“Kukutza eraisteko erabakiaren atzean asmo politikoak zeuden”

  • Ezustean harrapatu du sententziak Iñaki Carro, Kukutzaren hustean izandako istiluengatik epaitu dituztenen abokatua. Info7 irratiari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, espero zuen 23 lagunen absoluzioa baina beste pertsona bati hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote.


2015eko otsailaren 09an - 15:55
Azken eguneraketa: 17:27
Ertzain baten testigantzan oinarritzen da epaia. (Argazkia: Zuialde Herri Informazioa).

Carroren ustez denborak arrazoia eman die usurpazio delitua egozten zieten 23 lagunei. “Lurren jabe den enpresa eraikitzaileak zoru horretan ez zuela ezer eraikitzeko asmorik baieztatu digute eta ez zegoela justifikatuta eraikina husteko egon zen presa”. Bestalde, usurpazioa leporatzeak ez zuela “inolako zentzurik” gehitu du abokatuak, Kukutzarena “okupazio publikoa” zelako eta bertan egiten ziren jarduera batzuk diru-laguntza publikoak jasotzen zituztelako.

Elkarrizketan adierazi duenez, argi du Kukutza eraisteko erabakiaren atzean “asmo politikoak” zeudela. “Proiektu hau desagerrarazteko asmoa zegoen guztiaren atzean”, argitu du Carrok.

Froga bisualik gabe epaitu da, ordea, Kukutzan blokeatuta zeuden eskailera batzuen harira gertatu zen istilua. Eskaileretako blokeoa kentzen sei ordu eman zituzten ertzainek eta ez dago ondoren izan ziren lau orduko liskarren irudirik. Soilik, ertzain baten testigantzan oinarritzen da epaia eta ertzainen artean “kontraesan ugari” zeuden Carrok adierazi duenez. “Ertzainek pilota bakarra bota omen zuten lau orduz iraun zuten istiluetan eta soilik pertsona bat identifikatu zuten, pilota batek belaunean eman ziolako”. Epaia errekurrituko dute baina errekurtsoa onartuko ez balute, kondena bete beharko luke zigortuak.

Beste epaiketa baten esperoan

Oraindik beste epaiketa bat geratzen da irekita Kukutzarekin lotuta. Hemen, Kukutza eraitsi ondoren izan ziren istiluengatik 20 gazte daude akusazioekin. Kasu honetan ere ertzainen testigantzak dira froga bakarra. Oraindik ez dago epaiketa honen data finkaturik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-14 | Garazi Zabaleta
Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


Eguneraketa berriak daude