Bi urte eta erdirainoko kartzela jokoan Kukutza defendatu zuten 19 lagunek

  • Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.


2015eko irailaren 14an - 11:34
Bilbon Kukutzaren alde eta epaituak izango diren 19 gazteei babesa adierazteko manifestazio jendetsua egin zuten (argazkia: Topatu.info)

Lau urte beteko dira irailaren 21ean Ertzaintzak Bilboko Kukutza III gaztetxea desalojatu zuenetik. Errekalde auzoan istilu handiak gertatu ziren egun haietan, gaztetxea defendatzera atera ziren milaka herritarren eta poliziaren artean. Ertzaintza gogor oldartu zen babesa adieraztera gerturatutako jendearen aurka, eta jende ugari atxilotu zuten.

Iñaki Carro auzipetuen abokatuak Euskadi Irratian adierazi du epaiketa hau Kukutzaren aldeko “mugimendu erraldoiaren” aurkakoa dela, eta nabarmendu du auzipetuei istiluak eragitea leporatzen badiete ere, hauek gertaerak baino lehenago atxilotu zituztela.

Azken orduan Kukutzako Twitter kontutik zabaldu dutenez, epaiketa hasi da eta Udaleko abokatua ez da aurkeztu.

Kukutzaren eta Kortxoenearen defentsan manifestazioak larunbatean

Larunbatean gaztetxeen eta gune autogestionatuen alde mobilizazio jendetsuak egin dituzte Bilbon eta Donostian.

Bilbon Kukutzaren aldeko eta epaituak izango diren 19 gazteei babesa adierazteko manifestazioa egin dute Jesusen Bihotzetik abiatuta. EH Bildu, UdalBerri eta Ganemosen babesa jaso du mobilizazioak.

Donostian Groseko Kortxoenea gaztetxearen alde izan da ekimena. Giro alaiean, irailaren 4ean Udalak abiatutako desalojoaren aurka egin eta gaztetxea bizirik nahi dutela aldarrikatu dute. Topatu.info-k bi mobilizazioen jarraipen zabala egin du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kukutza
Bost urteko hutsunea

2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]


Kukutzako mobilizazioetako hemezortzi atxilotu absolbitu dituzte, eta bat zigortu

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.


Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek

Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.


Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra Kukutzako auziperatu guztiei

Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.


2015-09-09 | Garazi Zabaleta
Kukutza eta Kortxoenea gaztetxeen aldeko manifestazioak larunbatean

Bilbon eta Donostian mobilizazioak eginen dituzte larunbatean gaztetxeen alde. Deialdi bateratua egin dute Kukutzako 19 auzipetuei eta desalojo arriskuan den Kortxoeneari babesa adierazteko. 


Eguneraketa berriak daude