ARGIA.eus

2021eko urriaren 18a

Hiru urterainoko zigor eskaerak Kukutza babesteko eraikinean iraun zutenentzat

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2015eko urtarrilaren 22a
Kukutza eraikina hustea saihesteko hainbat lagun igo ziren teilatura. (Argazkia: Uriola)

Urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean epaituko dituzte horietatik 24. Gaztetxea hustu zuten unean teilatuan iraun zuten gazteak dira epaituko dituztenak.

Usurpazio delitua leporatzen diete 23 laguni eta bakoitzarentzat 960 euroko isuna eskatu du fiskaltzak. Beste gazte bati berriz, teilatutik hainbat objektu botatzea egotzita hiru urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote.

Kukutzarekin Elkartasun Taldeak azaldu duenez, egun hartan grabatutako irudiek ez dute halakorik erakusten. Salatu dute Ertzaintzaren hitza dela gaztea kartzelaratzeko erabilitako froga bakarra.

Epaiketak salatzeko protestak

Epaiketak salatzeko, hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Urtarrilaren 28an eta 29an elkarretaratzeak egingo dituzte 8:30ean hasita epaitegi aurrean, eta urtarrilaren 30an manifestazioa deitu dute 20:00etan Sabin Etxe aurretik hasita.

Dena den, oraindik beste 20 auzipetu daude epaiketen zain “desordena publikoagatik”; fiskaltzak horientzat 18 eta 30 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du.

Ametsak hutsarazi zituztenekoa

Kukutza eraikin okupatu bat izatetik harago, Errekalde auzoko bizigarri ere bazen.

Eraikina husteko eta eraisteko aginduak hainbat mobilizazio eta protesta sortu zituen. Jarraian bildu ditugun bideoetan daude egun horietako zenbait irudi:

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kukutza  |  Ertzaintza  |  Bilbo  |  Epaiketak

Kukutza kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude