Zaintza

  • Norbere buruarena. Senitartekoena. Lagunena. Komunitatearena. Zaintza balioan jartzen hasiak gara, gertukoenen bideo-deietatik hasi eta auzo eta herrietako zaintza sareetaraino.


2020ko apirilaren 15ean - 07:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zaintza sareak osatu diren tokietan, auzokideek egiten dizkiete erosketak etxetik ateratzerik ez dutenei edota baliabide ekonomiko urriak dituzten bizilagunei; zenbait zahar-etxetako langileek 24 orduak bertan pasatzea erabaki dute, guztion osasunaren onerako; nekazarien produktuak salerosteko bide berriak bilatu dituzte herritarrek; Jaurlaritzatik azokak ixteko agindua iritsi denean, zenbait udal izan dira eurenak zabalik mantentzea erabaki dutenak; zenbait eskolak ekinbide propioz banatu dituzte baliabideak beharra duten ikasleen artean.

Adibide batzuk baino ez dira, komunitatearen ekina herritarrek lehen lerrora ekarri dutela erakusten digutenak. Izan ere, lehenago ohartu gabe bageunden, ohartu gara gure gorputzok zaurgarriak direla eta elkarren beharra dugula. Geure buruok zaintzekotan komunitatea dela zaindu behar duguna. Azken batean horixe da, adibidez, gertuko elikagaiak kontsumitzea: gure komunitateko pertsonak zaindu eta beste lurraldeetako lurren eta gorputzen esplotazioa ekiditeko alea jartzea. Eta horixe bera da hizkuntza gutxituak zaintzea ere, elkarreraginean gaudenok, bizitzeko eta komunikatzeko ezinbesteko elikagai hizkuntza bat duten gorputzak baikara. Pertsona gisa eraikitzeko era bat daukagunak, kultura baten parte garenak.

"Besarkaden, begiraden, aurrez-aurreko ahotsen faltan, 'zuen falta sumatzen dut' bezalako hitzak erreskatatu dituen gorputza naiz"

Besarkaden, begiraden, aurrez-aurreko ahotsen faltan, “zuen falta sumatzen dut” bezalako hitzak erreskatatu dituen gorputza naiz. Kulturak eta sormenak egoten laguntzen, gozarazten, biziarazten duten gorputza. Eta kezka bat dabilkit: sortzaileak gu zaintzen ari diren bezala zaintzen ote dituen komunitateak eurak. Komunitatean topatuko al ditugun kultur sorkuntzak eskuratzeko bide berriak, sortzaileek euren lana baldintza duinetan egin ahal izan dezaten. Edo, azokak zabaltzera Jaurlaritza bultzatu dugun moduan, bultzatuko al ditugun Euskal Herriko hiru administrazioetako arduradunak euskara eta euskal kulturarekiko dagokien ardura hartzera. Komunitatea zaintzea bai baita geure gorputzak zaintzea.

Xalbador zenaren Herria eta hizkuntza bertso sorta datorkit gogora uneotan. Hark zioenari kontra egin gabe, esaldi ezagunari buelta emateko lizentzia hartuko dut, amaitzeko: herria da bihotza, hizkuntza gorputza.

Izarne Zelaia Arratibel
Euskal Herrian Euskarazeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude