Zaborrekin FCCk Bartzelonan egindako iruzurra agerian: “Kontuan izan, nahastu ezazue errefusarekin”

  • Bartzelonako bilketan datuak faltsutu zituen 800.000 euro gehiago irabazteko. Konpainiak kudeatzen du Euskal Herriko zaborren zati handi bat eta Gipuzkoako errauskailua egin nahi du.


2016ko azaroaren 17an - 11:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fomento Construcciones y Contratas konpainiak Bartzelonan duen delegazioak azken urteetan hiri hondakinaren bilketa datuak manipulatu ditu, bildutakoa puztu eta diru-sarrera handiagoa izateko. El País egunkariak argitaratu duenez iruzurra 800.000 eurokoa izan daiteke eta Bartzelonako Udalak kasua fiskaltzari igorri dio.

Prisa taldeko egunkariak  konpainiako ordezkarien arteko e-postak eta mezuak eskuratu ahal izan ditu eta euretan ageri da iruzurra nola egiten zuten: ontzi arinak eta altzari zaharrak kopuru jakin batetik gora jasoz gero, horiengatik tonako kobratzen duena gutxiago izaten da, horregatik beste hondakin mota batzuekin nahasten zituzten. 

Kamioiak erdizka betetzen zituzten ontzi arinekin eta ondoren errefusa botatzen zuten gainetik, errauskailura eraman eta horrengatik gehiago kobratzeko: “Kontuan izan, nahastu ezazue errefusarekin”, dio e-mailetako batek.

FCCko arduradunek hasiera batean iruzurra ukatu badute ere, egunkariak informazio hori argitaratu ondoren adierazi dute prest daudela argitzeko eta “barne ikerketa” bat irekiko dutela.

Ada Colauen gobernuak, bere aldetik, udalaren Gardentasun Bulegoaren esku utzi du iruzurra eta honek fiskaltzara jo du, deliturik ba ote dagoen aztertu dezan.

Zubietako errauskailua egiteko hautagai

FCC konpainiak euskal herritarrek sortzen dugun zaborren zati handi bat kudeatzen du, eta besteak beste Zubietan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) egin nahi duen errauskailua eraiki eta kudeatzeko hautagaietako bat da.

Hain justu José Ignacio Asensio ingurumen diputatuak asteazkenean jakinarazi du noiz erabakiko duen obrak zeini esleitu: abenduaren 27an izango da. FCCz gain, Sacyr eta Urbaser ere aurkeztu dira lehiaketara. Operazioarekin 1.000 milioi eurotik gora daude jokoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025eko uztailaren 16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!