Kukutza eta Kortxoenea gaztetxeen aldeko manifestazioak larunbatean

  • Bilbon eta Donostian mobilizazioak eginen dituzte larunbatean gaztetxeen alde. Deialdi bateratua egin dute Kukutzako 19 auzipetuei eta desalojo arriskuan den Kortxoeneari babesa adierazteko. 


2015eko irailaren 09an - 09:54
Kukutza bota zutenetik lau urtera eginen dute 19 gazteen aurkako epaiketa Bilbon (argazkia: diagonalperiodico.net)

Bilbon “desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatzen diete auziperatutako 19 gazteei, eta 18 hilabetetik lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak haientzat. Kukutza bizirik. Elkartasuna ez da delitua! lelopean abiatuko da manifestazioa Bilboko Jesusen Bihotzetik 18:00etan. Zea Mays eta Akerjembe Sound Sistemak bertan izanen dira giroa alaitzen.

Gaztetxea bota zutenetik lau urtera, irailaren 14 eta 16an izanen da epaiketa Bilbon. Kukutzako auzipetuen aurka abiatutako prozesuetatik azkena izanen da, eta eskatzen duten zigor kopuruari begira gogorrena ere bai.

Kukutzarekin Elkartasun Taldeak salatu du gaztetxea defendatu zuen jendea epaitzen ari diren bitartean, epaitu gabe geratuko direla “espekulazio higuingarria egin duen Cabisa enpresa, maniobra espekulatibo antisozialetan ardura osoa duen eta Kukutza botatzeko indar guztia egin duen Bilboko Udala eta PNV alderdia, Errekalden hiru egunez terrorea hedatu zuen Ertzaintza eta erakunde hauetako arduradunak”.

Autogestioaren, okupazioaren eta gaztetxeen alde mobilizatzeko deia egin diete jendarteari larunbaterako, eta Donostiako Kortxoenea Gaztetxeari ere babesa adierazi diete.

Donostian, Kortxoenearen aldeko mobilizazioa

Mobilizazio egunerako deialdi bateratua egin dute Donostian eta Bilbon. Gipuzkoako hiriburuan, manifestazioa eginen dute larunbatean Kukutzako auzipetuei babesa adierazteaz gain Kortxoenea Gaztetxea defendatzeko. 17:30ean abiatuko da mobilizazioa Boulevarretik

Irailaren 4ean Donostiako Gros auzoko gaztetxea eraisten saiatu ziren. Eraikinaren jabeak hondeamakina bidali zuen hara, baina gerturatutako jendearen babesak eta protestek atzera bota zuten eraistea.

Kortxoenea errekuperatu dute gazteek, eta hura defendatzeko hautua egin dute. “Kultur ereduen arteko talka argia da. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan sartzeko hilabete gutxi falta direla, Kortxoenea Gaztetxea bezalako gune kulturala eraitsi nahi izatea oso larria dela uste dugu”, adierazi dute gaztetxeko kideek.

Donostia eta Bilboko mobilizazio bateratuko kartela

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kortxoenea Bizirik
Kortxoenea gaztetxearen desalojoaren epaia
"Justizia espekulatzaileekin lerratu da beste behin"

Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi... [+]


Kortxoenea eraitsi zuen enpresaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean

Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.


2017-06-22 | Xalba Ramirez
Adarra Saria 2017
Ez da inoiz hilko

Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


Eguneraketa berriak daude