Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

  • Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta egitarauan orduerdiro izango da ekitaldiren bat gozatzeko: sei liburu aurkezpen, lau kontzertu txiki... Aurtengoan Daniel Landart izango da omendua eta Arantxa Hirigoien antzerkigilearekin arituko da elkarrizketan "Zubiburu" mahai-inguruan.


2024ko maiatzaren 07an - 12:56
Azken eguneraketa: 2024-05-08 12:02
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskara ala ezkara lemapean egin du egoeraren irakurketa Maddi Zubeldia Baltsan elkarteko kideak: "Mugaz honaindian ekarpen handia egin zaio euskal literaturari (hemen sortu zen) eta, Lapurdin bereziki, literatur tradizio handia izan da. Mendeak zeharkatu dituen euskararen aldeko kate horren katebegi bat baizik ez gara eta guk ere, xumeki, ekarpena egin nahi diogu gure mintzairari. Arrazoi gehiagoz kontrako haizeek azkarki jotzen gaituzten honetan: ezin delarik Beskoitze batean ikastola bat eraiki, azterketak euskaraz pasatzeari frantses administrazio kolonialak uko egiten diolarik, gu lokar arazteko euskara perfusio pean atxikitzen dutelarik agoniara ekarri duten horiek berberek, behin eta berriz auzitegiek EAEn euskararen aurkako epaiak hartzen dituztelarik, Nafarroan euskaraz ikasteko eskubidea nafartar guziei bermatua ez zaielarik eta administrazioan  alemanera bezalako hizkuntza jakitea gehiago baloratua delarik bertakoa, euskara, jakitea baino... Nahi beste luza daiteke zerrenda baina okerrena da, jokaldia borobiltzeko, itzulipurdi dialektiko batez ikatza zuri bihurtzen dutela euskaraz bizi nahi dugunoi zapaltzaile eta diskriminatzaile izatea leporatuz: eskubidez gabetutako hizkuntza gutxiagotua hizkuntza nagusi kolonizatzaile guztiz ahaldunen diskriminatzaile! Biktima borrero: ausartu behar zen, ausartu dira!".

Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kideak nabarmendu du zer xederekin sortu zuten Ziburuko Liburu eta Disko Azoka: "Gure hizkuntzak aberatsak eta anitzak dituen sorkuntza, literatura eta musikagintza plazaratuta aukera emateko euskara ikasten duenari edo dakienari egun oso batez harremanak, elkar trukeak, gogoetak, eztabaidak, ezagutzak euskaraz bizi ahal izateko lasaitasun, normaltasun eta naturaltasunez, deus azaldu, justifikatu edo itzultzera behartua izan gabe, estres linguistikotik urrun, goxo eta atsegin". Euskara ala ezkara lema hartu du aurtengoan azokak, eta Arrosagaraik azaldu du lelo hori Gotzon Garatek asmatu zuela, eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak bertako Udalarekin urtero euskarari buruzko topaketak antolatzen dituela lema horren pean, Garateren omenez. Elgoibarkoek pozik hartu dute lema Ziburun ere erabiltzea, "haren mezua Euskal Herriko leku gehiagotara hedatzen" lagunduko duelakoan.

Euskarazko hizki eta doinuen plaza, oparo

Jenofa Berhokoirigoin ARGIAko kideak aurtengo azokaren ezaugarriak azaldu ditu. 41 argitaletxe eta diskoetxe izango dira aurtengoan (36 izan ziren iaz). Horietatik 9 lehen aldiz izango dira Ziburuko azokan: 3 diskoetxe edo autoekoizle, 2 aldizkari eta 4 liburu argitaletxe. Argitaletxe denen artean 120 metro erakusmahai beteko dituzte (iaz 112 metro izan ziren).

Egunean zehar ordu-erdiro izango da ekitaldiren bat egitarauan: azoka Daniel Landarti egingo zaion omenaldiak zabalduko du eta jarraian Arantxa Hirigoien antzerkigilearekin solasaldia egingo du "Zubiburu" mahai-inguruan; egunean zehar sei liburu aurkezpen egingo dira Herriko Etxearen parean horretarako egokituko duten gunean; Iturri  zaharrean urtero bezala haurrentzako ikusgarria izango da, aurten Kiribil konpainiaren eskutik; bertso-marrazki saio inprobisatua izango da eta umorezko bakarrizketa ere bai; eta laukontzertu labur.

Hauek dira Ziburun entzun ahalko diren bost musika taldeak: Lumi, Bloñ, Hegazkin eta Pelax.

Azokaldia, aurtengo berritasuna

Ziburuko azoka inguruko herrietara zabaltzeko eta aurrez giroa sortzeko, aurten lehen aldiz Azokaldia antolatu dute, tokian tokiko eragile batekin elkarlanean. 50 lagun elkartu ziren maiatzaren 2an Josu Martinez zuzendariaren Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala ikustera.

Hurrengo hitzordua gaur bertan izango da Azkainen: Ander Lipus aktore eta Antzerkiaren Labirintoan-I liburuaren egilearekin mintzaldia izango da Bil Tokin 19:00etan.

Urruñan, Berttolin, maiatzaren 17an, Iban Zalduaren Ipuina engainua da liburua aitzakia hartuta, eta MICE musikariak lagunduta, irakurraldi musikatua egingo da. Eta azkenik, maiatzaren 23an, Donibane Lohizuneko Mediatekan, Maitena Duhaldek bere tesia aurkeztuko du: Lapurdi itsas hegiko euskara.

Ziburuko Herriko Etxea eta EKE: "Urteko hitzordua izatea lortu du"

Ziburuko Azokaren sustatzaileak dira Ziburuko Herriko Etxea eta Euskal Kultur Erakundea. Herriko Etxeko ordezkari Fanny Lascubek eta EKEko ordezkari Maia Etxandik nabarmendu dute urte hauetan Ziburuko azokak erreferentzialtasuna lortu duela, urteko hitzordu garrantzitsu izatera iritsi dela. Eta euskarari ekarpen handia egiten diola egiten diren lanak plazara aterata eta egun oso batez euskaraz aritzeko gunea eskainita.

Doinuele sareko kide

Euskal Herriko hainbat tokitan egiten diren euskara hutseko azokak elkartu egin ziren eta duela urte eta erdi Doinuele sarea aurkeztu zuten. "Elkarlan horri esker, ez gaude bakarrik" baloratu dute Ziburuko antolatzaileek, eta adibide modura jarri dute aurten Ziburuko azokan haurrentzako eskainiko duten ikusgarria Sarako Ikusi Mikusi Azoka antolatzen duen Kiribil konpainiak eskainiko duela, Doinueleren baitan sendotu den harremanaren ondorioz.

Euskaltzaleei ohartarazi diete azoka hauen bidez urte osoan zehar euskara hutseko plazen ibilbidea egin daitekeela Euskal Herrian barna: jada ibilbide honetako bi etapa iragan dira, urtarrilean Baztanen eta apirilean Azkoitian. Hirugarrena maiatzaren 24-25-26an izanen da Zarautzen Literaturia ekitaldiarekin. Ziburuk hartuko dio segida ekainaren 1ean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


2025-05-15 | ARGIA
Azokaroa
Maddi Sarasuaren “Biharraren egietan” liburua kari, poesia errezitaldia Urruñako Berttolin ostiralean

Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Eguneraketa berriak daude