Zigortu nahi dituzten gazteen aldeko elkarretaratzea Bilboko Aste Nagusian

  • Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea zena defendatzeagatik zigortu nahi dituzten gazteak babestera deitu du Kukutzarekin Elkartasuna taldeak. Aste Nagusiko asteazkenean, abuztuaren 26an, egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan udaletxe aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abuztuaren 18an - 10:42

Epaiketak

Gaztetxea eraitsi zuten egunean Errekalden atxilotutako hogei lagun epaituko dituzte irailean. Desordena publikoak eragitea leporatuta, 18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak bakoitzarentzat. Eta, horietako birentzat, zortzi hilabete gehiago, erresistentzia egin izana leporatuta.

Hogei horiek, ordea, ez dira auzipetu bakarrak. Duela hilabete batzuk beste 23 lagun epaitu zituzten usurpazio delitua leporatuta, eta horietako 22 absolbitu egin zituen epaileak. Bat, ordea, hiru urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen, atentatu delituagatik. Fiskaltzak epaia errekurritu du, eta tramite egoeran dago uneotan.

Irailaren 12a

Kukutzarekin Elkartasuna taldeak salatu du Fiskaltzaren errekurtsoa eta iraileko epaiketa “zentzugabekeria hutsak” direla, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu. Kukutza eraitsi izanak sortutako haserreak bizirik dirauela erakutsi eta udaran elkartasun olatu bat piztu nahi dute: “Irailaren 12an Bilbon egingo dugun mobilizazioan lehertuko da olatua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


Eguneraketa berriak daude