Zigor eskaerak mantenduta amaitu da Ernaiko zazpi gazteren aurkako epaiketa

  • Fiskaltzak urtebete eta urte eta erdi arteko zigorrak eskatzen ditu gazteentzat, eta 20.000 euro isun eta kalte-ordainetan. Epaia aste gutxi barru ezagutuko da.

Epaiketaren hasiera egunean kontzentrazioa antolatu zuen Ernaik epaitegien aurrean. Argazkia: Ernai.

2022ko ekainaren 23an - 12:52

Ekainaren 15eko asteazkenean hasi zen epaiketa Bilbon, eta gaur amaitu da, Berria-k jakinarazi duenez. Fiskaltzak akordioa egitea proposatu zien gazteen defentsari, baina gazteek ez zuten onartu, eta hasierako zigor eskaerak berretsita amaitu da epaiketa. Agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak eragitea leporatzen diete gazteei; Ernaik “polizia muntaia” salatu du.

Zortzi atxilotu eta dozenaka zauritu

Iragan urteko maiatzean mobilizazioak deitu zituen Ernaik Euskal Heriko hainbat tokitan, “gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatzeko”. Bilbon eta Gasteizen Ertzaintza gazteen aurka oldartu zen: Bilbon zazpi gazte atxilotu zituen Poliziak –horietariko bi ospitalean artatu behar izan zituzten–, Gasteizen bat, eta 60 pertsonatik gora zauritu zituen, Ernaik salatu zuenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude