. Shekarrizen hitzak irakurtzen hasten da Jun Li: "Film hau ikusten ari zineten unean, milioika palestinar Israelgo Estatuaren atzaparretan itota daude, kolonialismo basatian. Alemaniako Gobernua, Berlinaleren beraren existitzea bermatzen duena, modu batera edo bestera, palestinarren aurkako apartheida eta genozidioa bermatzen ari da Ekialde Hurbilean". Publikoaren artetik lehenbiziko oihua entzuten da: Eta Txina, demokrazia al da?. Jendearen oihuek bi segundoz eteten dute Liren hitzaldia, atzera berreskuratu arte: "Dei egiten dizuet alemaniarroi, segi dezazuen defendatzen adierazpen askatasuna, kasu honetan Palestinaren izenean, zuen agintariek eraiki baitute erabateko klima politiko beldurgarri eta faxista".

"Gure filma askatasunari buruzkoa da", esanez jarraitzen du Lik: "Ez gara aske izango guztiok aske izan arte, izan queer, izan palestinar". Publikoko batek oihua: Edo judutar!. Pertsona horri txalo egiten diote batzuek, baina zuzendariak hizketan jarraitzen du: "Ohorea eskatzen dut eraildako haur palestinarrentzat, guraso eta senideentzat, 1948tik ikusi gabeko erasoaldiaren testuinguru honetan". 

Gutxi batzuen txalo eta gehiengoaren txistuen artean, honela amaitu zuen hitzaldia: "Ibaitik itsasora, libre izango da Palestina".

Ikusi jarraian:

Poliziaren ustez, "Israelen existentzia jomugan" ipini zen

Ikerketa abiatu du Alemaniako hiriburuko land-eko poliziak, antza Israelen aurkako gorrotoa hauspotzen duelako Jun Li zinegileak irakurritako mezuak. "Palestina librea izango da" esate hutsa delitu da Alemanian; eta Berlingo hiri-estatuan, "ibaitik itsasora" esatea ere zigortu izan da behin baino gehiagotan.

Komunikatu bidez, Berlinale zine jaialdiaren antolakuntzak gogor kritikatu ditu gertakariak, jaialdia ospatu eta hiru egunetara. "Marra gorriak igaro dira", adierazi dute: "Parte hartzaileei argi adierazi genien non zeuden mugak, eta oso atsekabetuta gaude; zaintzarik eta errespeturik ez da egon publikoarekiko. Partekatzen dugu jendearen mina".

Hedabideen posizionamendua

Hedabideak ere ildo horretan lerratu dira. Bild egunkari alemaniarrak, esaterako, titularrera eraman du Gorroto israeldarra Berlinaleko oholtzan; eta Jüdische Allgemeine egunkariak, Alemaniako komunitate juduan oso zabaldua denak, Antisemitismoaren enegarren gertakaria gisa titulatu du. 

Egunkari horrentzat izuaren leloa da "ibaitik itsasora" esatea, eta bere webgunean gutxienez dozena erdi albiste topa daitezke Berlinaleko gertakariari loturikoak. Gaiari zuzenean lotuta ez doan beste hau, asteartekoa, esanguratsua da: Der Spiegel egunkaria seinalatzen eta kritikatzen du, saiakeragile indiar bati elkarrizketa labur bat egiteagatik. Editoriala dirudien artikuluan, "gaur da eguna Alemaniako egunkariek Israelen aurkako inoiz baino mezu gehiago zabaltzen dituztena", diote.

Hedabideak bezalaxe, iritzi publikoa ere antisemitismoaren ideia horretan dabilela kontatzen zuen ARGIAn, 2.870 alean, Alemanian bizi den Ghayath Almadhoun artista palestinarrak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


Eguneraketa berriak daude