Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

  • Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


2016ko apirilaren 19an - 16:47
Kukutzaren aldeko mobilizazioetan atxilotutako auziperatuei babesa adierazteko mobilizazio asko egin dituzte. Argazkia: Topatu.eus

KET taldeak baloratu du sententzia Zirika Herri Gunean egindako agerraldian, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak erabakia iragarri eta astebetera.

Hemezortzi atxilotuak iazko irailean epaitu zituen Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak. Bederatzi hilabeteko zigorra jarri zioten auzipetu bakoitzari “desordena publikoa” egotzita, eta 84.000 euroko kalte-ordaina.

Helegitea jarri zioten sententziari, eta erabakia atzera bota du orain Lurralde Auzitegiak. Atxilotutako hemeretzi lagunetatik hemezortzi absolbitu egin ditu, eta bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote.

“Manifestazio eskubidea gauzatzeagatik” atxilotu zituzten hemeretzi lagunak, Elkartasun Taldeak salatu duenez. Epaiketan parte hartu zuten ertzainen testigantzak “kontraesankorrak” izan zirela gehitu dute, eta adierazi dute atxilotuen funtsa “ahulenekiko ausazko erasoa” izan zela.

Ez da azken kasua

Ez dira Kukutzaren aldeko mobilizazioen harira auziperatutako bakarrak. 2015eko urtarrilean beste 23 lagun epaitu zituzten usurpazio delitua leporatuta; 22 absolbitu egin zituen epaileak. Bati, ordea, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten atentatu delitua egotzita.

Helegitea jarri zioten sententziari eta erabakiaren zain daude orain. Dena den, orain arteko epaiketa guztietan auziperatutako guztiak absolbitu dituzte, eta hura ere absolbitzea espero dute.

Uriola.eus hedabideak prentsaurrekoaren bideoa egin du

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


2015-09-09 | Garazi Zabaleta
Kukutza eta Kortxoenea gaztetxeen aldeko manifestazioak larunbatean

Bilbon eta Donostian mobilizazioak eginen dituzte larunbatean gaztetxeen alde. Deialdi bateratua egin dute Kukutzako 19 auzipetuei eta desalojo arriskuan den Kortxoeneari babesa adierazteko. 


Eguneraketa berriak daude