Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek jauziaren beharra zutela azpimarratu zenetik. Azken urtean zehar, UEMAren eskutik, Iñaki Iurrebaso bere ikerketa mardularen ondorioak sozializatzen aritu da, herriz herri eta eragilez eragile. Jada, jakin nahi izan duenak badaki non gauden: “heriotzetik askoz hurbilago, osasun beteko egoeratik baino”, “minorizazio gorrian”. Egoera horretan, euskaldunok gure larritasun-egoeraren kontzientzia hartzea ezinbesteko pausoa dela proposatu du, egoera irauli eta euskalduntze-aldi berri eta indartsu bat zabaltze bidean. Kontzeptu hori erabiltzen, ordea, ez gara ez lehenak ez bakarrak, izan ere, Katalunian eta Galizan aurretik ere azpimarratu dute larrialdi linguistikoan daudela. Ez baita gure arazo partikularra, mundu mailako hizkuntza gutxituen joera orokorra baizik. Hori da sistema kapitalista patriarkal eta neokolonialaren garapenak globalizazioaren eskutik dakarrena.
Larrialdi-egoeraren “diagnostikoa” oldarraldiaren eskutik azkartu dela ere agerikoa da gure kasuan, irabaziak genituen eremuak zalantzan jartzen eta emandako pausoak atzerarazten ari baitzaizkigu azken urtetan. Lehendik ere, beti, parez pare izan ditugun komunikabide, alderdi eta erakunde politiko eta judizialak erasoaldi betean daude, eta mugimendu horien baitan azpimarratzekoa da CCOO eta UGT sindikatuek, zein PSOE alderdiak jokatzen duten papera, zeinak azken aldian eragile aktibo eta eraginkorrenak izaten ari diren epaitegitatik zein erakundeetatik euskalduntze-prozesuaren erregresioa eragiten. Ekimen horretan, euskararen aurkako oldarraldia modu isolatu batean salatzetik haratago, eragile horiek ustez kritikatzen duten faxismoaren gorakada eta olatu erreakzionarioa elikatzen ari direla gogor salatzen hasi beharko ginateke. Izan ere, logika berdinen baitan eragiten baitira subjektu zapalduek borrokaren bidez lortutako eskubide desberdinen murrizketak. Haiekiko harremanak eta aliantzak nondik eta nola eraikitzen diren kontu handiagoz ibili beharko ginateke euskaltzaleok.
Bestalde, larrialdia(k) ezin dugu ulertu, etorri den bezala, momenturen batean joanen den denboraldi bateko fenomeno gisa, baizik eta egiturazko arazo sakonen ondorio iraunkor bezala. Alarma-hotsak ez dira alperrik, buru-belarri arazoaren kausen bilaketara eraman behar gaituzte, une bakoitzeko arazoari irtenbide eraginkorra emateko ahal bezain lasterren. Eta hau, hizkuntza gutxituen auziari bezala, beste hainbat gairi ere aplikatzen zaio, krisi anitzen garai honetan.
Badira alarma horien aurrean, han eta hemen, gaitzen sorburuak, eta askotan gaitza bera, ukatzen dituzten negazionistak. Gurean, euskararen egoera bide onetik doala edota arazoa euskaldun norbanakoaren konpromiso faltan dagoela bezalako diskurtsoak entzun izan ditugu, ez gutxitan. Ildo beretik, euskararen minbizi-egoeraren atzean nazio-, eta beraz, hizkuntza-zapalkuntza dagoela ez esateko joera nagusitu da azken boladan, auzia despolitizatzekoa.
Antipolitikaren eta ultraeskuinaren gorakadaren garaiotan, despolitizaziotik ezer gutxi lortuko dugula (desiragarria dugunik, behintzat) uste dugu. Euskararen auzia birpolitizatu egin behar dugu, termino eguneratutan, noski.
Gure eta edozein hizkuntza-komunitate minorizaturen larrialdiaren kausa zein den argi dugu: haien hizkuntza hegemonikoak inposatuz, herriak asimilatu nahi dituzten estatuak; eta mundu hiperglobalizatu eta kapitalista honetan, krisian den sistema oso bat, boteretsuenen estatu-quoa mantentzeko, aldian-aldian, ofentsiba erreakzionarioak eragiteko beharra duena.
Egoera guzti honen aurrean, guk ez dugu errezeta magikorik, Euskalgintzako eragileon artean bidea eginez aurkituz joango gara hori. Baina, argi dugu nondik joan behar duen larrialdiaren irtenbideak: gure egoeraren kontzientzia hartu eta saretzetik; gure eskubideen jabe egin eta, intsumisioz, ezarritako mugak gainditzetik; gure hizkuntza-komunitatea kide berri anitzei zabaldu eta haiekin batera komunitate hobea(k) eta sendoagoa(k) eraikitzetik; euskararen borrokak beste borrokekin loturak eta aliantzak indartzetik; eta burujabetzaren bidea, norbere burua deskolonizatzetik hasita maila politikoraino, lantzetik. Ez dugu anestesiarik behar, sendabidea baizik.
Eta guk argi dugu sendabidea zein den: euskarak estatua behar du, euskaldunok geure konstituzioa idatzi behar dugu, behetik gora, euskaratik eta euskaraz. Euskalgintza, beste herri mugimenduen eskutik, bide hori hartzera dei egiten dugu, eta euskaltzaleok, antolatu eta behar dugun harroaldi hori pizteko baldintzak sortzera. Abenduaren 7an hitzordu garrantzitsua dugu norabide horretan. Bete ditzagun kaleak, ikusarazi dezagun fronte antifaxista euskaltzalearen indarra eta batu ditzagun indarrak beharrezko dugun independentziaren alde!
Sugoi Etxarri Zabaleta eta Intza Gurrutxaga Loidi, Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzaileak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]