Emakumeak borrokan

Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika

  • 40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora  aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sareratu du. Festaren eta pertsonaien deskribapenak eta hainbat argazki ageri dira artikuluan.

dantzan.eus
2018ko otsailaren 23a
Zalduondoko inauteriak, 2009-02-22. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan

Markitos, Zalduondoko inauterietan epaitua

1975ean Zalduondoko inauteriak berreskuratuta, 1934an etendako tradizioa berpiztu zen. Eguerdian, festetako pertsonaia nagusia paseatzen da: Markitos. Ihartutako belarrez betetako eta txaketa beltzarekin eta galtza marroiekin jantzitako pertsonaia barregarria pikotan zintzilikatzen dute. Honela deskribatzen dute kronikan: "un grotesco muñeco embutido de heno y disfrazado, con chaqueta negra y pantalón gris. Lo cubren con un boina y lo adornan con un collar que ensarta cáscaras de huevos cocidos y plumas de ave teñidas de carmín. Montado sobre una caballería enmantada y abrazándole un chaval con vestido multicolor y sombrero de paja con cinta".

 

Ekitaldi nagusia, arratsaldean izaten da. Konpartsa koloretsu batek Markitos hartu eta epaituko duten lekura eramaten dute. Txistua, akordeoi eta atabalaren laguntzaz behin eta berriz honakoa abesten dute: "que venimos de la función, que venimos del carnaval, que venimos de la función, de la función del carnaval...".Inauterietako pertsonaiei erreparatu behar omen zaie, "las máscaras de la comparsa carnavalesca merecen atención. Algunas son muy orijinales y habrá que desentrañar su significado":

Zalduondo kronika
Zalduondoko inauterien berreskurapeneko kronika, Punto y hora aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alea
Markitos erretzen
Markitos sutan eta porreroek dantza hasten dute, 1976. Argazkia: Punto y hora aldizkaria.
 
Zalduondo atsoa
Atsoak bizkarrean darama gizona. Markitosen gurasoak ote dira?, 1976. Argazkia: Punto y hora aldizkaria.
 
  • Atsoa: Gizon bat bizkarrean daraman atso zaharra. Markitos hiltzean negar egiten duten bakarrak dira. Agian bere ama eta aita dira.
  • Kale garbitzailea: Puntan txaketa bat daukan makil luze batekin jendearen aurpegiak garbitzen ditu. Dudarik gabe, zipriztintzeko erabiltzen zen garai bateko isipua da.
  • Errauts banatzailea: Buruan ileordea eta eskuan baldea, aurreko urtean erretako panpinaren errautsak banatzen ditu. Inauteri hauetako elementu zaharretakoa da. Lehen errautsak ikusleei botatzen zizkioten.
  • Mozorro gizenak: Ziripoten erako, bi mozorro gizen. Behin eta berriz lurrera botatzen ditu hartzak.
  • Porreroak: Gainerako mozorroak, ganberako trapu zaharrak janzten dituzten gazteak.

 

Zalduondo Markitos pikotan
Markitos pikotan, armen jauregiaren aurrean, 1976. Argazkia: Punto y hora aldizkaria.
 

Urte hartan Markitosen aurka irakurritako sermoia nahiko astuna izan omen zen, 1897tik koadrilatik koadrilara ibilitakoa eta 1920ko hamarkadan Blas Arratibelek koaderno batean jasoa: "Se por siempre alabado por todo vino generoso, que se puro y no esté bautizado, de las carnes, el carnero; de los pescados, el jamón; de las aves, la perdiz, y de los peces, el jamón. El pecado dañó a la cabra, dañó al cochino, también dañó al pollino, llamado lechuguino. Qué gusto sería el mío en la presente ocasión, si tuviera tal elocuencia del sabio Salomón...".

"¡Pobre Marquitos!", asaldatzen da kazetaria. Lehen Markitosi tiroa bota eta dinamitarekin lehertzen zuten. Orain, gasolinaz busti eta su ematen diote. Bere inguruan dantzatzen eta kantatzen dute porreroek.

Zalduondo mozorroak
Lurretik bueltaka ibiliko diren argazkiak, 1976. Argazkia: Punto y hora aldizkaria.
 

1930eko hamarkadara arteko inauteriak ezagutzen zituzten herriko bi gizoni esker birsortu zituzten inauteriak eta alboko herrietan ere ospatzen zirela oroitzen zuten: "Dos hombres del pueblo que conocieron el carnaval hasta los años treinta y que recordaban sus detalles han hecho posible su recostrucción Martiniano Martinez de Ordóñana, 79 años, el mayor de los varones del pueblo, y Blas Arratíbel, 70 años, guardianes de la vieja tradición. Recuerdan también que había carnavales en los pueblos cercanos: San Román, Larrea, Ocay...".

Modu baikorrean bukatzen da kronika, urtetik urtera ikusle kopurua handituz joango dela aurreikusten da: "Los asistentes eran un público bastante frío, pero quedó suficientemente demostrado que este carnaval rural puedo llegar a tener la garra y la fama que tuvo. Los trescientos espectadores de este año aumentarán".

Zalduondo inauteriak 2009 020
Zalduondoko inauteriak, 2009-02-22. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA
 
Zalduondo inauteriak 2009 054
Zalduondoko inauteriak, 2009-02-22. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA
 
Zalduondo inauteriak 2009 059
Zalduondoko inauteriak, 2009-02-22. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA
 

 

Zalduondo inauteriak 2009 073
Zalduondoko inauteriak, 2009-02-22. Argazkia: Oier Araolaza-Dantzan CC-BY-SA
 

Artikulu hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Inauteriak  |  Historia  |  Zalduondo

Inauteriak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-17 | Koldo Izagirre
Astean asteko portada hautatua
1985eko otsailaren 17a

Mugaz gaindiko dibertimendua

“Gazteak euskarari lotzeko, eta euskara plazerarekin lotzeko tresna ederra da Libertimendua”. Makeako libertimenduan idazle aritu den Xan Berterretxeren hitzak dira. Eta ideiek ez dutenez mugarik ezagutzen, Iruñeko gazte euskaldun batzuek hitz horien esanahia jaso eta beren gorputzetik iragan dituzte. Emaitza: satira, kritika, zirtzilkeria, antzerkia, dantza eta musika koktela. Inauteria. Ala beste manera batez esanda: Libertimendua. Baxenafarroatik Nafarroa Garaira egin du... [+]


Hartzaren eguna Donibane-Lohizunen

Aurten ere, eta urteroko kontuari jarraituz, otsailaren 9an, larunbatarekin, hartza, mendietako leize-zuloak utzirik, Donibane Lohizuneko karriketara etorri zitzaigun. Harekin batera ibili ziren, kalez kale eta bazterrez bazter, Lapurdiko inauteria osatzen duten gainerako pertsonaia koloretsu eta miresgarriak.


Joaldun

Suitza, Letonia, Kroazia, Kantabria, Polonia, Sardinia, Malerreka… Europako txoko askotan bizirik iraun duen erritoa. Bakoitzak bere molde, jite, soinu eta erritmora egokitua. Gurean mende luzez Ituren eta Zubietan baizik gordetakoa, egun Euskal Herriko herri askotara zabaldu dira joaldun taldeak. Txuntxurro azpian zomorrotuta, isipuaren erritmora gorputzaren mugimendua talde-soinu bilakatzeak zirrara eragiten jarraitzen duen seinale.


2019-02-08 | ARGIA
Lau Libertimendu izango dira Lapurdi eta Nafarroan 2019an, horietatik bat Iru˝ean

Joan den igandean, otsailak 3, Makea, Lekorne eta Luhusoko (Lapurdi) gazteek eskainitako Libertimendua lehenbizikoa izan da 2019koen artean. Ondorengo hiru Nafarroan hiru herri edo eskualdek antolatuta aurkeztuko dituzte: Amikuzeko gazteek Donapaleun bata, Aldude, Banka eta Urepelekoek bestea eta hirugarrena lehenbiziko aldiz Iruñako jendeek prestatua.


2019-02-05 | dantzan.eus
Zergatik atzeratu dira aurten inauteriak?

Aurtengoan ohi baino beranduago ospatuko ditugu inauteriak. Otsailaren 28an izango da Ostegun Gizena eta martxoaren 5ean Inaute Asteartea. Nolatan horren berandu?

 


Eskola eta herria

Goizeko 7ak, etxeko arropa zaharren hautaketa egin, mozorroa jantzi eta gurutzatu dugu herria kalerik kale. Etxera bueltan datorren gau-paseroa, tabernari goiztiarra, egunkari banatzailea, begiradak gurutzatuz elkarren ondoko mundu paraleloak agurtu ditugu instantean. Euria ari du baina gogotsu nator, eskerrak halako egunak badiren gurean, bestela galdurik geundeke orden ofizialak ezartzen digun isolamenduan.

Irla bat gara itsasoan, aniztasuna eta tendentzia globalak nagusi diren XXI... [+]


Libertimendua Donapaleutik pasatu da Bankarako bidean

Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen  bazterrak inarrosteko daraman sugarra.  Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez sorginei  (horretarako gaude heldu burutsuok eta EITB) baizik eta zerbait aginte –material zein sinboliko- duen orori.


2018-02-12 | dantzan.eus
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude