‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

  • 1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko aprobetxatzen du Trintxerpetik Donostiara martxa eginez. Aurten, auzoetako segurtasuna jarri dute erdigunean, eta segurtasunaren ideiaren atzean dauden diskurtso arrazistak izan dituzte kontuan.


2025eko martxoaren 18an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Salatu dutenez, delinkuentzia txikiak “gure frustrazioen eta segurtasun ezaren basoa betetzen du, eta hori konpon dezaketela uste dutenen egoerak bultzatzen ditu, baita kaputxa eta burdinazko barra eskuan hartuta ere”, Trintxerpen izandako erasoak gogora ekarriz.

Horretarako, “auzo seguruak aldarrikatu behar ditugu, aurre egin behar diegun ondoez ugariei ekiteko auzokideen arteko harremana koltxoi bat izan dadin. Non elkartasuna auzokideok protagonista izango garen balio bat den”.

SOS Arrazakeriarentzat “negargarria” da delituen biktima direnen “zilegizko haserre mezu pozoituak, gorrotoz beterikoak zabaltzeko aprobetxatzen duen jendea egotea, kolektibo oso bati, atzerritarra espreski, pertsona batzuen gizalegearen kontrako ekintzen erantzule egiten diona”. Horrekin batera kritikatu dute  “gorrotoa eta kriminalizazioa sustatzen dituzten programak” daudela telebistetan.

Gaineratu dutenez, “Poliziaren eta justiziaren esku-hartzea eskatzean, beharrezkoa da gazteen kolektibo oso baten eskubideak ez kriminalizatzea eta urratzea; izan ere, bizi duten egoera gogorra izan arren, urratsak ematen ari direlako, ahalegin ikaragarria eginez, aurrera ateratzeko eta haien migrazio-proiektua betetzeko. Erakundeei aldarrikatu behar zaie, nekaezin, egunero jan ahal izateko eta kalean lo egin beharrik ez izateko adina baliabide jartzea”.

Mobilizazioa igandean izango da, 11:30ean abiatuko da Trintxerpetik eta 13:00etan helduko da Alderdi Ederrera eta herritarrei dei egin diete “instituzioei baliabideak eskatzeko, auzo seguruak erreklamatzeko, kalean bizi direnak babesteko, azken finean, bertan bizi garen pertsona guztien eskubideak erreklamatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


Eguneraketa berriak daude